GNSS ERREFERENTZIAZKO ESTAZIOEN SAREA

Bizkaiko eta inguruko GNSS estazioen zerrenda

  • Estazioa: Lemoiz Igortzen
  • Estazioa: Sopuerta Igortzen
  • Estazioa: Kastrexana Igortzen
  • Estazioa: Barazar Igortzen
  • Estazioa: Gernika Igortzen
  • Estazioa: Ispaster Igortzen
  • Estazioa: Laredo Igortzen Bizkaiaren inguruetan
  • Estazioa: El Mazo Igortzen
  • Estazioa: Medina de Pomar Igortzen Bizkaiaren inguruetan
  • Estazioa: Amurrio Igortzen Bizkaiaren inguruetan
  • Estazioa: Elgeta Igortzen Bizkaiaren inguruetan
  • Estazioa: Igeldo Igortzen Bizkaiaren inguruetan
  • Estazioa: Vitoria-Gasteiz Igortzen Bizkaiaren inguruetan
  • Estazioa: A.P. BILBAO Igortzen
  • Estazioa igortzen
  • Konexiorik gabeko estazioa

OHARRAK

GNSS sare aktiboetako muntaketa-puntuen izenak estandarizatzeko Sistema Geodesikoaren Batzorde Espezializatuak 2022ko otsailaren 11n hartutako erabakia betetzeko, aldatu egin dira muntaketa-puntuen izenak.

M letra gehituko zaio konstelazio anitzeko emisioa duten muntaketa-puntuen lehengo nomenklaturari.

Adibidea:

  • SOPU3 muntaketa-puntuak SOPU3M izena hartuko du.
  • SOPU3_GPS_GLO urriaren 1etik aurrera desagertuko da, eta SOPU3 izena hartuko du.
  • SOPU3R urriaren 1etik aurrera desagertuko da, eta SOPU0M izena hartuko du.

Muntaketa-puntuei buruzko informazio gehiago: https://www.bizkaia.eus/eu/zuzenketa-zerbitzuak

2020ko Azaroaren 5ean, NTRIP kasterrerako konexioa aldatu zen.

BIZKAIKO NTRIP CASTERRERAKO KONEXIO BERRIA, 2020ko Azaroaren 5etik aurrera.

  • IP: 80.245.2.245
  • Ataka: 2101
  • Erabiltzailea: anonimo
  • Pasahitza: 1234

BIZKAIKO NTRIP CASTERRERAKO KONEXIOA 2020ko Azaroaren 5era arte.

  • IP: 212.142.134.155
  • Ataka: 2101
  • Erabiltzailea: anonimo
  • Pasahitza: 1234

Bilboko Portuko Agintaritzaren zerbitzuen mailaren kudeaketaren erreferentziako estazio berria zuzenketa diferentzialak egiten hasi zen 2021eko urriaren 30ean

RINEX3 formatuaren aldaketa 2021eko apirilaren 28tik aurrera.

Lemoizko GNSS erreferentzia-estazio berria 2021/02/10ean zuzenketa diferentzialak igortzen hasi da.

BIZKAIKO GNSS SAREA

Bizkaiko GNSS sarea GNSS hargailua duten erabiltzaileentzako doako zerbitzua da. Horri esker, GNSS behaketak post-prozesuan kalkula edo denbora errealean zuzendu daitezke, hiru dimentsioko kokapenean zentrimetroko zehaztapena lortzeko.

Bizkaiko GNSS erreferentziazko estazioen sareak 2006az gero hiru estazio iraunkor ditu: Barazar (BRZR), Gernika (GERN)  eta Sopuerta (SOPU). 2021ean Lemoizko (LEMZ) estazio iraunkor berria sartu zen sarean eta, halaber, Bilboko Portuko Agintaritzaren (APBI) estazioa; Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Portu Agintaritzak sinatutako jarduera-protokolo orokorrean oinarrituta dagoena. Estazioek identifikazio-kode bakarrak dituzte eta nazioartean ezagunak dira IGN (Institut Geographique National, Paris) erakundeak mantentzen duen datu-basean.

Gainera, sarean herrialde mugakideetako estazioak ere badaude: Euskadi, Gipuzkoa, Kantabria, ITACyL eta IGN. Horrela, erabiltzailea dentsitate handiagoko azpiegiturara iritsiko da, eta beste sare batzuetako datuak erabiltzeko aukera izango du.

Sareak egunero ITRF emaitzak prozesatzen ditu, eta jasotako behaketak eta denbora errealeko zuzenketak monitorizatu egiten ditu, bai oinarri sinplea duten emaitzetarako, bai sare-emaitzetarako.

Modu osagarrian, astero txostenak sortzen dira eta erabiltzaileen esku daude honako helbide elektronikoan eskatuz gero: cartografia@bizkaia.eus

GNSS erreferentziazko estazio bakoitzean, post-prozesurako 3.x eta 2.11 RINEX formatuetan gordetzen dira datuak, eta denbora errealeko zuzenketak CMR+, RTCM 2.3 eta RTCM 3.1 formatuetan bidaltzen dira NTRIP protokolo estandarraren bidez.