EKONOMIA SUSTATZEKO SAILA
Ekonomia Sustatzeko Sailaren helburua Bizkaiak lurralde berritzaile, talentu erakargarri, konektatu eta orekatu gisa duen ezagutza-maila indartzea da, biharko Bizkaiak kalitatezko enplegua sortzeko eta mantentzeko duen gaitasun handia eta Europako abangoardia ekonomiko eta sozialari eusten diola bermatzeko.
Horretarako, Ekonomia Sustatzeko Sailak politika publiko ugari garatzen ditu, Bizkaian ekintzailetza aurreratuari laguntzeko ekosistema berria sortzea sustatzen dutenak, nazioarteko sistema aurreratuenen bikaintasun-mailekin lan egingo duena; halaber, Sailak jorratzen dituen arloak dira, besteak beste, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen berrikuntza eta nazioartekotzea bultzatzea eta ekonomia digitalera egokitzea; talentua erakartzea eta atxikitzea eta eskualde mailako lehiakortasunari laguntzea, Bizkaiko eskualdeen garapen orekatua eta ekonomia sustatzeko ekimen guztien beharrezko kapilaritatea lortzeko.
Aurrekontua 2025 Bizkaiko Foru Aldundia
81.013.100 €*
1.652.278.755 euroko guztizko aurrekontuaren %4,90*
*Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.
Zer egiten dugu?
EKINTZAILETZA, TALENTUA ETA ENPRESA LEHIAKORTASUNERAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA
Zuzendaritza honetatik bi erronka nagusi jorratzen ditugu: enpresa txiki eta ertainen ekintzailetza eta lehiakortasuna, Bizkaiko enpresa-sarearen garapen ekonomikorako bi ardatz estrategiko.
Ekintzailetzaren esparruan, ekintzailetza-prozesu osoa laguntzen dugu, zerbitzu eta ekimen sorta zabala eskainiz:
- Kultura ekintzailea bultzatzea.
- Enpresa-ekimen berritzaileak aztertzen eta garatzen laguntzea, enpresen seasken zerbitzuen, laguntza-programen eta ad hoc garatzen diren zerbitzuen bidez.
- Enpresa berritzailea eratzea, sendotzea eta haztea ad hoc diseinatutako laguntza-programen eta azelerazio- eta hazkunde-zerbitzuen bidez.
- Enpresa txiki eta ertainetan eta enpresa traktoreetan barne-ekintzailetza eta berrikuntza irekia bultzatzea.
- Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa bezalako proiektu estrategiko traktoreak garatzea, startupak lurraldera erakartzen laguntzeko eta Bizkaia ekintzailetzaren esparruan nazioarteko erreferente gisa ezagutarazteko.
- Hitzarmenak ekintzailetzaren arloko ekosistemako eragileekin, lurraldeko pertsona eta enpresa ekintzaileentzako balio-proposamena indartzeko.
ETEn lehiakortasunari dagokionez, laguntza eta zerbitzu ugari aurkezten ditugu honako hauek lantzeko:
- Berrikuntza teknologikoko eta ez-teknologikoko proiektuak, banakakoak edo lankidetzakoak.
- Nazioartekotze-proiektuak, banakakoak edo lankidetzakoak.
- Hazkunde- eta inbertsio-proiektu berritzaileak.
- Eraldaketa digitaleko proiektuak.
- Eraldaketa ekologiko-ingurumeneko proiektuak.
- ...
Eta proiektu estrategiko eraldatzaileak garatzen ditugu, Lurraldeko sektore traktoreen ezagutza eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko (Automotive Intelligence Center, Energy Intelligence Center edo Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa).
LURRALDE LEHIAKORTASUNERAKO ETA KANPO SUSTAPENERAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA
Zuzendaritza honek honako arlo hauek lantzen ditu: lurraldearen kanpo-sustapena, ekonomia sustatzeko politiken oreka lurralde osoan eta merkataritza txikiaren eta artisautzaren sektorea bultzatzea.
Kanpo-sustapenaren esparruan Bizkaia enpresak, inbertsioak, talentua eta bisitariak erakartzeko aukera-lurralde moduan posizionatzea lantzen da, honako hauen bidez:
- Erreferentziako nazioarteko nodoekiko konexioa eta akordioak.
- Nazioartean eragina duten ekitaldiak antolatzea kanpoan Bizkaiaren irudia sustatzeko.
- Lankidetza-akordioak beste administrazio, eragile eta erakunde batzuekin, nazioartekotzeko eta kanpo-sustapeneko baterako jarduerak garatzeko.
Lurralde-orekaren aldeko apustuari dagokionez:
- Bizkaia Orekan Sakonduz estrategia garatzea; estrategia hau tokiko eta eskualdeko eragileekiko elkarreraginean oinarritzen da, ekonomia sustatzeko politiken oreka eta egokitasun handiagoa sustatzen duten proiektuak bultzatzeko.
- Eskualde mailan, lehentasunezko jarduketa moduan, Eskualde-Plan Estrategikoak garatzea.
Eta merkataritzaren eta artisautzaren esparruan:
Laguntza-programak eta berariazko zerbitzuak sektore horien erronkak garatzen laguntzeko.
TALDEA
IZAPIDEAK, LAGUNTZAK ETA BESTE ZERBITZU BATZUK
Enpresa berriei eta enpresa-proiektu berritzaile berria duten pertsona eta enpresei laguntzea
Albisteak
-
Bilboko Bizkaia Plazak ‘Taupada/Latido’ instalazio interaktiboa hartuko du, Bilbao Bizkaia Design Week 2025 astearen aurrerazteko
2025(e)ko azaroaren 14(a)
- Argazkidun albiztea
Ekonomia Sustatzeko Saila Sormen-ekintza hau Bilbao Bizkaia Design Week 2025 asteko programazioaren aurrerapena da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urtero antolatzen dute Diseinuaren Astea, eta azaroaren 20an... Irakurri gehiago →
-
BIC Bizkaia Ezkerraldearen inkubagailuak ospatzen du berrikuntza eta ekintzailetza 25 urtez sustatu duela Ezkerraldean
2025(e)ko azaroaren 13(a)
- Bideodun albiztea
- Argazkidun albiztea
- Audiodun albiztea
Ekonomia Sustatzeko Saila Mende laurden honetan, zentroak 521 enpresa berritzaileri lagundu die. Horietatik 218 inkubatu dira bere instalazioetan, eta 74 milioi baino gehiago fakturatzea eta 800 enplegu baino gehiago... Irakurri gehiago →
-
Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Globaleko Sareak Latinoamerikako 43 STEM profesional erakartzea lortu du
2025(e)ko azaroaren 13(a)
- Argazkidun albiztea
Ekonomia Sustatzeko Saila Deustuko Unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, Latinoamerikako 14 unibertsitate jesuitarekin batera, “Bizkaia with the talent” ekimenaren helburua 4 urtean 100 profesional... Irakurri gehiago →


