Errenta/Renta 2021

Apirilaren 4tik ekainaren 30era

ERRENTARI ETA ONDAREARI BURUZKO OHIKO GALDERAK

Errenta- eta ondare-izapideak egitean sortzen diren zalantza ohikoenak bildu ditugu. Gai-multzotan antolatu ditugu, erraz aurkitu ahal izateko bilatzen ari zaren hori.

Errenta-aitorpenari buruzko galdera guztiak

  • 2021eko ekitaldiari dagozkion datu ekonomikoak (errendimenduak zein atxikipenak) dituzten pertsona guztiek jasoko dute Errenta 21eko eskutitza, apirilean, postaz, ohiko bizilekuan. Oro bat eskuragarri izango dute egoitza elektronikoko jakinarazpenen erretiluan.

    Eskutitzean, errenta-zirriborroari buruzko informazio garrantzitsua aurkituko duzu, bai eta Errenta eta Ondarea 2021 kanpainako gestioak egiteko beharko dituzun gakoak eta aitorpena aurkezteko moduari buruzko informazioa ere.

    Eskutitzak gutxienez bi orri ditu: Aitorpena eta ordezkaritza.

    Gainera, hirugarren orri bat jasotzen baduzu, aktibazio-kodea duen Bak orria, Bak ez duzula aktibatu esan nahi du.

    Bak orria jasotzen ez baduzu, Bak edo BakQ aktibatuta daukazulako da, eta, beraz, ez duzu aktibazio-koderik behar.

  • 2021eko ekitaldiari dagozkion datu ekonomikoak (errendimenduak zein atxikipenak) dituzten pertsona guztiek jasoko dute Errenta 21eko eskutitza, apirilean, postaz, ohiko bizilekuan. Oro bat eskuragarri izango dute egoitza elektronikoko jakinarazpenen erretiluan.

  • Oro har, EZ daude behartuta aurkeztera 2021. urtean etekin hauek jaso dituzten pertsonek:

    • Urtean 14.000 euroko edo gutxiagoko lan-etekin gordinak.
    • Urtean 14.000,01 eta 20.000 euro bitarteko lan-etekin gordinak; kasu hauetan IZAN EZIK, hau da, egoera hauetan daudenek, BAI:
      • Lan-etekinak ordaintzaile batek baino gehiagok ordaintzea, eta bigarren ordaintzailearen eta gainerakoen kopuruen batura urtean 2.000 euro baino gehiago izatea.
      • Aitorpenari dagokion urtean lan-kontratu bat baino gehiago izatea.
      • Konpentsazio-pentsioak edo mantenurako urtekoak jasotzea.
      • Ez betetzea baldintzak, epeak edo bestelako inguruabarrak, zerga-onuraren baterako eskubidea edukiz gero (salbuespena, hobaria, murrizketa edo kenkaria), eta Ogasunari jakinarazi behar bazaio.
      • PFEZaren Araudiak (73. artikulua) ezartzen dituen kasutako batean egotea.
    • Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak (haien batura urtean 1.600 euro baino gutxiago badira, guztira).
  • Aurkezteko epea apirilaren 4tik ekainaren 30era da.

  • Hiru aukera dituzu aitorpena aurkezteko:

    • Modu digitalean, gure web-gunetik edo aplikazio mugikorretik. Zirriborroa kontsultatu, berrikusi eta, behar baduzu, osatu dezakezu, eta, ondoren, aitorpena aurkeztu.
    • Telefonoz. 94 608 3000 telefonora deituta, errenta-zirriborroaren informazio xehatua lortuko duzu, eta emaitza zein den jakin. Behar baduzu, zirriborroa osatu dezakezu, eta gero aurkeztu.
    • Aurrez aurre gure bulegoetan. Ogasunaren eta Gerturen hamar bulegoetako edozeinetan aurkeztu dezakezu aitorpena. Aurretiko hitzordua eskatu behar da, 94 406 6600 telefonoan edo Internet bidez. Kontuan izan aitorpen konplexuak ezin direla egin aurrez aurre. Informazioa emango dizugu aurretiko hitzordua eskatzen duzunean.

    Kontuan izan aitorpen konplexuak ezin direla egin aurrez aurre. Informazioa emango dizugu aurretiko hitzordua eskatzen duzunean.

    Aurretiko hitzordua eskatu

  • Oro har, aitorpena aurkezteko aurrez aurreko laguntza eskainiko zaie zergadunei, baldin eta honako errenta-mota hauetako edozein bakarrik jaso badute (zenbatekoa edozein dela ere):

    • Lan-etekinak.
    • Aurrezki-produktuen etekinak, etekinak atzerriko baloreetatik eratortzen direnean izan ezik.
    • Errentamenduetatik eratorritako etekinak, bi errentamenduko mugarekin, eta turismo-errentamenduetatik eratorritako errentak izan ezik.
    • Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzako ekonomia-jardueren etekinak (salbu eta jarduerari lotutako ondare-elementuen eskualdaketen ondoriozko ondare-irabaziak edo -galerak badaude), zuzeneko zenbatespenaren metodoko modalitate erraztuan.
    • Ikastaro edo hitzaldietatik eratorritako jarduera-etekinak, betiere gastuen egozpenik egiten ez bada.
    • Higiezinen eskualdaketak, jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutakoak izan ezik, baita irabazpidezko sozietateen disoluzioak edo indibiso-uzteak ere, gehiegizko esleipenekin.
    • Inbertsio-funtsen eskualdaketak.
    • Akzioen eskualdaketak, 5 eragiketako mugarekin eta betiere ekitaldiko salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa ez bada. Kanpoan geratzen dira kriptodiruarekin, warrantekin, gerokoekin eta diferentzien araberako kontratuekin egindako eragiketak.

    Ez da laguntzarik emango aurreko ekitaldietatik konpentsatzeko dauden partidak dituzten aitorpenetan, salbu eta 2020ko ekitaldikoak badira eta Bizkaiko Foru Ogasunaren datuetan jasota badaude.

  • Gomendatzen dizugu zirriborroa berrikustea, osatzea, beharrezkoa bada, eta, ondoren, aitorpena aurkeztea.

    Aitorpena aurkezten baduzu, behin-behineko likidazioa sortuko da, eta dagokion zenbatekoa aurkezpenaren hurrengo 7 egunetan sartuko da zure kontuan, non eta ez dagoen desadostasunik aurkeztutako aitorpenaren datuen eta Ogasunak dituen datuen artean.

    Kasu batzuetan, ezein egintzarik egiten ez baduzu (aitorpena aurkeztu ez baduzu eta zirriborroan aldaketarik egin ez baduzu ekainaren 30erako; egun hori barne) aitorpena automatikoki aurkeztuta geratuko da. Kasu horretan bazaude, hala adieraziko zaizu, argiro, zirriborroan eta Errenta 21 eskutitzeko Aitorpena orrian. Kontuan izan zirriborroan aldaketarik egiten baduzu, edo aurkezpen automatikoa atzera botatzen baduzu, aurkezpena aurkeztu beharko duzu. Aurkeztu ondoren, behin-behineko likidazioa sortuko da, eta hurrengo egunetan sartuko zaizu zenbatekoa.

  • Gomendatzen dizugu zirriborroa berrikustea eta, beharrezkoa bada, osatzea. Ondoren, aitorpena aurkeztu behar duzu.

    Aurkeztu ondoren, behin-behineko likidazioa sortuko da, aurkeztutako aitorpenaren datu berberekin eta emaitza berarekin. Dena den, behin-behineko likidazioa geroago berrikusi ahal izango da.

  • Bai, baina zure ezkontidearen edo izateko bikotearen ordezkaritza-gakoa beharko duzu. Ez da beharrekoa seme-alaba adingabeen kasuan.

  • Kasu batzuetan, itzultzeko diren aitorpen-errentaren zirriborroak automatikoki aurkeztuko dira, baldin eta zirriborroa aldatzen ez bada eta aitorpena aurkezten ez bada ekainaren 30 baino lehen.

    Kasu horretan bazaude, hala adieraziko zaizu, argiro, zirriborroan eta Errenta 21 eskutitzeko Aitorpena orrian.

  • Bai, atzera bota dezakezu aurkezpen automatikoa. Toki hauetatik:

  • Ogasunak errenta-zirriborro bat egin du 2021eko ekitaldiari buruzko datu ekonomikoak (errendimenduak eta atxikipenak) dituzten pertsona guztientzat. Errentaren zirriborroan ez da behin-behineko emaitzaren berri ematen, ez eta tributazio-aukerarik onenaren berri ere, baldin Ogasunak zirriborroa osatzeko behar diren datu guztiak ez baditu.

  • Egoitza elektronikotik egiazta dezakezu aitorpena aurkeztuta dagoen, eta bikoiztu bat lor dezakezu. Sartu «Nire aurkezpenak» atalera; bertatik, egindako aurkezpenak ikusiko dituzu, bai eta bikoiztu bat lortu ere.

    Zure aurkezpenak kontsutatu

  • Identifikazio elektronikorako oinarrizko mailako bitarteko bat da, honako hauek osatua:

    • Erabiltzailearen NAN/AIZarekin bat datorren erreferentzia-zenbaki batek.
    • Pasahitz batek.

    Doako sistema da, Internet bidez aktibatzen dena.

    Aktibatzeko, telefono mugikorra eta eta errenta-eskutitzeko Bak-en aktibazio-kodea beharko dituzu, eta NANa edo AIZa eskura izan, haren iraunaldia galdetuko dizugu eta.

  • Ez, hirugarren batek ezin du inola ere eskatu Bak beste baten izenean.

    Beste pertsona batek nire izenean jardun dezan, Bak edo identifikazio digitalerako beste bitarteko bat izan beharko du, eta ordezkaritza baliatu. 21 errenta- eta ondare-izapideetarako, pertsona batek beste baten izenean jardun dezake haren ordezkaritza-gakoa erabiliz.

  • Pasahitza berrezar dezakezu, eta Bak-eko kudeaketa-tresnen ataritik egin Bak-eko kudeaketa guztiak

    Bak-en kudeaketa-panelera sartu

    Pasahitza berrezarri

  • Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke Bak-en harremanetarako datuak, Bak-en kudeaketa-panelera sartuta.

    Bak-en kudeaketa-panelera sartu

  • Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke Bak-en harremanetarako datuak, Bak-en kudeaketa-panelera sartuta.

    Helbide elektronikoa aukerakoa da Bak-en, baina komenigarria da Bak-en iraungitze-abisuak jasotzeko

    Bak-en kudeaketa-panelera sartu

  • Bak eta BakQ identifikazio-bitarteko osagarriak dira.

    Biak identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzuak dira, eta erabiltzen oso errazak.

    Bak identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzu bat da, behe-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da.

    Oinarrian, identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa) eta pasahitz bat ditu (pasahitza erraz berreskuratu daiteke). Izenpe erakunde ziurtatzailearen hodeian dagoen kualifikatu gabeko ziurtagiri bat da. BakQ-en antzeko sistema da, eta harekin partekatzen ditu identifikatzailea eta pasahitza (beraz, bakQ baduzu, bak ere baduzu). Bak aktibatzeko ez da beharrezkoa pertsonatzea.

    BakQ sistemak, oinarrian, osagai hauek ditu: identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa), pasahitz bat (erraz berreskuratu daiteke), itsasontzi-joko bat eta Izenperen hodeiko ziurtagiri kualifikatu bat.

    IZENPE erakunde ziurtatzaileak eman eta kudeatzen du, eta aurrez aurreko identifikazioa behar da, hura emateko.

    Bak-ekin batera, sistemok beste batzuek baino ezagutza tekniko eta instalazio-betekizun gutxiago behar dituzte; horrek errazago eta erabilgarriago bihurtzen ditu.

    BakQ leku hauen eskatu behar da eta momentuan bertan ematen da:

    1. KzGuneazentroen sarean.
    2. Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan.
    3. Gertu bulegoak eta Herritarrei laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoak.

    Bulego guztien zerrenda kontsutatu hemen.

  • Ordezkaritza-gakoak aukera ematen du beste pertsona batek zure izenean jarduteko 2021eko Errenta eta Ondare Kanpainan.

    Zure ordezkaritza-gakoa erabilita, beste pertsona batek (senide bat, gestoria, aholkularitza...) aukera izango du:

    • Zirriborrora sartu eta aldatzeko eta errenta-aitorpena aurkezteko.
    • Ondare-aitorpena aurkezteko.
    • Ondoren edozein izapide egiteko.
  • Ordezkaritza egiaztatutzat joko da ordezkaritza-gakoa –errenta-zirriborroa izapidetzeko edo ondare-aitorpena izapidetzeko— titularra ez den beste pertsona batek sartzen badu.

  • Ezkontideetako bat edo izatezko bikotekideetako bat hiltzen bada, legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, bizirik dirauen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen alde. Inskribatutako ordezkaritzak bost urteko balioa izango du, heriotzaren datatik zenbatzen hasita.

    Bizirik dagoen ezkontideak edo izatezko bikotekideak hirugarren bati ordezkaritza ematen badio zerga-administrazioaren aurrean, ordezkaritza hori eman zaiola ulertuko da hildako zergadunari dagokionez, berariaz kontrakoa adierazten ez bada.

    Dena den, hildakoaren oinordekoek aukera izango dute bizirik dagoen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aldeko ordezkaritzaren ofiziozko inskripzioaren aurka egiteko eskubidea baliatzeko. Horretarako, oinordekoak direla egiaztatu beharko dute.

    Ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean inskribatzeko eskaera

  • Adingabeen legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, familia-unitate bateko kide diren adingabeen kasuan, bi gurasoen alde edo, guraso bakarra badute, haien guraso bakarraren alde. Hori guztia, kontrakoaren froga sinesgarririk ezean.

  • Ordezkaritza-gakoak bost urteko balioa du, lehenengoz erabiltzen denetik. Aldi horretan, gakoa eman zen zergaldiko errenta- eta ondare-izapideak egiteko erabili ahal izango da.

  • Ordaintzeko diren (Ogasunaren alde) aitorpenak ordaintzeko moduak hauek dira:

    • Ordainketa-gutuna: ordaintzeko dagoen zorraren zenbateko osoa edo partziala ordaintzeko ordainketa-gutuna lortzea, ordainketa finantza-entitate laguntzaile batean egiteko.
    • Ordainketa-pasabidea: ordainketa Eusko Jaurlaritzako ordainketa-pasabidean sartuta egin. Ordaintzeko dagoen zorraren zenbateko osoa edo zati bat ordaindu ahal izango da.
    • Banku-helbideratzea: zorra finantza-entitate laguntzaile batean irekitako banku-kontu batean helbideratuta ordaindu. Helbideratzearen zenbatekoa zorraren zenbateko osoa izango da beti.
    • 60/40 zatikatu: PFEZren zerga-zorraren zatikako ordainketa, 2 epetan (% 60 eta % 40), finantza-erakunde laguntzaile batean irekitako banku-kontu batean helbideratuz.
    • Geroratzeko eskatu: zorren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskatu.
    • Konpentsazioaren eskaera: zordunaren alde aitortutako kredituekin konpentsatzeagatik zorrak guztiz edo partzialki azkentzeko eskaera.

    Ordaintzeko modua Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aukeratu daiteke, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:

    • «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
    • «Nire zalantzak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik.
  • Aurkezpen-egunean bertan, ordezko aitorpen bat aurkez daiteke, errenta-zirriborrora berriro sartuta, honetatik: Errenta-zirriborrora sartu

  • Kontsulta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, «Nire aurkezpenak» ataletik sartuta.

    • «Dokumentazioa erantsi»tik.
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:
      • «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, dokumentazioa erantsi hautatuz.
      • «Zerga-dokumentazioa eranstea» izapidetik.
  • Aitorpena aurkeztuta, aukera egongo da ordaintzeko diren aitorpenak (Ogasunaren alde) helbideratzeko kontua aldatzeko.

    Errenta-aitorpenarekin lotutako helbideratze-kontuaren aldaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:

    • «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik eta dauden aukeren artean helbideratze-kontua aldatu aukera hautatuta.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:

    • «Mis expedientes», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, tributaziorako aukera aldatzeko eskaera hautatuz.
    • izapideen katalogotik «Tributaziorako aukera aldatzeko eskaera» izapidea hautatuz.
  • Errekerimendu bati Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez erantzuten zaio, honako honetatik:

    • Honetatik: «Zuzentze-idazki bat egitea».
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:
      • «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, zerga-aitorpena zuzentzeko eskaera hautatuz.
      • izapideen katalogotikZerga-aitorpena zuzentzeko eskaera” izapidea aukeratuta.
  • Ordaintzeko diren aitorpenen kasuan (Ogasunaren alde), ordainketa-gutun bat eskatu daiteke, ordainketa finantza-erakunde laguntzaile batean egiteko.

    Ordainketa-gutuna Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eskatzen da, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:

    • «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
    • 21Errentako espedientearen likidaziora sartuta.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik eta zorra ordaintzeko dauden moduen artean, ordainketa-gutuna aukera hautatuta.
  • Errekurtsoa likidazioa sortu ondoren aurkez daiteke.

  • Ordaintzeko diren aitorpenen kasuan (Ogasunaren alde), ordainketa bi epetan zatikatzeko eskatu daiteke; horretarako, beharrezkoa da ordainketa helbideratuta izatea. Lehen epeko ordainketa (zenbatekoaren % 60) 2022ko uztailaren lehen egunetan egingo da; bigarrenekoa (gainerako % 40a), berriz, 2022ko azaroaren 10a baino lehen.

    Aitorpena aurkeztean ordaintzeko modu hori aukeratu ez bazen, aurkezpenaren ondoren ere eskatu daiteke, 2022eko uztailaren 5era arte. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:

    • «Nire espedienteak», 21Errentaren espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik eta zorrak ordaintzeko dauden moduen artean, 60/40 zatikatzea aukeratuta.
  • Likidazioaren jakinarazpena elektronikoki eta posta arruntez egiten da, espresuki eskatuz gero.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez sar daiteke errenta-likidaziora, hemendik:

    20 egun igaro ondoren jakinarazpen elektronikora sartu ezean, jakinarazpena postaz bidaliko da.

ONDARE-AITOPENARI BURUZKO GALDERA GUZTIAK

  • Ondarearen gaineko zergaren aitorpena 2.000.000 euroren edo gehiagoren ondasunak edo eskubideak dituztenek aurkeztu behar dute, bai eta zergaren aitorpenaren emaitzaren arabera ordaindu behar dutenek ere.

    Informazio hau zabalkunderako da, eta irakurketa errazera egokituta dago. Beraz, informazioa emateko baino ez da; ez dauka ondore loteslerik.

    Informazio guztia Araudia atalean dago

  • Ondarearen laguntza-programatik sar daiteke datu fiskaletara. Sartu ondoren, hau egin ahal izango duzu:

    • Datu fiskalak kontsultatu eta inprimatu.
    • Fitxategi bat deskargatu, ondoren datu fiskalak ondarearen laguntza-programara inportatzeko.
  • Programa

    • Bertsioa: 1.0
    • Data: 2022/04/04
    • Instalazioa: 71,67 MB
    • Deskargatze bakarra Ondarea21exe (12,88 MB)

    Gutxieneko baldintzak

    • PCa edo Pentium IIIrekin (950 MHz edo gehiago) bateragarria izatea.
    • Disko gogorrean gutxienez ere 100 MB-ko espazio librea.
    • RAM memoria 512 MB-koa.
    • Windows 7 edo goragokoa.

    Deskargatzea

    Fitxategia direktorio berri huts batean deskargatu.

    Oharra: egiaztatu .exe fitxategia deskargatu ondoren haren tamaina bat datorrela adierazitakoarekin. Bestela, berriro deskargatu fitxategia.

    Instalatzea

    • Aktibo dauden programa guztiak itxi.
    • Windows-eko esploradoretik, sakatu bi aldiz «Instalar.exe» fitxategia, deskonpresioa egin den direktorioaren barruan.
    • Sakatu «Onartu».
    • Besterik agindu ezean, programa C:\BFA\Ondarea\2021 bidean instalatuko da.
  • Programa

    • Bertsioa: 1.0
    • Data: 2022/04/12
    • Instalazioa: 71,49 MB
    • Deskargatze bakarra OndareaHer21exe (12,84 MB)

    Gutxieneko baldintzak

    • PCa edo Pentium IIIrekin (950 MHz edo gehiago) bateragarria izatea.
    • Disko gogorrean gutxienez ere 100 MB-ko espazio librea.
    • RAM memoria 512 MB-koa.
    • Windows 7 edo goragokoa.

    Deskargatzea

    Fitxategia direktorio berri huts batean deskargatu.

    Oharra: egiaztatu .exe fitxategia deskargatu ondoren haren tamaina bat datorrela adierazitakoarekin. Bestela, berriro deskargatu fitxategia.

    Instalatzea

    • Aktibo dauden programa guztiak itxi.
    • Windows-eko esploradoretik, sakatu bi aldiz «Instalar.exe» fitxategia, deskonpresioa egin den direktorioaren barruan.
    • Sakatu «Onartu».
    • Besterik agindu ezean, programa C:\BFA\Ondarea\2021Her bidean instalatuko da.
  • Ordaintzeko diren (Ogasunaren alde) aitorpenak ordaintzeko moduak hauek dira:

    • Ordainketa-gutuna: ordaintzeko dagoen zorraren zenbateko osoa edo partziala ordaintzeko ordainketa-gutuna lortu, ordainketa finantza-entitate laguntzaile batean egiteko.
    • Ordainketa-pasabidea: ordainketa Eusko Jaurlaritzako ordainketa-pasabidean sartuta egin. Ordaintzeko dagoen zorraren zenbateko osoa edo zati bat ordaindu ahal izango da.
    • Banku-helbideratzea: zorra finantza-entitate laguntzaile batean irekitako banku-kontu batean helbideratuta ordaindu. Helbideratzearen zenbatekoa zorraren zenbateko osoa izango da beti.
    • Geroratzeko eskatu: zorren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskatu.
    • Konpentsazioaren eskaera: szordunaren alde aitortutako kredituekin konpentsatzeagatik zorrak guztiz edo partzialki azkentzeko eskaera.

    Ordaintzeko modua Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aukeratu daiteke, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:

    • «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik.
  • Kontsulta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, «Nire aurkezpenak» ataletik, Ondarea21eko espedientera sartuta.

    • «Dokumentazioa erantsi»tik.
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:
      • «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, dokumentazioa erantsi hautatuz.
      • «Zerga-dokumentazioa eranstea» izapidetik
  • Aitorpena aurkeztuta, aukera egongo da ordaintzeko diren aitorpenak (Ogasunaren alde) helbideratzeko kontua aldatzeko.

    Errenta-aitorpenarekin lotutako helbideratze-kontuaren aldaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:

    • «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik eta dauden aukeren artean helbideratze-kontua aldatu aukera hautatuta.
  • Errekerimendu bati Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez erantzuten zaio, honako honetatik:

    • Honetatik: «Zuzentze-idazki bat egitea»
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako honetatik:
      • «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, dokumentazioa erantsi hautatuz.
      • izapideen katalogotik “Zerga-aitorpena zuzentzeko eskaera” izapidea aukeratuta.
  • Ordaintzeko diren aitorpenen kasuan (Ogasunaren alde), ordainketa-gutun bat eskatu daiteke, ordainketa finantza-erakunde laguntzaile batean egiteko.

    Ordainketa-gutuna Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eskatzen da, ordainketaren kudeaketa-modulura hemendik sartuta:

    • «Nire espedienteak», 21Ondarearen espedientera sartuz, eta, jarduketen artean, ordainketa kudeatu hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik eta zorra ordaintzeko dauden moduen artean, ordainketa-gutuna aukera hautatuta.
  • Errekurtsoa likidazioa sortu ondoren aurkez daiteke.

  • Likidazioaren jakinarazpena elektronikoki egiten da. Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez sar daiteke errenta-likidaziora, hemendik:

Jarri harremanetan gurekin

  • Errenta kanpaina

    Teléfono

    94 608 3000

    Arreta pertsonalizatua

    Aitorpena aurkeztea, zergei buruzko kontsultak, informazio orokorra, zalantzak argitzea, Bak aktibatzeko laguntza, Bak sistemari buruzko kontsultak.

    Ordutegia:

    Astelehenetik-Ostiralera, 8:30etik 19:00etara

    Arreta automatikoa

    Aitorpena aurkeztea eta izapide errazak.

    Ordutegia:

    24/7

  • Gorabehera informatikoak

    Teléfono

    94 608 3566

    Gorabehera informatikoei buruzko kontsultak

    Ordutegia:

    Astelehenetik-Ostiralera, 8:30etik 19:00etara

  • Posta elektronikoz

    Idatz iezaguzu herritarrentzako arreta-formularioaren bidez, eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.