ERABILERA BEREZIKO GARRAIO ERREGULARRA

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 56. artikuluak ezartzen duenez, lege honetan aurreikusitako baimen eta gaikuntzak emateko eskumena duten administrazio-organoen eta horien titular edo eskatzaileen arteko komunikazioak bitarteko elektronikoak soilik erabiliz egingo dira, pertsona fisikoak edo juridikoak izan.

Beraz, erabilera bereziko garraio erregularreko eskaera guztiak (eskolakoak, unibertsitatekoak, lanekoak eta beste kolektibo batzuk) elektronikoki izapidetuko dira aplikazio honen bidez, honako bitarteko hauetako edozein erabiliz:

GARRAIOA ESKATZEKO MODUAK

Erabiltzaile baten eta pasahitz baten bidez, concesiones.transporte@bizkaia.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita eska dezakezu.

Egoitza Elektronikoaren bidez eskola-garraiorako baimenak izapidetzeko aplikaziora sartzeko eskabidea inprimakia bete eta bidaliz.