La Encartada fabrika-museoa

La Encartada fabrika-museoa

La Encartada fabrika-museoa ehun urtetik gorako kokagunea da, eta, 1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten bertan. Bizkaiko industria panoramaren barruan unitate berezia da.

Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aitzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, pletinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate eta oroipen ahalmen handiko giroa sortzen dute.

Lantegia hiribilduko Marcos Arena Bermejillo indianoaren ekimenaz sortu zen. Hain zuzen ere, funtsean gaur egun garai hartan bezala dagoen multzo industriala eraiki zuen. Harik eta itxi arte, ekoizpena integrala izan zen, lehengai gordina erosten zuelako eta irun egiten zuelako. Gero, txapelak (produktu nagusia), estalkiak, oihalak, bufandak, galtzetinak, matazak edo buru-berokiak egiteko erabiltzen zuen.

Ordutegia

  • Azaroaren 1etik apirilaren 30era:
    • Asteartetik igandetara: 10:00etatik 14:00etara
  • Maiatzaren 1etik urriaren 31ra eta Aste Santuko Ostirala eta Larunbatean:
    • Asteartetik larubatera: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:00etara
    • Igandetan eta Jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara
  • Itxita astelehenetan, urtarrilaren 1ean eta 6an eta abenduaren 25ean.

Argibide gehiago

Prezioak:

  • Orokorra: 5,50 €
  • Tarifa txikitua: ,50 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, desgaituak, langabetuak, pentsiodunak, familia ugariak eta 10 pertsonatik gorako taldeak).
  • Doako sarrera: 12 urtera artekoak, irakasleak, gidak eta prentsa behar bezala egiaztatua, MNE: maiatzak 18, museoaren eguna (ostirala), Nagusi txartela, ICOM txartela eta herri jaia.

Web orria: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/laencartada

Gorbeiako parke naturaleko parketxea

Interpretazio-zentro edo parketxe honek baditu zenbait ikus-entzunezko komunikabide eta Gorbeiako Parke Naturalari buruzko erakusketa iraunkor bat. Haren diseinuari esker, gurutzerainoko igoera birtual bat egin dezakegu. Eskola-umeen taldeentzako programa didaktikoak ere baditu, ingurua ezagutzeko ibilbide gidatuak barne.

Ordutegia

De 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Egunero.

Argibide gehiago

Informazioa eta taldeen erreserbak: 94 673 9279 o gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus

Parketxeko ekimenen eta Naturgunearen inguruko informazio gehiago: Gorbeia.

Armañongo parke naturaleko parketxea

Pozalaguako harrobiaren mineral birrinketa-toki ohian kokatuta dago Armañongo Parke Naturaleko eta Ordunteko Mendietako Kontserbazio Bereziko Gunea (KBG).

Zentroaren erakusketa hiru soilairutan banatuta dago. Erakusketa honen bidez, Karrantza eta Trutzioz artean kokaturiko Armañon Parke Naturalaren eta Ordunteko Mendiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren balio ekologiko, natural eta kulturalak ezagutu ditzakegu.

Igogailu panoramiko baten bidez, kobazulo artifizial batean murgildu gaitezke.

Ordutegia

Asteartea eta Igandea.
10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

Uztaila y Abuztuan egunero dago zabalik.

Argibide gehiago

Izen ematea: 946 560 079 eta armanon.parke.naturala@bizkaia.eus

Parketxeko ekimenen eta Parke Naturalaren inguruko informazio gehiago: Armañón.

Urkiolako parke naturaleko parketxea

Toki Alai Interpretazio Zentro edo Parketxea Urkiolako Parke Naturalari buruzko erakusketa interaktibo iraunkorraz hornituta dago. Hemen Parkeko ibilbide zein interesguneei buruzko informazioaz gain turismo-informazioa ere eskuratu daiteke. Urte guztian zehar, publiko guztiarentzako ekintzak antolatzen dira, baita ikasturte garaian ziklo desberdinei zuzendutako progama didaktikoak ere.

Ordutegia

  • Azarotik-Martxora: 10:30etatik 14:30etara eta 15:30etatik 17:30etara.
  • Apiriletik-Urrira: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Argibide gehiago

Izen ematea: 946 814 155 urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus

Parketxeko ekimenen eta Parke Naturalaren inguruko informazio gehiago: Urkiola

Oma Basoa

Omako basoa Agustin Ibarrola artistaren obrarik ezagunenetarikoa da. "Land art" deritzonaren adierazpena da. Kreazio-korronte hori XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadaren amaieran sortu zen, eta korronte horren helburua lan artistikoa naturara eramatea da; horretarako, artistek paisaia erabiltzen du marko, euskarri eta lehengai modura.

Basoan zehar goazela, irudiak sortu eta gure begien aurrean egituratzen dira: batzuetan, zuhaitz bakar batek irudi osoa adierazten du, baina, beste batzuetan, zenbait zuhaitzen multzoa ikusi behar da artelana ulertzeko. Eta, gainera, irudien pertzepzioa aldatu egiten da, behatzeko gunearen arabera: irudiak eraldatzen dira. Azken finean, bisita "pertsonalizatua" da, eta, bisita horretan, artistak lortu egiten du bisitaria bere lanaren protagonista izatea.

Ordutegia

Omako Baso Margotua guztiz itxita egongo da mantentze lanak eta sarreretan hobekuntza lanak burutu ahal izateko