
EKONOMIA SUSTATZEKO SAILA
Ekonomia Sustatzeko Sailaren helburua da Bizkaia finkatzea lurralde berritzaile, talentudun, erakargarri, konektatu eta orekatu gisa, hala bermatuko baita etorkizuneko Bizkaiaren identitatea kalitateko enplegua sortu eta mantentzeko duen ahalmen handia izatea eta Europako abangoardia ekonomiko eta sozialean mantentzea.
Horretarako, Ekonomia Sustatzeko Sailak politika publiko ugari egiten ditu jarduera hauek sustatzeko: Bizkaian nazioarteko sistema aurreratuenen bikaintasun-mailekin lan egingo duen ekintzailetza aurreratuari laguntzeko ekosistema berri bat sortzea, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen berrikuntza eta nazioartekotzea bultzatzea eta enpresa horiek ekonomia digitalera egokitzea, talentua erakarri eta hemen geratzea eta eskualdeetan lehiakortasunari laguntzea Bizkaiko eskualdeen arteko garapen orekatua eta ekonomia sustatzeko ekimen guztien kapilaritatea lor daitezen.
Horrez gainera, Ekonomia Sustatzeko Sailak lan egiten du Bizkaiaren kanpoko irudia indartzeko eta Bizkaiko estrategia turistikoa diseinatu eta garatzeko.
Aurrekontua 2020
Bizkaiko Foru Aldundia
78,458,000 €*
1,285,578,000 euroko guztizko aurrekontuaren %6.10*
Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.
albisteak
-
120 ekoizpen baino gehiagok Bilbo Bizkaia aukeratu dute 2020an filmatzeko agertoki seguru gisa
urtarrilaren 14(a)
- Argazkidun albiztea
Ekonomia Sustatzeko Saila Iaz, ikus-entzunezko 202 ekoizpeni eman zitzaien arreta. Horietatik 122 grabaketa burutu ziren; hau da, 540 egunetan filmatu zen Bilbo eta Bizkaiko agertokietan COVID-19aren birusaren eragina... Irakurri gehiago →
-
Aldundiak 649 enpresari lagundu die 2020an euren berritzeko eta nazioartekotzeko planetan
abenduaren 30(a)
Ekonomia Sustatzeko Saila Pandemiak markatutako ekitaldi batean Ekonomia Sustatzeko Sailak 72 milioi euro baino gehiago mugiaraztea lortu du berrikuntza eta kanpoko merkatu berriak bilatzea aukeratu duten enpresen... Irakurri gehiago →
-
Bizkaiko sektore turistikoko 300 enpresek jaso dituzte Aldundiaren zuzeneko laguntzak
abenduaren 24(a)
Ekonomia Sustatzeko Saila Ekonomia Sustatzeko Sailak 900.000 euro inguru eman ditu zuzeneko laguntzetan dekretu bidez, Bizkaiko sektore turistikoko enpresa txiki eta ertainentzat eta profesional autonomoentzat, pandemiaren... Irakurri gehiago →