MALGUTASUNA PROGRAMETAN

Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren helburua da diruz lagundutako jarduerak bere osotasunean gauzatu ahal izatea erraztea, eta, beraz, onartutako diru-laguntzak arautzen dituzten dekretuetan jasotako gastu-kontzeptuak malgutu egingo dira.

Ildo horretan, exekutatzeko moduan aldaketarik izanez gero, espediente jakin baten exekuzioari buruzko argibiderik izanez gero, kontratuen, autonomoen edo enpresen izapidetzeari edo bajei buruzko kontsultarik izanez gero … lanera.enplegua@bizkaia.eus helbidera bidali ahal izango da, edo, bestela, sailaren bulego birtualean sartu. Konpromisoa da laguntza-programen ordainketak ahalik eta gehien bizkortzea.

ONLINE PRESTAKUNTZA

Abian zeuden gizarteratze-jarduerak eta -ibilbideak etenda egon arren, entitateekin batera ari gara, ahal den neurrian, online prestakuntzara egokitzen. Lan Berriren eremuan (lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako laguntza), gutxienez, hiru online prestakuntza ditugu, eta beste hamar gazteen enplegagarritasunaren arloan. Era berean, zenbait erakunde lanean ari dira beren ibilbideak online modalitatera egokitzeko.

  • LanBerri ibilbideak
    • I. ASLE Enpresa Elkartea: Kontabilitate Egoeren Analisi eta Finantza Plangintzaren Arloan sartzea
    • Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen II. Elkargo Ofiziala: Product Manager Química
    • Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen III. Elkargo Ofiziala
      • Lean 4.0 - Ekoizpen Eraginkortasunaren Eraldaketa
      • Harreman-trebetasunak
  • Gazte ibilbideak
    • IBILBIDEAK
      • ASLE enpresa-elkartea: aholkulari digitala
      • Gaia - Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkartea: IFCD0210 Web teknologiekiko aplikazioen garapena profesionaltasun-ziurtagiria
      • Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioa: enplegurako orientazioan adituak
      • Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioa: enplegurako orientazioan adituak: industria-ondarearen erabilera turistikoa
      • Koopera Gizarte Zerbitzuak eta Prestakuntza: arreta soziosanitarioa Gizarte Erakundeetan
      • Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala: Big Data eta Inteligentzia Artifiziala Negozio-gakoan
      • Ibar Ezkerra Ikastola s Coop: elbarrientzako gorputz-, kirol- eta jolas-animazioa