Bizkaia Orekan Sakonduz

Bizkaia Orekan Sakonduz Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BEAZen estrategia da, eskualdeen lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak bultzatzeko sortua

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek lurralde-lehiakortasuna sustatzeko bultzatutako estrategia da Bizkaia Orekan Sakonduz.

Estrategia: Elkarlaneko sareen-sarea

Bizkaiko Garapen Agentziekin elkarlanean ari gara, eskualdeen lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak bultzatzeko, industria-sarera eta hari lotutako zerbitzuetara bideratutako ekimenekin, berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta ekintzailetza aurreratuaren bidez, garapen jasangarriaren helburuekin bat etorriz.

  • Berrikuntza
  • Nazioartekotzea
  • Ekintzailetza
  • Garapen jasangarria

Honako agentzia hauek osatzen dute sarea:

  • Gorbeialde Landa garapenerako alkartea - Asociación de desarrollo rural
  • Jata-Ondo Uribeko Landa Garapenerako Elkartea
  • Arrigorriaga udala - ayuntamiento
  • Erandio udala ayuntamiento
  • Galdakaoko Udala
  • Getxo - Bizi ezazu
  • Leioa Udala - Ayuntamiento
  • Sestao udala - ayuntamiento
  • Leartibai fundazioa
  • Mungialdeko behargintza
  • Bermeoko udala
  • Lanbide Ekimenak - Iniciativas Profesionales Gernika
  • Errota Arratiako garapenerantza
  • Meatzaldeko behargintza
  • Ermua
  • Txorrieri egaz
  • Basauri/Etxebarri behargintza
  • Enkartur
  • Durangaldea enpresa ekimena
  • Uribe Kostako Behargintza Enplegu eta tokiko garapenerako zentroa - Centro de empleo y desarrollo local
  • Barakaldo inguralde
  • Urduña - orduña
  • Enkarterriko Mankomunitatea

Gure helburuak

  1. Bizkaiko Lurralde osoko Industria-enpresen eta zerbitzu aurreratuen enpresen lehiakortasunean aurrera egitea.
  2. Toki-garapenerako eragileen gaikuntzari eragitea, lurraldeko enpresa guztietara iristeko eta ekonomia sustatzeko politikak eskualde bakoitzaren berezitasunetara egokitzeko bide gisa.
  3. Maila anitzeko gobernantza bat antolatzea, hainbat mailatan hainbat eragilek egiten dituzten jardueretan eraginkortasun handiagoa lortzeko.
  1. Estrategia eta haren eragina ebaluatzea.
  2. Emaitzak jakinaraztea eta zabaltzea, «Bizkaia Orekan Sakonduz» Bizkaiko marka aitortu eta ezaguterraz gisa sustatuz, eskualdeko lehiakortasuna eta lurralde-oreka bultzatzeko estrategia den aldetik.

Ekimenak eta gaiak

Gaur egun, honako gai hauek jorratzen dituzte estrategia honen babespean garatutako ekimenek:

Fokua enpresan

Lehiakortasunaren monitorizazioa

Finantzaketa: Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programa (CC)

Era berean, Bizkaia Orekan Sakonduz erakundeak bere finantza-tresna propioa du, Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programa (CC). Programa horren helburua sareko agentziek ekonomia sustatzeko ekimenak gara ditzaten, bere inguruko industria-enpresen lehiakortasuna indartzeko.

Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko (CC) Programa ikusi