Adi! Aurrez aurreko arreta aurretiazko hitzorduarekin bakarrik ematen da. Gorde hitzordua "aurretiazko hitzorduak" atalean edo deitu 94 406 8000 telefonora. Bulegora maskarila eta boligrafoa ekarri behar dituzu. Sarreran, tenperaturaren kontrola egingo zaizu, eta normala baino tenperatura altuagoa baduzu, aretoetara sartzea ukatuko zaizu.

Bizkaiko Foru Aldundiak, ematen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoz, abian jarri du bulego hau, zeinen xedea ondokoa baita: hiritarrek Administrazioarekiko harremanetan izan ditzaketen informazio-eskakizunei jaramon egitea, eraginkortasun eta kalitate irizpideak oinarri hartuz.
Tokia
Diputazio kalea, 7, beheko solairua
(Foru Liburutegiko beirazko eraikina, Aldundiko Jauregiaren atzealdea).
48008 Bilbao
Sarbidea: Moyuako metro geltokia, Aldundiko irteera. Ikusi kokapenean: Mapa
Telefonoa
- Telefonogunea: 94 406 80 00.
- Erregistro eta Herritarrenganako Laguntza bideratzeko Bulegoa:
94 406 77 77.
Ordutegia
- Negua
Astelehenetik ostegunera, 8:30etatik 13:30etara, eta 15:30etatik 17:00etara.
Ostiralean, 8:30etatik 13:30etara.
- Uda
Bulegoa ekainaren 1etik irailaren 30era arte arratsaldez itxita egongo da.
Ilaran itxaron nahi ez baduzu, ordua eska dezakezu aurretik:
- Telefonoa: 94 406 80 00
- Web: www.bizkaia.eus/hitzorduak
ZER EGIN DEZAKET...
HERRITARRENTZAKO ARRETA-ZERBITZUAN
- Herri-administrazioetara bidalitako idazkien eta eskabideen erregistroa.
- Jatorrizko agiriak egiaztatzen ditu kasu hauetan:
- Kopia edo jatorrizko agiria Aldundian izapidetzen den espediente bati erantsi behar bazaizkio.
- Laguntza leihatila bakar gisa aritzen bada, eta kopia edo jatorrizko agiria herri administrazio jasotzaileari zuzenean bidaltzen badizkio.
- Aldundiaren zerbitzuen inguruko erreklamazioak eta iradokizunak jasotzen ditu.
- Foru sailei eta haiei atxikitako erakundeei buruzko informazio orokorra ematen du, bai eta haien eskumenei eta izapideei buruzkoa ere.
- Inprimaki eta eskaera-orri batzuk ematen ditu, eta betetzen laguntzen du.
- Ziurtagiri batzuk ematen ditu.
- Herritarren esku jarri dira autokudeaketarako bi leku, administrazio-izapideak Aldundiaren web orriaren bitartez egiteko: www.bizkaia.eus. Leku horiek ordenagailua, inprimagailua eta telefonoa dituzte.
- Bakq sinadura elektroniko aurreratuko ziurtagiriak ematea.
ARRETA-BULEGO EDO ERREGISTRO-PUNTU BATERA JOAN BAINO LEHEN
- Telefonoz deitu edo www.bizkaia.eus web orrialdean begiratu, argibideak jaso eta alferreko joan-etorriak ekidite aldera.
- Goizeko lehen orduan joan, itxaron beharrik ez izateko.
- Ez itxaron epeak mugaeguneratzeko azken egunera arte dokumentazioa aurkezteko.
- Tramite bat hastean, dokumentazio osoa aurkeztu.
TRAMITEENTZAKO ETA ELEGITEENTZAKO EGUN BALIOGABEAK
Egun baliogabeen 2021ko egutegia:
- Apirilaren 1a, Ostegun Santua
- Apirilaren 2a, Ostiral Santua
- Apirilaren 5a, Pazko Astelehena
- Maiatzaren 1a, Langileen Eguna
- Uztailaren 31, Loiolako San Inazio
- Abuztuaren 27a, Aste Nagusiko Ostirala
- Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala
- Azaroaren 1a, Domu Santu Eguna
- Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna
- Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna
- Abenduaren 24a, Gabon gaua
- Abenduaren 25a, Eguberri eguna
- Abenduaren 31, Gabon zahar eguna
- 2021eko larunbat eta igandeak