ENPLEGU PLANA

2021eko apirilaren 27an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak bere lehen enplegu-plana onartu zuen.

Langabezia konpondu gabeko arazoa da, oraindik; beraz, haren kontra borrokatzen jarraitu behar dugu. Izan ere, langabezia eta aldi baterakotasuna lan-merkatu segmentatu baten icebergaren muturra dira; merkatu horrek kostu sozial altua dakar, zeinaren gainean finkatzen dituen erroak berdintasunak.

Enplegu duinak sustatzea, horixe da gobernu-ekintzak bultzatzen duen anbizio handiko erronka eta planaren funtsezko printzipioa.

Partaidetzan oinarrituta eraikitako ibilbide-orria da, lan-aukerak defendatu, bultzatu eta hobetzeko helburu duena. Pertsonen zein erakundeen protagonismoa duena. Zure ekarpenak jasotzeko prest dagoena.

Urte anitzekoa izanik —2023—, hauen aldeko apustua egiten du:

  • Bizkaiko enplegu-ekosistemako eragileen arteko koordinazio handiagoaren alde.
  • Fokua langabeen eta enpresen beharrizanetan jartzearen alde.
  • Enplegu-politika aktiboen eraginaren ebaluazioa eta neurketa egitearen alde.
Jarduteko garaia da.

ENPLEGU PLANA 2020-2023

PDFEnplegu Plana (3.1 MB)

ENPLEGU PLANAREN AURKEZPENA