Ekonomia Sustatzeko Sailak neurri batzuk onetsi ditu saileko zuzendaritzek eta Beaz zein Seed Capital sozietate publikoek enpresa eta pertsona ekintzaileei ematen dizkieten programa eta zerbitzuetarako:

  • Administrazio epeak eten egingo dira alarma egoerak irauten duen bitartean.
  • Sozietateen gaineko zergaren 64 bis artikuluaren esparruan aurkeztutako I+G+b proiektuen balorazioa bi hilabetetik hilabete bakarrera murriztuko da.
  • Berrikuntza, sorkuntza eta internazionalizaziorako 2019ko programak egikaritzeko epea 6 hilabete luzatuko da, eta gastuen kontzeptuak malgutuko dira. Proiektuak erabat gauzatu ahal izatea da helburua.
  • Seed Capital Bizkaiak kudeatutako Seed Micro maileguen eta 1, Bi eta FEIS funtsen kuoten itzulketa sei hilabete atzeratuko da gehienez.
  • Bic Bizkaia, Bic Bizkaia Ezkerraldea eta Design Kabi inkubagailuen alokairu kuoten ordainketa 3 hilabete atzeratuko da hasiera batean.
  • Sailaren hornitzaileei egin beharreko ordainketak eta laguntza programen ordainketak ahalik eta gehien azeleratzeko konpromisoa hartuko da.