Adinekoen elkarteentzako dirulaguntzak

Helburua

Bizkaiko adinekoen elkarteek antolatutako jarduera-programak bultzatzea.

Nork eska dezake?

Bizkaiko adineko pertsonentzako programak egiten dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeak:

  • Pertsona erretirodunen etxeak, klubak eta elkarteak.
  • 60 urtetik gorako pertsonen elkarteak, normalean adinekoen aldeko jarduerak egiten dituztenak. Gainera, kideek 60 urte baino gehiago izan behar dituzte.

2024ko deialdia

Araubidea eta epeak

Araubidea: norgehiagoka.

Epeak:

  • Eskabidea egiteko: 2024/01/14 – 2024/03/31 (epe itxita).
  • Justifikatzeko: 2025/01/01 – 2025/05/30.

Deialdiaren oinarriak

Betekizunak

  • Irabazteko asmorik gabeko erakundea izatea eta Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza soziala izatea.
  • Legez eratuta egotea.
  • Jarduera nagusia Bizkaian egitea.
  • Zerga-betebeharrak, zuzenbide publikoko gainerako betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea. Baldintza hori eskaera aurkezten denetik dirulaguntza ordaintzen den arte mantendu beharko da.
  • Diru-laguntzaren helburua beteko dutela bermatzeko egitura eta ahalmen nahikoak eduki behar dituzte.
  • Dirulaguntzaren eskaerak aurkezteko epea buaktu baino lehen Bizkaiko gizarte-zerbitzuen foru erregistroan izena emanda egotea.

Diruz lagundutako programak

Diru-laguntza jasoko dute honako programa hauek:

  • Egiturazkoa: mantentze-gastuak (lokalaren alokairua edo funtzionamendu-gastuak).
  • Gaitasun fisikoak eta intelektualak ahalik eta gehien mantentzen dituzten eta trebetasun berriak eskuratzen laguntzen duten jarduera kulturalak eta garapen pertsonalekoak.
  • Giro lasaian kidekoen arteko harremana sustatzen duten jolas-jarduerak.
  • Adinekoen bizi-kalitatea hobetzen duten jarduera solidarioak eta komunitarioak, mendekotasuna edo desabantaila soziala duten pertsonen edo kolektiboen mesederako.

Belaunaldien arteko jarduerek aparteko puntuak izango dituzte dirulaguntza lortzeko. Jarduera hauetan:

  • Belaunaldi desberdinetakoak batera parte hartuko dute garapen eta diseinuan.
  • Parte-hartzaileek ezagutzak eta esperientziak trukatuko dituzte.

Eskaera

Aurkezteko epea: 2024/01/14 – 2024/03/31 (itxita).

Nork aurkeztu behar du:

  • Erakundearen gobernu-organoaren legezko ordezkariak edo
  • horretarako legezko ahaldunak.
  • Puntuak guztira, gehienez: 100

    • A. Egituren programa (810 kodea), zentroaren azaleraren araberakoa

      • Gehienez banatu ahal diren puntuak: 14

      Gehiago erakusteko mugi

    • B. Bazkideen kopurua

      • Gehienez banatu ahal diren puntuak: 35

      Gehiago erakusteko mugi

    • C. Jarduerak parte-hartzaileen kopuruaren arabera

      • Puntu kopurua guztira: 51
    • C.1. Garapen pertsonaleko jarduera kulturalen programa (542 kodea)

      • Gehienez banatu ahal diren puntuak: 24

      Gehiago erakusteko mugi

    • C.2. Elkartearen jolas-jardueren programa (543 kodea)

      • Gehienez banatu ahal diren puntuak: 11

      Gehiago erakusteko mugi

    • C.3. Elkartearen jarduera solidario eta komunitarioen programa (545 kodea)

      • Gehienez banatu ahal diren puntuak: 13

      Gehiago erakusteko mugi

    • C4. Belaunaldi arteko jarduerak, 3 belaunaldi edo gehiago (puntuak: 1)

    • C5. Kideren batek adin guztietarako Bizkaiko Talde Motor batean parte hartzea (puntuak: 2)

  • 0542 – Kultur jardueren eta garapen pertsonaleko jardueren programa

    Helburu hau duten jarduerak:

    • Gaitasun fisiko eta mentalak ahalik eta gehien mantentzea.
    • Parte-hartzaileen etorkizuneko egoeretara egokitzeko beharrezkoak diren trebetasun berriak eskuratzen laguntzea.

      • Eguneroko bizimodura egokitutako teknologia berrien tailerrak.
      • Telefono mugikorrak eta haririk gabekoak, telebista-mandoak eta abar erabiltzeko tailerrak.
      • Sare sozialak erabiltzeko tailerrak.
      • Linea zuriko etxetresna elektrikoak, gas-galdarak eta antzekoak erabiltzeko tailerrak.
      • Eskulanak egiteko tailerrak.
      • Birziklatzeko tailerrak.
      • Etxeko ekonomiari, erosketa kontzienteari eta gastuak planifikatzeari buruzko tailerrak.
      • Autoestimu, trebetasun sozial eta zahartze positiboko tailerrak.
      • Nahi gabeko bakardadeari buruzko hitzaldiak.
      • Bitartekaritzari eta haren administrazio egokiari buruzko hitzaldiak.
      • Adineko pertsonei larrialdi medikoetan laguntzeko eta lehen sorospenak emateko hitzaldiak eta ikastaroak.
      • Adinekoengan higieneak duen garrantziari buruzko hitzaldiak
      • Askotariko gaiei buruzko hitzaldiak.
      • Oinarrizko josketa ikastaroak.
      • Alargunentzako etxeko lanei buruzko ikastaroak.
      • Alargunentzako sukaldaritza-ikastaroak.
      • Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko ikastaroak.
      • Brikolajeari eta etxea mantentzeari buruzko ikastaroak.
      • Abesbatza- eta koru-taldea.
      • Antzerki-taldea.
      • Marrazketa-, pintura- eta argazkilaritza-jarduerak.
      • Idazketa eta irakurmena.
      • Memoria estimulatzea.
      • Taichí.
      • Pilates.
      • Yoga.
      • Gorputza erlaxatzea, mindfulness, loaren nahasmenduari aurre egiteko laguntza.
      • Gimnastika, agerasia, psikomotrizitatea.
      • Ariketa hipopresiboak eta gernu-ihesa prebenitzeko ariketak.
      • Dantza-ikastaroak online.
      • Aretoko dantza-ikastaroak.
      • Karibeko dantza-ikastaroak.
      • Beste ikastaro batzuk.
      • Arlo horri dagozkion beste jarduera berritzaile batzuk.

    0543 – Jolas-jardueren programa

    • Helburu nagusia aisialdia betetzea duten jarduerak.
    • Giro lasai eta ludikoan kidekoen arteko harremana sustatzen dutenak.
    • Parte-hartzaileen harreman-gaitasunak ahalik eta gehien aktibo mantentzeko.

      • Egun bateko txangoak
      • Ibilbideak eta mendiko ekintzak.
      • Txapelketak eta lehiaketak.
      • Dantzak.
      • Bingoa.
      • Jaialdiak eta kultura-jardunaldiak
      • Ospakizunak
      • Elkarte-bazkariak
      • Arlo horri dagozkion beste jarduera berritzaile batzuk.

    0545 Jarduera solidario eta komunitarioen programa

    • Komunitatearen aldeko jarduerak edo mendekotasun-egoeran edo desabantaila sozialeko egoeran dauden kolektibo espezifikoen aldeko jarduerak.
    • Adinekoaren izaera, ekarpenak, beharrak eta dituzten eskubideak ikusarazten dituztenak.
    • Azken helburua adinekoen bizi-kalitatea hobetzea helburu duten jarduerak.

      • Kudeaketak egiten laguntzea.
      • Mugikortasun azaroak dituztenak edo hirigune sakabanatuetan daudenak elkarteko lokaletara joan-etorriak egiteko laguntza.
      • Etxean, egoitzan edo ospitalean bakarrik dauden adinekoei aldian behin bisita egiteko eta laguntzeko programa (gutxienez, urtean lau aldiz bisitatzea/laguntzea).
      • Nork bere arazoak ordenatzeko aholkularitza.
      • Gizartean parte hartzea sustatzeko jarduerak, beste gizarte-erakunde batzuekin elkarlanean.
      • Belaunaldiarteko trukea sustatzeko jarduerak: eskolaz kanpokoak ikastetxeetan, jarduerak ludoteka edo gazteen lokaletan, ipuin-kontalariak, ohiko jolasak berreskuratzea eta abar.
      • Adinekoen elkarteak kudeatzeko ikastaroak.
      • Osasun baliabideekin koordinatzea, auzo eta udalerrietako adinekoen osasuna prebenitu eta hobetzeko kanpaina espezifikoak egiteko.
      • Gizarte-baliabideekin koordinatzea, gizarte-egoerei buruzko kanpaina espezifikoak eta komunikazio-kanpainak egiteko.
      • Gizarte-baliabideei gizarte-arazoak sortzen dituzten egoeren berri ematea: Diogenes sindromea, abandonuak, zaintzak emateko ezintasuna, tratu txarrak…
      • Arlo horri dagozkion beste jarduera berritzaile batzuk.

Justifikazioa

Justifikazio-epea: 2025/01/01 – 2025/05/30.

Honako urratsak egin behar dituzu:

  1. Programa informatikoa deskargatu eta jarri.
  2. Datuak bete.
  3. Programa informatikoak sortutako PDFa eta fitxategia erantsi.
  4. Eskatutako gainerako dokumentazioa erantsi.

Programa informatikoaren egin ez bada:

  • Justifikazio-eredua deskargatu eta eskuz bete.

Justifikazio-eredua betetzeko laguntza behar baduzu:

  • Jarri harremanetan laguntzak kudeatzeko eta hirugarren sektorea sustatzeko atalarekin, ataleko pertsona batek betetzen laguntzeko: 94 406 6000.

Egoitza elektroniko bidez aurkezten baduzu:

  • Erakundearen ordezkariaren ziurtagiria izan behar duzu.

Aurkeztu justifikazioa

Erregistro bidez aurkezten baduzu:

  • Aurretiazko hitzordua eskatu (aurkezteko bakarrik), 94 406 60 00 telefono-zenbakira deituta. .
  • Justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu behar duzu erregistroan.
  • Programa erabiltzen baduzu, sortutako fitxategia helbide elektroniko honetara bidali behar duzu: subvenciones.mayores@bizkaia.eus

2025eko deialdia

Araubidea eta epeak

Araubidea: norgehiagoka.

Epeak:

  • Eskabidea egiteko: 2025/01/20 (00:00) – 2025/03/31 (13:30) (epea itxita).
  • Justifikatzeko: 2026/01/02 (00:00) – 2026/05/29 (13:30).

Deialdiaren oinarriak

Betekizunak

  • Irabazteko asmorik gabeko erakundea izatea eta Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza soziala izatea.
  • Legez eratuta egotea.
  • Jarduera nagusia Bizkaian egitea.
  • Zerga-betebeharrak, zuzenbide publikoko gainerako betebeharrak eta Gizarte. Segurantzakoak egunean izatea. Baldintza hori eskaera aurkezten denetik dirulaguntza ordaintzen den arte mantendu beharko da.
  • Diru-laguntzaren helburua beteko dutela bermatzeko egitura eta ahalmen nahikoak eduki behar dituzte.
  • Dirulaguntzaren eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen Bizkaiko gizarte-zerbitzuen foru erregistroan izena emanda egotea.

Diruz lagundutako programak

Diru-laguntza jasoko dute honako programa hauek:

  • Gaitasun fisikoak eta intelektualak ahalik eta gehien mantentzen dituzten eta trebetasun berriak eskuratzen laguntzen duten jarduera kulturalak eta garapen pertsonalekoak.
  • Giro lasaian kidekoen arteko harremana sustatzen duten jolas-jarduerak.
  • Adinekoen bizi-kalitatea hobetzen duten jarduera solidarioak eta komunitarioak, mendekotasuna edo desabantaila soziala duten pertsonen edo kolektiboen mesederako.

Eskaera

Eskaera aurkezteko epea: 2025/01/20 (00:00) – 2025/03/31 (13:30) (epea itxita).

Nork aurkeztu behar du:

  • Erakundearen gobernu-organoaren legezko ordezkariak edo
  • horretarako legezko ahaldunak.

Aurkeztu eskaera

Eskaera betetzeko informazioa

  • Puntuak guztira, gehienez: 100

    A. Bazkideen kopurua

    • Gehienez banatu ahal diren puntuak: 35

    Desliza para mostrar más

    B. Jarduera-programak

    • Puntu kopurua guztira: 63

    B.1. Garapen pertsonaleko jarduera kulturalen programa (542 kodea)

    • Gehienez banatu ahal diren puntuak: 30

    Desliza para mostrar más

    B.2. Elkartearen jolas-jardueren programa (543 kodea)

    • Gehienez banatu ahal diren puntuak: 17

    Desliza para mostrar más

    B.3. Elkartearen jarduera solidario eta komunitarioen programa (545 kodea)

    • Gehienez banatu ahal diren puntuak: 16

    Desliza para mostrar más

    C. Kideren batek adin guztietarako Bizkaiko Talde Motor batean parte hartzea (puntuak: 2)

  • 0542 – Kultur jardueren eta garapen pertsonaleko jardueren programa

    Helburu hau duten jarduerak:

    • Gaitasun fisiko eta mentalak ahalik eta gehien mantentzea.
    • Parte-hartzaileen etorkizuneko egoeretara egokitzeko beharrezkoak diren trebetasun berriak eskuratzen laguntzea.

      • Eguneroko bizimodura egokitutako teknologia berrien tailerrak.
      • Telefono mugikorrak eta haririk gabekoak, telebista-mandoak eta abar erabiltzeko tailerrak.
      • Sare sozialak erabiltzeko tailerrak.
      • Linea zuriko etxetresna elektrikoak, gas-galdarak eta antzekoak erabiltzeko tailerrak.
      • Eskulanak egiteko tailerrak.
      • Birziklatzeko tailerrak.
      • Etxeko ekonomiari, erosketa kontzienteari eta gastuak planifikatzeari buruzko tailerrak.
      • Autoestimu, trebetasun sozial eta zahartze positiboko tailerrak.
      • Oinarrizko josketa ikastaroak.
      • Alargunentzako etxeko lanei buruzko ikastaroak.
      • Alargunentzako sukaldaritza-ikastaroak.
      • Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko ikastaroak.
      • Brikolajeari eta etxea mantentzeari buruzko ikastaroak.
      • Abesbatza-eta koru-taldea.
      • Antzerki-taldea.
      • Marrazketa-, pintura- eta argazkilaritza-jarduerak.
      • Memoria estimulatzea.
      • Memoria estimulatzea.
      • Taichí.
      • Pilates.
      • Yoga.
      • Gorputza erlaxatzea, mindfulness, loaren nahasmenduari aurre egiteko laguntza.
      • Gimnastika, agerasia, psikomotrizitatea.
      • Ariketa hipopresiboak eta gernu-ihesa prebenitzeko ariketak.
      • Dantza-ikastaroak online.
      • Aretoko dantza-ikastaroak.
      • Karibeko dantza-ikastaroak.
      • Beste ikastaro batzuk.
      • Arlo horri dagozkion beste jarduera berritzaile batzuk.

    0543 – Jolas-jardueren programa

    • Helburu nagusia aisialdia betetzea duten jarduerak.
    • Giro lasai eta ludikoan kidekoen arteko harremana sustatzen dutenak.
    • Parte-hartzaileen harreman-gaitasunak ahalik eta gehien aktibo mantentzeko.

      • Egun bateko txangoak.
      • Ibilbideak eta mendiko ekintzak.
      • Txapelketak eta lehiaketak.
      • Dantzak.
      • Bingoa.
      • Jaialdiak eta kultura-jardunaldiak
      • Ospakizunak
      • Elkarte-bazkariak
      • Arlo horri dagozkion beste jarduera berritzaile batzuk.

    0545 Jarduera solidario eta komunitarioen programa

    • Komunitatearen aldeko jarduerak edo mendekotasun-egoeran edo desabantaila sozialeko egoeran dauden kolektibo espezifikoen aldeko jarduerak.
    • Adinekoaren izaera, ekarpenak, beharrak eta dituzten eskubideak ikusarazten dituztenak.
    • Azken helburua adinekoen bizi-kalitatea hobetzea helburu duten jarduerak.

      • Kudeaketak egiten laguntzea.
      • Mugikortasun azaroak dituztenak edo hirigune sakabanatuetan daudenak elkarteko lokaletara joan-etorriak egiteko laguntza.
      • Etxean, egoitzan edo ospitalean bakarrik dauden adinekoei aldian behin bisita egiteko eta laguntzeko programa (gutxienez, urtean lau aldiz bisitatzea/laguntzea).
      • Nork bere arazoak ordenatzeko aholkularitza.
      • Gizartean parte hartzea sustatzeko jarduerak, beste gizarte-erakunde batzuekin elkarlanean.
      • Belaunaldiarteko trukea sustatzeko jarduerak: eskolaz kanpokoak ikastetxeetan, jarduerak ludoteka edo gazteen lokaletan, ipuin-kontalariak, ohiko jolasak berreskuratzea eta abar.
      • Adinekoen elkarteak kudeatzeko ikastaroak.
      • Nahi gabeko bakardadeari buruzko hitzaldiak.
      • Bitartekaritzari eta haren administrazio egokiari buruzko hitzaldiak.
      • Adineko pertsonei larrialdi medikoetan laguntzeko eta lehen sorospenak emateko hitzaldiak eta ikastaroak.
      • Askotariko gaiei buruzko hitzaldiak.
      • Osasun baliabideekin koordinatzea, auzo eta udalerrietako adinekoen osasuna prebenitu eta hobetzeko kanpaina espezifikoak egiteko.
      • Gizarte-baliabideekin koordinatzea, gizarte-egoerei buruzko kanpaina espezifikoak eta komunikazio-kanpainak egiteko.
      • Gizarte-baliabideei gizarte-arazoak sortzen dituzten egoeren berri ematea: Diogenes sindromea, abandonuak, zaintzak emateko ezintasuna, tratu txarrak…
      • Arlo horri dagozkion beste jarduera berritzaile batzuk.

Justifikazioa

Justifikazio-epea: 2026/01/02 (00:00) – 2026/05/29 (13:30).