Zuzeneko laguntzak garraio-sektoreko enpresentzat eta profesionalentzat, Ukraniako gerraren ondorioz

  • Nori zuzenduta daude diru-laguntza zuzen hauek?

    Langile autonomoak eta sektore publikoko kide ez diren enpresak, egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan dutenak eta VDE, VT, VTC, VSE, MDPE eta MDLE motako garraio-baimen baten titular izanda, 2022ko martxoaren 29an Garraio Enpresa eta Jardueren Erregistroan altan daudenak

  • Noiz bukatzen da eskabideak aurkezteko epea?

    Laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 30ean amaituko da.

    Noiz izango da ebazpena?

    Hilabete, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik

Onuradunen jarduera

Onuradunen jarduera, apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko hurrengo kodeen artean sailkatuta egon behar da:

CNAE kodea Jarduera
4932 Taxi bidezko garraioa
4939 Bidaiarien lurreko garraio motak b.i.s.g.
4941 Errepideko salgaien garraioa
8016 Pertsonen osasun-garraioko zerbitzua

Diru-laguntzaren zenbateko indibiduala

Laguntzaren zenbateko indibiduala onuradun bakoitzak ustiatutako ibilgailu kopuruaren eta motaren arabera zehaztuko da, jarraian jasotako taularen arabera, eta ateratzen den zenbatekoa ezin izango da, inola ere, 400.000 eurotik gorakoa izan.

Ibilgailua Zenbatekoa (euro)
Merkantzia astunak. Kamioia. MDPE. 1.250
Merkantzia arinak. Furgoneta. MDLE. 500
Autobusa. VDE. 950
Taxiak. VT. 300
Alokairuko ibilgailua gidariarekin. VTC. 300
Anbulantzia VSE. 500