Bizkaiko enpresek ziurgabetasun handiz begiratzen diote etorkizun hurbilari. Gutxi dira eskaerak galdu ez dituztenak, heren batek hornidura-arazoak ditu, eta asko Bizkaiko Foru Ogasunaren finantzazio-lerroak, aparteko neurriak eta tributuak malgutzeko neurriak eskatzen ari dira. Informazio-lagin txiki hori Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak abiarazitako behatokiaren bidez jaso da. Alarma-egoeraren hasieran jarri zen martxan behatokia, COVID-19ak lurraldeko ekonomia-jardueran sortu duen osasun-larrialdiaren benetako neurria zein den jakiteko.

Behatokia Beaz foru-sozietatearen bidez sortu da, galdetegi bati erantzunez, enpresen egoera monitorizatzeko helburuarekin. Beste arlo batzuetan aplikatzeko moduko ondorioetara heltzeko, bigarren fase batean, 250 enpresek osatutako lagin adierazgarri batek apirilaren 17tik 22ra bidalitako informazioa oinarri hartuta lan egin da. Lagin hori osatzen duten enpresak industria edo zerbitzuetakoak dira, tamaina, jarduera eta ibilbide desberdinetakoak. Lagin horretan oinarrituta, Bizkaiko ekonomiaren eta enpresen errealitatera eraman da.

Informazioa hiru bloketan elkartu da: batetik, osasun-krisiaren eragin eta ondorio zuzenak zein diren jakin nahi da; bigarren, enpresek eskatu dituzten laguntza-neurriak eta hartzen ari diren barne-neurriak zein diren; eta, azkenik, barne-jarduera berreskuratzeko egutegia zein den.

Txostena (PDF 883 KB)