GARRAIOAK ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIA SUSTATZEKO SAILA
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak Bizkaibus, Bizkaian hirien arteko bidaiarien garraio zerbitzua, kudeatzen du. Lurraldeko herri garraioaren sisteman zerbitzu estrategikoa da, baita Bizkaia hobe lotzeko Foru Aldundiaren zereginean ardatzetako bat ere.
Modu berean, Sailak salgaien garraioa kudeatzen du, mugikortasun jasangarriaren kultura sustatzeaz eta bultzatzeaz arduratzen da eta bizikleten mugikortasuna bultzatzen du.
Aurrekontua 2020
Bizkaiko Foru Aldundia
139,098,000 €*
1,285,578,000 euroko guztizko aurrekontuaren %10.82*
Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.
ZER EGITEN DUGU?
GARRAIOEN ZUZENDARITZA
Garraioen Zuzendaritzak bi zerbitzu ditu, bidaiarien garraio zerbitzua eta garraioaren antolamenduari buruzko zerbitzua. Horiek honako zereginak dituzte:
Errepidez egindako garraioaren sektore ezberdinetarako diru-laguntzak eta laguntza publikoak planifikatzea.
Garraioaren arloan baimenak eskatzeko administrazio espedienteak ebaztea.
Errepidez egindako garraioen arloan zigor espedienteei dagokien prozesuan eta ebazpenean izapideak hastea.
Bizkaibusen zerbitzua zuzendu eta kontrolatzea, indarreko programa kontratuak eta zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak behar bezala gauzatzea. Xede horrez, Zuzendaritzak zerbitzua behar bezala eskaintzeko gauzatze aginduak ematen ditu.
Aparkabisa SA sozietate publikoa kontrolatu eta jarraitzea.
Gaitasun profesionalaren ziurtagiria (GPZ) lortzera bideratutako zentroak eta ikastaroak homologatzeko baimena.
MUGIKORTASUNA JASANGARRIA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA
Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Zuzendaritzaren funtsezko zereginak dira mugikortasun jasangarriaren kultura sustatzea eta bultzatzea, Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Planaren jarraibideen arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legean ezarritako neurrien ezarpena bultzatzea eta sustatzea.
Era berean, bizikleten mugikortasuna bultzatzen du, eta, horretarako, hobekuntzak ezartzen ditu bizikleta-bideen garraio osagarriaren azpiegituretan, aparkalekuetan eta bizikleten edo motorrik gabeko beste desplazamendu-bide batzuen alokairuan.
Beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetza-hitzarmenak bultzatzeaz ere arduratzen da, bizikleten mugikortasuna sustatzeko, tarifa-sistema bakar eta integratu bat sustatze aldera.
Programak eta zerbitzuak
-
Bizkaibus
Bizkaibus Bizkaiko hirien arteko herri garraioaren zerbitzua da. Web orriaren eta Apparen bitartez lineak, tarifak, ibilbideak eta ordutegiak kontsultatzeko aukera ematen du. Modu berean, zerbitzua aldatzen denean edo hobekuntzak daudenean oharrak egiten ditu eta lineen, autobusen egoeraren eta itxarote denboren arabera bilaketa gauzatzen du. Erabiltzaileari arreta eskaintzeko telefono-zerbitzua du: 946125555.
-
Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria (GPZ)
Deialdi, araudi, tasa eta inprimakiei buruzko informazioa; ikastaroak irakatsi eta Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria lortzeko zentro homologatuak.
-
Ibilgailu bereziek zirkulatzeko baldintzak
Bizkaiko errepideetan ibilgailu bereziek zirkulatzeko baldintzei buruzko informazioa
-
Errepidez egiteko garraio baimenen inprimakiak
Zerbitzu honetan Bizkaian errepidez egindako garraio baimenei dagozkien inprimakien eredu guztiak lor daitezke.
-
Errepidez egindako garraioaren bisak izapidetzeko dokumentazioa.
Bizkaian errepidez egindako garraioaren bisak izapidetzeko dokumentazioari buruzko informazio guztia.
-
Takografo digitala
Takografo digitalari buruzko informazio erabilgarria: tarifak, araudia edo eskatzeko ala berritzeko tokia.
-
Erabilera bereziko garraio erregularra (IEA)
Erabilera bereziko garraio erregularrerako baimena eskatzea.
-
Eskola-garraioa
Eskoletan jarduteko erabilera bereziko garraio erregularrerako baimena eskatzea.

albisteak
-
Aldundiak bizikletak konpontzeko 6 gune instalatu ditu Bizkaiko udalerrietan, libreki eta doan erabiltzeko
abenduaren 30(a)
Argazkidun albiztea
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila - Egindako inbertsio osoa 33.854,51 € da Irakurri gehiago →
-
Bizkaibusek areagotu egingo du Bermeo eta Bilboren arteko eguneroko lotura, datorren urtetik aurrera
abenduaren 29(a)
Argazkidun albiztea
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila - A3527 Bilbo – Mungia – Bermeo (autobidetik) linearen maiztasuna areagotuko da, eta 30 minuturik behin irtengo da. - A3528 Bermeo – Mungia – Derio - UPV/EHU lineak beste bidaldi bat egingo du... Irakurri gehiago →
-
Datorren urtetik aurrera Bizkaibusek Txorierriko udalerriak Aireportuarekin eta Parke Teknologikoarekin lotuko ditu
abenduaren 23(a)
- Bideodun albiztea
- Argazkidun albiztea
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila - 2153 linea berriak BILBO - Txorierriko Korridorea/Corredor del Txorierri – LARRABETZU izena hartuko du. Irakurri gehiago →