Bizkaiko Foru Aldundiak herritarren eta gizartearen partaidetza sustatzen eta bultzatzen du eta Aldundi irekia izatearekiko oinarrizko elementutzat jotzen du parte-hartze hori. Horrez gain, Bizkaiaren garapen jasangarrirako gizarte lankidetzako ereduan sakontzeko elementua da.

Espazio honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak herritarren partaidetzaren alorrean gauzatzen duen lana ezagutu ahal izango duzu, eta zure parte hartzeko eskubidea egikaritzeko bide eta ekimenetara sartu ahal izango zara.

Aldundiak Gizartearen eta Herritarren Partaidetzarako 2020-2023 Foru Plana onartu du; 600 pertsona eta agenteren iritziak eta proposamenak kontuan hartuta egin da.

SARTU

PARTAIDETZAKO BULETIN DIGITALAK

Partaidetza aukera irekien edota aurreikusien berri emoten dituzten Newsletter moduko aldizko komunikazioak dira. Horrez gain, burututako partaidetza-jarduera nagusiei eta eta gobernu irekiaren lotutako beste gai batzuei buruzko informazioa zabaltzen dute.

BULETINA IKUSI

Aurreko Buletinak

Berriak Bizkaiako Foru Aldundian