ENPLEGUA, GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO SAILA
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren helburua hiru eremu horietan politikak garatzea da, inor atzean ez gelditzeko, Bizkaian inor kanpoan, zokoratua, diskriminatua edo baztertua ez gelditzeko.
Sail honek, Foru Aldundiko beste sail batzuekin lankidetzan, desberdintasunaren aurka borrokatzen du eta, xede horrez, pertsona gutxietsiei arreta osoa eskaini behar zaie.
Aurrekontua 2020
Bizkaiko Foru Aldundia
60,202,000 €*
1,285,578,000 euroko guztizko aurrekontuaren %4.68*
Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.
ZER EGITEN DUGU?
ENPLEGUA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA
Gutxi gorabehera 80.000 pertsona daude Bizkaian langabeziaren egoeran eta zuzendaritza honek horiekiko lehentasuna du. Erronkak ondorengoak dira: gazteen langabezia, enplegagarritasun txikia duten pertsonak eta horrek sortzen duen baztertze arriskua, baita familiako kideak izanik, lanposturik ez duten horiek ere, enplegu ezegonkorraren errealitatea ahaztu gabe.
Ildo horri jarraiki, enplegua sustatzeko ekimenak onartzen dira eta DEMA-Enpresa Garapena Enpresa Sorrera eta Garapenerako Agentziatik lan egiten da (Enplegu anezkak eta eskualdeetan suspertze planak).
GIZARTE INKLUSIOA SUSTATZEKO GIZARTE ZERBITZUEN ZUZENDARITZA
Gizarte Inklusioa Sustatzeko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak egoitza zentroetan tratu txarren biktimak diren emakumeei eta beren seme-alabei arreta eskaintzen die, bigarrenak ere biktimak baitira. Aldi berean, gizarteak baztertuak dituen pertsonentzat tresnak daude. Kasu honetan, baztertze zorrotzenerako, hau da, etxerik ez duten pertsonentzat, Habitat Bizkaia programa aktibatu da.
Gizarte Inklusioan ere Goihabe programa sartzen da, errefuxiatuak hartzeko.
BERDINTASUNA ETA KOOPERAZIOA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA
Zuzendaritza honek, jatorria, adina, sexua, gaitasuna, sexu orientazioa edo erlijioa baztertuz, pertsona ororentzat eskubide guztiak ziurtatzeko lanean dihardu. Zeregin horri begira, gizarte ekimena eta boluntariotza ezinbestekoak dira.
Gizonen eta emakumeen berdintasunari buruz, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat eremuren inguruko politikak planeatu ditu; hona hemen eremuok: koedukazioa, prebentzioa, maskulinotasun berria, mikromatxismoen desagerpena, jabekuntza eta emakumezkoen kontrako indarkeriaren biktimak direnen artapena.
TALDEA
Izapideak eta laguntzak
Programak eta zerbitzuak
- Guztiak
- ENPLEGUA
- GIZARTERATZEA
- EMAKUMEA
- EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA
- GARAPENERAKO LANKIDETZA
- DIBERTSITATEA
-
Pertsona gazteen enplegagarritasuna sustatzea
Langabezian badaude, Bizkaiko pertsona gazteak (30 urtera artekoak) lan merkatuan sar daitezen sustatzeko programa
-
Lan Berri
Lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak horretara irits daitezen bultzatzeko programa: 45 urtetik gorako langabetuak. Lanik gabe luzaroan egon diren langabetuak. Baztertze arriskuan dauden langabetuak.
-
Autoenplegua
Autoenpleguaren proiektuak eta enpresa txikiak sortu eta abian jartzen laguntzen dituen programa, horiek langabetuek edo baztertze arriskuan daudenek garatzen badituzte.
-
Berrikuntza soziolaborala
Bizkaian berrikuntza soziolaboralari buruzko proiektuetarako laguntzak.
-
Ekintzailetzarako eta kalitateko enplegu egonkorra sortzeko proiektu berritzaileak
Ekintzailetza eta kalitateko enplegu egonkorra sustatzendituzten metodologia berrien eta berritzaileen proiektuetak sustatzea
-
Behargintzak: Eskualdeko enplegaguaren sustapena
Bizkaiko eskualdeetako enplegu-politika eta tokiko garapenaren artikulazioa.
-
MANTEN programa. Enplegua mantentzea. (Bizkaia Aurrera)
Langileen enpleguari eustea, Bizkaiko mikroenpresetako aldi baterako kontratuen bidez programa.
-
KONTRATA programa. Kontrataziorako laguntza. (Bizkaia Aurrera)
Enplegagarritasuna sustatzen laguntzea 2020ko martxoaren 14aren ondoren langabe geratu diren bizkaitarrekin formalizatuko diren gutxieneko 6 hilabeteko iraupeneko lan-kontratuen bidez programa.
-
Tokiko enplegua sustatzeko 3R programa. (Bizkaia Aurrera)
Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroentzako eta toki-erakundeentzako laguntzak, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz lanik gabe geratu diren pertsonei lanera itzultzen laguntzeko jarduketak egin ditzaten programa.
-
KONTRATA30 programa. Gazteen enplegagarritasuna sustatzeko (Bizkaia Aurrera)
30 urte arteko gazte langabetuentzako gutxienez 6 hilabeteko iraupeneko praktikaldiko kontratua laguntzeko diru-laguntzaren bidez
-
Bazterkeriaren balorazioa
Zerbitzu hau eskatzen duten pertsonen bazterkeriaren egoera balioztatzez arduratzen da. Helburua zerbitzu, prestazio, baliabide eta programa egokietara bideratzea da.
-
Baliabideen mapa
Bizkaiko udalerriek eskaintzen badituzte, gizarteratzeko baliabideen bilatzailea.
-
Bizitoki zerbitzuak
Bazterkeriaren egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat ostatu zerbitzuak, gainera, bizitokian bizia mantentzeko laguntza behar badute. Horrela, gizarteratzeko egoitza zerbitzuetan lau mota bereizten dira: Intentsitate txikiko laguntzako etxebizitza babestuak. Intentsitate ertaineko laguntzako etxebizitza babestuak. Intentsitate handiko laguntzako etxebizitza babestuak. Gizartean baztertuta dauden pertsonentzako egoitzak.
-
Gizarteratzeko egoitzaz bestelako zentroak
Beste prestazio eta jarduera batzuekin batera, zerbitzu honek egunaren zati handi bat igarotzeko toki fisikoa eskaintzen du.
-
Drogamenpekotasuna dutenei laguntzeko programak
Erakunde ofizial eta homologatuetan drogen mendekotasunak gainditzeko tratamendua egiten ari diren pertsonak gizarteratzeko programak Hauxe eskaintzen du: Gizarte laguntza. Gaitu, errehabilitatu, hezi eta prestatzeko esku-hartzea. Laguntza psikoterapeutikoa.
-
Habitat Bizkaia programa

Mundutik Mundura proiektua
Gazte etorkinak (18 urtetik gorakoak eta 23 urtetik beherakoak) emantzipatzeko proiektuak pertsonen behar ezberdinetarako laguntza eskaintzen du: Sustapen pertsonalerako ekintzak. Egoitza esparruko ekintzak. Laneratzeko ekintzak.
-
Emakumeak babesteko eta Familientzako Laguntza
Emakumea eta Familia delako kolektiboa gizarteratzeko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa
-
Larrialdiko Harrera Zerbitzua
Zerbitzu honek ostatua eta arreta eskaintzen die emakumeei eta kargura dituzten beren seme-alabei, bikote edo bikote ohiaren eskutik tratu txarrak jasan badituzte. Zerbitzuak egunean 24 orduz funtzionatzen du eta edozein ertzain-etxetan aurkeztuz lor daiteke.
-
Zentroetan sartzea
Egoitza edo zentro berezietan aldi baterako emakumeak eta beren kargura dituzten seme-alaba adingabeak hartzen dituen zerbitzua.
-
Laguntza psikologikoaren zerbitzua
Zerbitzu honek emakumeei, gizonei eta adingabeei emandako tratu txarren eta sexu erasoen ondoriozko aztarnak lantzen ditu. Zerbitzuak honakoak ditu: Diagnostikoa eta balorazioa. Banakako laguntza psikologikoa. Taldeko arreta psikologikoa. Aztertutako kasuen jarraipena. Arretapean izandakoen ebaluazioa.
-
Lege laguntzaren zerbitzua
Familia zuzenbideari eta tratu txarreko edota sexu erasoetako kasuei buruzko doako aholkularitza juridikoko emakume eta gizonentzat.
-
Emakumeen kontrako indarkerian esku-hartze espezializatuari buruzko programa
Programa honek laguntza psikosoziala eskaintzen die indarkeriaren biktimak izan diren emakumeei, tratu txarrak ematen dituen pertsonarekin etxean egotea edo horretara itzultzea erabakitzen badute.
-
Familian esku hartzeko programa, seme-alabek gurasoei emandako indarkerian
Programa honek nerabeen eta gazteen indarkeria lantzen du, eurekin bizi diren amak edota aitak ala beste senitarteko batzuk erasotzen badituzte.
-
DenBBora sarea
Lankidetza publiko-pribaturako espazioa, gizarte- eta lan-harremanen kultura berria diseinatu eta bultzatzeko, kontziliazioan, erantzunkidetasunean eta genero-ekitatean oinarrituta.
-
Diru-laguntzak
Bizkaiko Lurralde Historikoan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen dituen proiektuei diru-laguntzak emateko urteko deialdia.
-
Berdintasunerako Foru Plana
Foru-Sektore Publikoan emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politika publikoak garatzeko esparru estrategikoa.
-
Berdintasunerako Foroa
Foro honetan Bizkaian lan egiten duten emakumeen kolektibo ezberdinek egindako planteamendu guztiak sartzen dira
-
Zirgari Sariak
Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k ematen dituzten Zirgari Sariek emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde ahalegin berezia egiten duten pertsona, erakunde eta enpresen lana nabarmentzen dute
-
Laguntzak banatzeko mapa
Urteen eta eskualdeen arabera
-
Bizkaiko kooperazioaren inguruko plan gidaria
Garapenerako kooperazio politika publiko propio deszentralizatua
-
Garapenarako kooperazioari buruzko diru-laguntzak
Irabazi asmorik gabeko erakundeetarako, gizartea eraldatzeari begira sentsibilizazio proiektuak, ekintza puntualak, laguntza teknikoak jatorrian, larrialdiko laguntza eta ekintza humanitarioa…
-
Dibertsitaterako diru-laguntzak
Antolaketa egitura sendotzea, sentsibilizazioa, LGTBI, dibertsitate afektibo-sexuala eta familia-dibertsitatea...
-
Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseilua
Erakunde feministek, emakumeen elkarteek eta emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea helburu edota eginkizun duten beste entitate eta erakunde batzuek parte hartzeko organoa.
-
Kanpainak
Bizkaiko Foru Aldundiak burutzen dituen sentsibilizazio-kanpainak

albisteak
-
Aldundiak eta BBK-k Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zirgari Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki dute
urtarrilaren 15(a)
Argazkidun albiztea
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila Honako hauek dira lau kategoriak: ‘Ohorezko saria, ‘Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren saria ’, ‘Ahalduntzearen eta balio-aldaketaren saria’ eta ‘Herritar aktiboen saria’. Irakurri gehiago →
-
Gizarteguneren aurtengo edizioaren gaia honako hau izango da: enplegua berreskuratzea inklusio soziala bultzatzeko
abenduaren 18(a)
Argazkidun albiztea
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila Jardunaldi hau Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu du, Teresa Laespada buru dela. Horrez gainera, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enplegu... Irakurri gehiago →
-
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren aurrekontua %10 baino gehiago handitu da bi urtean
abenduaren 16(a)
Argazkidun albiztea
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila Zainketek abiaburu moduan enplegu duina, berdintasuna eta elkartasuna dituzten kontu publikoak markatzen dituzte. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren defentsaren eremuan, igoera %32,62koa da,... Irakurri gehiago →