
EKONOMI ITUNA
Bizkaiko Lurralde Historikoaren finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomi Itunaren araubide tradizionalean oinarrituta dago. Horren babesean, Batzar Nagusiek beren zerga sistema zehazten dute eta Foru Aldundiak Bizkaiko herritarrek ordaintzen dituzten zergak jasotzen ditu, bere aginpideko zerbitzu publikoak eskain ditzan gastuei aurre egiteko. Halaber, horien bidez Estatuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta lurraldeko tokiko erakundeekin hartutako erakunde konpromisoei erantzuten die
Ekonomi Itunari buruz
KONTZEPTUA Ekonomi Itunari buruz
Ekonomi Ituna Euskal Autonomia Erkidegoak berak duen finantzaketa sistema da eta beraren babesean, horren eta Espainiako Estatuaren artean finantza eta zerga harremanak zehaztu eta arautzen dira.
Ekonomi Itunak Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoei beren zerga araubidea mantendu, zehaztu eta arautzeko gaitasuna onartzen die, diru-bilketa banatzeko irizpideak ezartzen ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko zamekiko ekarpena kuantifikatzeko metodologia zehazten du, betiere Autonomia Erkidegoak bere gain hartu gabe baditu (kupoa).
HARREMAN ORGANOAK Ekonomi Itunari buruz
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioen artean harremanetarako organo gorena da eta honako funtzioak betetzen ditu:
- Ekonomi Itunaren aldaketak adostea.
- Aurrekontu egonkortasunaren arloan lankidetza eta koordinazio konpromisoak erabakitzea.
- Bost urtez behin kupoa definitzeko metodologia erabakitzea.
- Kapitulu honetako 3. atalean zehaztutako Arbitraje Batzordeko kideen izendapena eta araubidea adostea eta funtzionamendu, deialdi, bilera eta erabakiak hartzeko araubideari buruz erabakitzea.
- Itun honetan aurrez ikusitakoa behar bezala aplikatu eta garatzeko, zergen eta finantzen arloan une bakoitzean hartu behar diren erabakiak adostea.
Konposizio paritarioa du, beraz, batetik, Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bana nahiz Eusko Jaurlaritzako beste hainbeste eta, bestetik, Estatuko Administrazioko ordezkarien kopuru bera daude.
Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoak erabakiak kide guztien aho batez hartu beharko ditu.
Jarraian, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak azken ekitaldietan egindako bileretako akordioak zehazten dira:
- 2025eko otsailaren 6ko Akordioak – Akta 1/2025 (692 KB)
- 2024ko abenduaren 23ko Akordioak – Akta 2/2024 (901) KB)
- 2024ko azaroaren 13ko Akordioak – Akta 1/2024 (2.66 MB)
- 2022eko abenduaren 27ko Akordioak – Akta 2/2022 (317 KB)
- 2022eko azaroaren 17ko Akordioak- Akta 1/2022 (13.5 MB)
- 2021eko uztailaren 29ko Akordioak – Akta 1/2021 (8.78 MB)
- 2020ko irailaren 30eko Akordioak – Akta 2/2020 (6.65 MB)
- 2020ko martxoaren 11ko Akordioak – Akta 1/2020 (12.7 MB)
- 2017ko uztailaren 19ko Akordioak – Akta 2/2017 (13.1 MB)
- 2017ko maiatzaren 17ko Akordioak – Akta 1/2017 (3.48 MB)
Araudia koordinatu eta ebaluatzeko batzordea
Estatuko Administrazio lau ordezkarik eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste lauk osatzen dute. Azkenekoak Eusko Jaurlaritzak izendatzen ditu eta horietatik hiru Foru Aldundi bakoitzaren proposamenez izendatuko dira. Funtsean, bi administrazioaren arteko koordinazio eta lankidetza zereginetan dihardu, zerga araudia Ekonomi Itunari moldatzen al zaion ebaluatzen du, konexio puntuen aplikazioari buruz planteatzen diren kontsultak ebazten ditu eta, oro har, Ekonomi Ituna aplikatu eta gauzatzearekin zerikusia duen bestelako edozein funtzio onartzen du.
Planteatutako gaiak eta kontsulta guztiei erantzunak irisgarriak dira Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioko web orriaren bitartez.
Ekonomi Itunaren arbitraje batzordea
Arbitraje Batzordea hiru kidek osatzen dute eta Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioak nahiz Ekonomia eta Ogasun sailburuak izendatzen dituzte izen handiko adituen artean; nolanahi ere, horiek zerga eta ogasunaren eremuan hamabost urtetik gorako jarduna izan ohi dute. Aipatu Batzordeak hurrengo funtzioak ditu: zerga hitzartuen konexio puntuak aplikatzeari dagokionez, administrazio desberdinek planteatzen dituzten gatazkak ebaztea eta zergapetze bateratuaren ustezkoetan administrazio bakoitzari dagokion proportzioa zehaztea, banakako zerga harremanei buruzko kasu zehatzekiko Ekonomi Ituna interpretatu eta aplikatzearen ondorioz sortzen diren eztabaidak ezagutzea eta zergadunak helbideratzearen inguruan sor daitezkeen adostasunik ezak ebaztea.
Eusko Jaurlaritzaren web orrian jasota daude haren osaera eta organoaren aurrean planteatutako eztabaidei buruzko ebazpen guztiak.
Bizkaiko Lurralde Historikoarekin lotutako ebazpenak ere webgune honetan daude
KUPOA Ekonomi Itunari buruz
Momentu bakoitzean indarrean dauden Kupoaren legeetan ezartzen den metodologiaren arabera, autonomia erkidegoek bere gain hartu ez dituzten Estatuaren kargen kontribuzio gisa ordaindutako zenbatekoak (milioi eurotan) honako hauek izan dira:
Urtea | Ordaindu beharreko likidoa Milioi € |
---|---|
2025* | 1.541,93 |
2024* | 1.784,55 |
2023 | 1.671,55 |
2022 | 1.616,67 |
2021 | 1.399,27 |
* Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren estimazioak
Urtea | Ordaindu beharreko likidoa Milioi € |
---|---|
2020 | 1.048,39 |
2019 | 1.339,87 |
2018 | 1.336,64 |
2017 | 1.209,76 |
2016 | 1.041,64 |
2015 | 1.068,61 |
2014 | 1.020,37 |
2013 | 970,29 |
2012 | 857,54 |
2011 | 887,35 |
2010 | 1.053,54 |
2009 | 716,87 |
2008 | 1.168,88 |
2007 | 1.595,68 |
2006 | 1.494,06 |
2005 | 1.353,54 |
2004 | 1.185,54 |
2003 | 1.120,2 |
2002 | 1.029,01 |
WEBS Ekonomi Itunari buruz
- Ad Concordiam elkartea
Ad Concordiam Ekonomi Ituna Sustatu eta Zabaltzeko Elkartea, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak bultzatutako erakundea.
- Ekonomi Itunaren eta Foru Ogasunen dokumentazio zentroa
2007ko maiatzean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten Ekonomi Itunari eta Foru Ogasunei buruzko dokumentazio zentroa sortzeko.
- Ekonomi Ituna: ikuspegi pertsonala
Ekonomi Ituna hedatzeko web orria; material asko eta zehatza lor daiteke, baina egitura banatua dago eta erraz irakurtzen da.
Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
- KONTZEPTUA Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
- ARAUDIA Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
- HARREMAN ORGANOAK Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
- EKARPENAK Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
- WEB ORRIAK Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
KONTZEPTUA Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
Estatuarekin obligazioei erantzun ostean, Ekonomi Itunaren babesean Lurralde Historikoek bildutako zergak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde maila desberdinen artean banatzen dira, bakoitza titular den aginpideei erreparatuz.
Ildo horri jarraiki, banatu beharreko baliabideetan erakunde erkideen partaidetza zehazten da (baliabideak banatzeko eredu bertikala), baita Lurralde Historikoen artean ekarpenak banatzeko modua ere (baliabideak banatzeko eredu horizontala).
ARAUDIA Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
HARREMAN ORGANOAK Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
Herri Dirubideen Euskal Kontseilua (HDEK)
Lurralde Historikoei buruzko Legeak Lurralde Historikoen eta Euskadiko udal erakunde mailaren multzoaren finantza jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorrarekin koordinatzeko sortutako organoa da.
Oinarrizko konposizioa kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari eta Foru Aldundi bakoitzeko bana, beraz, beste hiru daude. Euskadiko Tokiko Erakundeen Legea onartu zenetik, udalerri handienetako beste hainbeste kide batu dira. Lehendakariak izendatzen ditu, udalerri handienen euskal erakundearen proposamenez. Lurralde historiko bakoitzeko bana izan ohi da. Horiek Kontseiluak egindako deialdietara joaten dira eskubide osoz, ahots eta botoarekin, beren aginpideko gaiak lantzen direnean eta bakarrik ahotsez gainerako arloetan.
Kontseiluak dituen funtzioen artean honakoa nagusi da: Lurralde Historikoei buruzko Legean dauden printzipioen arabera, Ekonomi Itunaren ondoriozko baliabideen banaketa zehaztea eta, ondorioz, Lurralde Historikoek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorrari egin beharreko ekarpenak definitzea. Halaber, proposamenak aztertu eta Gobernuari nahiz Foru Aldundiei formulatzez arduratuko da, eremuak euskal sektore publikoaren ekonomi, finantza eta aurrekontu jarduerarekin zerikusia badu eta Kontseiluaren iritziz jarduera koordinatua eskatzen badu.
Euskadiko Zergen Koordinazio Organoa (EZKO)
3/1989 Legeak, Harmonizazio, Koordinazio eta Lankidetzari buruzkoak, sortu zuen. EZKOk Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari ditu eta Ogasun eta Finantza sailburuaren proposamenaren bidez dekretuz izendatzen dira. Batek lehendakari modura jardungo du eta Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bana izango da. Gainera, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzko Legea onartu zenetik, Zergen Koordinazio Organoan ahotsez eta botoz udalerrietako hiru ordezkari sartu ziren. Lehendakariak izendatzen ditu euskal udalerri handienen erakundeak proposatu ostean. Bakarrik tokiko zergei buruzko gaiak lantzen direnean parte hartzen dute.
Zergen Koordinazio Organoak hurrengo funtzioak ditu:
- Beren zerga aginpideak erabiliz Foru Aldundien artean koordinazioa eta lankidetza bultzatzea, zerga kudeaketan eraginkortasun handiagoa lortzeko.
- Arloari buruzko foru xedapen orokorren proiektuei buruzko txostenak egitea, horiek harmonizatu badira.
- Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek edo lurralde historikoetako foru organoek zergen eremuan eskatzen dizkioten txostenak egitea.
2017. urteaz gero ospatutako bileren aktak Eusko Jaurlaritzaren web orrian kontsulta daitezke.
EKARPENAK Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
Gaur egun indarrean dauden Ekarpenen legean ezartzen den metodologiaren arabera, Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Itunetik eratorritako sarreretatik jasotako guztizko zenbatekoak, Estatuari Kupoa deskontatu ondoren, jarraian azaltzen direnak dira (Bizkaiari dagokion koefiziente horizontala ere adierazten da eta, ondorioz, baita ordaindutako kopuruak ere):
Eusko Jaurlaritza | Bizkaia | ||
---|---|---|---|
Ekitaldi | Jasotako ekarpenak | Koefizientea | Ordaindutako zenbatekoa |
2025* | 13.200.012.352,00 | 50,37 | 6.675.014.425,00 |
2024 | 12.285.692.488,00 | 50,49 | 6.215.448.193,18 |
2023 | 12.074.860.171,00 | 50,54 | 6.122.449.628,58 |
2022 | 11.598.753.959,00 | 50,39 | 5.858.843.823,24 |
2021 | 10.829.753.139,00 | 50,29 | 5.451.089.342,58 |
* Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren estimazioak
Eusko Jaurlaritza | Bizkaia | ||
---|---|---|---|
Ekitaldi | Jasotako ekarpenak | Koefizientea | Ordaindutako zenbatekoa |
2020 | 9.217.812.305,00 | 50,39 | 4.645.812.973,75 |
2019 | 10.371.664.339,00 | 50,41 | 5.242.942.265,14 |
2018 | 9.997.427.176,00 | 50,37 | 5.051.253.391,13 |
2017 | 9.832.969.527,00 | 50,66 | 4.990.784.296,13 |
2016 | 8.734.502.529,00 | 50,64 | 4.434.971.874,69 |
2015 | 8.439.605.932,00 | 50,54 | 4.278.303.136,68 |
2014 | 8.261.433.342,00 | 50,94 | 4.224.692.260,76 |
2013 | 7.820.933.085,00 | 50,75 | 3.983.998.935,21 |
2012 | 8.311.942.997,00 | 50,48 | 4.167.964.481,87 |
2011 | 7.915.428.426,00 | 50,22 | 3.993.618.760,50 |
2010 | 7.978.127.921,00 | 50,14 | 4.019.915.680,58 |
2009 | 7.083.630.264,00 | 49,94 | 3.539.408.046,85 |
2008 | 7.902.129.331,00 | 50,10 | 3.982.919.873,97 |
2007 | 8.607.042.020,00 | 50,16 | 4.344.432.388,18 |
2006 | 7.889.073.015,00 | 50,76 | 4.016.953.582,41 |
2005 | 7.094.354.921,00 | 50,34 | 3.582.508.751,23 |
2004 | 6.187.806.048,00 | 50,35 | 3.113.634.984,93 |
2003 | 5.770.528.366,00 | 50,28 | 2.907.094.275,09 |
2002 | 5.470.758.368,00 | 50,2 | 2.744.558.740,73 |
WEB ORRIAK Euskal Autonomia erkidegoko finantzaketaren barne eredua
Bizkaiko Udalen Finantzaketa Sistema
KONTZEPTUA Bizkaiko Udalen Finantzaketa Sistema
Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko udalbatzen finantzaketa hurrengoen araberakoa da: batetik, beren diru-sarrerak (zergak, tasak, kontribuzio bereziak eta bestelako diru-sarrera publiko edo pribatuak) eta, bestetik, zerga hitzartu eta ez-hitzartuetan partaidetza.
Finantza babesaren ahalmenaren titularrak diren heinean, zerga hitzartuetan partaidetza udalen artean banatzea Lurralde Historiko bakoitzaren aginpidea da. Aurrekoaren harira, behintzat, araubide erkidegoko udalerriek gozatzen duten finantzaketa maila berdina ziurtatu behar zaie. Aurreko banaketan, gainera, euskal tokiko erakundeei hitzartu gabeko zergen bilketan dagokien partaidetza sartzen da. Hori Estatuak zehazten du, une bakoitzean indarrean dauden banaketa arau orokorrak aplikatu ostean.
ARAUDIA Bizkaiko Udalen Finantzaketa Sistema
HARREMAN ORGANOAK Bizkaiko Udalen Finantzaketa Sistema
Bizkaiko finantzen lurralde kontseilua (BFLK)
Ekainaren 26ko 4/1996 Foru Aginduz sortu zen eta Bizkaiko Lurralde Historikoan udal administrazioaren nahiz Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko partaidetza eta koordinazio organoa da.
Kontseilua hamar kidek osatzen dute, bost Bizkaiko Foru Aldundiak izendatutakoak eta beste bost Lurralde Historikoaren eremuan handienak direnen artean Udalerrien Erakundeak adierazitakoak. Kontseiluaren lehendakaria lehenengo multzotik aterako da eta udal finantzaketaren arloan aginpidea duen saileko pertsona titularra izango da.
Lurraldeko tokiko erakundeen finantzaketarekin zerikusia duten funtzioez arduratzen da eta arreta berezia jartzen dio zerga hitzartuetan eta ez-hitzartuetan arrisku partekatuaren printzipioaren arabera udal partaidetza finkatzeari. Orokorrean, proposamenak aztertu eta Bizkaiko Foru Aldundiari nahiz lurralde historikoko udalerriei formulatzen dizkie, gaiak Bizkaiko Lurralde Historikoan sektore publikoaren ekonomia, finantza eta aurrekontu jarduerarekin zerikusia badu.
UDALKUTXA Bizkaiko Udalen Finantzaketa Sistema
Bizkaiko udalek Ekonomia Itunetik eratorritako baliabideetatik esku hartu dute Udalkutxaren bidez, honako zenbateko hauekin:
Ekitaldia | Zenbatekoa (Milioi €) |
---|---|
2025* | 1.120,25 |
2024 | 1.025,44 |
2023 | 1.024,01 |
2022 | 965,48 |
2021 | 910,27 |
* Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren estimazioak
Ekitaldia | Zenbatekoa (Milioi €) |
---|---|
2020 | 766,41 |
2019 | 895,12 |
2018 | 869,49 |
2017 | 807,25 |
2016 | 762,25 |
2015 | 736,35 |
2014 | 752,64 |
2013 | 733,19 |
2012 | 759,40 |
2011 | 733,17 |
2010 | 750,87 |
2009 | 672,38 |
2008 | 750,38 |
2007 | 825,89 |
2006 | 717,57 |
2005 | 626,92 |
2004 | 503,57 |
2003 | 477,75 |
2002 | 453,48 |
WEB ORRIAK Bizkaiko Udalen Finantzaketa Sistema
Udalnet Bizkaiko tokiko erakunde guztiei eremu juridiko, ekonomiko eta teknikoan lagundu eta aholkatzeko tresna modura eratu zen. Bere funtzioa Foru Aldundiaren udal jarduerak koordinatu eta bultzatzea da, baita Aldundiaren eta tokiko erakundeen artean kooperazio mekanismoak egituratzea ere.
Esteka interesgarriak
1 / 3
Guztiak
-
Ad Concordiam
Ad Concordiam Ekonomi Ituna Sustatu eta Zabaltzeko Elkartea, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak bultzatutako erakundea.
-
Dokumentazio zentroa
2007ko maiatzean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten Ekonomi Itunari eta Foru Ogasunei buruzko dokumentazio zentroa sortzeko.
-
Ekonomi Ituna: ikuspegi pertsonala
Ekonomi Ituna hedatzeko web orria; material asko eta zehatza lor daiteke, baina egitura banatua dago eta erraz irakurtzen da.
-
Eudel
EUDEL Euskal Udalerrien Elkartea 1982. urtean sortutako erakundea da eta beste erakunde batzuetan udalerriak nahiz beren interesak ordezkatzea du helburu. Gaur egun elkartearen kide dira Euskal Autonomia Erkidegoko ia udalerri guztiak, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Trebiñoko kokaguneko (Burgos) batzuez gain.
-
Udalnet
Udalnet Bizkaiko tokiko erakunde guztiei eremu juridiko, ekonomiko eta teknikoan lagundu eta aholkatzeko tresna modura eratu zen. Bere funtzioa Foru Aldundiaren udal jarduerak koordinatu eta bultzatzea da, baita Aldundiaren eta tokiko erakundeen artean kooperazio mekanismoak egituratzea ere.
-
Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzaren informazioa, tramiteak eta zerbitzuak.
-
Arabako Foru Aldundia
Arabako Lurralde Historikoko organo betearazlea, zerga sistemaren kudeaketaz eta lurraldeak gainontzeko erakundeekin mantentzen dituen finantza harremanez arduratzen dena.
-
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Lurralde Historikoko organo betearazlea, zerga sistemaren kudeaketaz eta lurraldeak gainontzeko erakundeekin mantentzen dituen finantza harremanez arduratzen dena.
-
Ad Concordiam
Ad Concordiam Ekonomi Ituna Sustatu eta Zabaltzeko Elkartea, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak bultzatutako erakundea.
-
Dokumentazio zentroa
2007ko maiatzean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten Ekonomi Itunari eta Foru Ogasunei buruzko dokumentazio zentroa sortzeko.
-
Ekonomi Ituna: ikuspegi pertsonala
Ekonomi Ituna hedatzeko web orria; material asko eta zehatza lor daiteke, baina egitura banatua dago eta erraz irakurtzen da.
-
Eudel
EUDEL Euskal Udalerrien Elkartea 1982. urtean sortutako erakundea da eta beste erakunde batzuetan udalerriak nahiz beren interesak ordezkatzea du helburu. Gaur egun elkartearen kide dira Euskal Autonomia Erkidegoko ia udalerri guztiak, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Trebiñoko kokaguneko (Burgos) batzuez gain.
-
Udalnet
Udalnet Bizkaiko tokiko erakunde guztiei eremu juridiko, ekonomiko eta teknikoan lagundu eta aholkatzeko tresna modura eratu zen. Bere funtzioa Foru Aldundiaren udal jarduerak koordinatu eta bultzatzea da, baita Aldundiaren eta tokiko erakundeen artean kooperazio mekanismoak egituratzea ere.
-
Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzaren informazioa, tramiteak eta zerbitzuak.
-
Arabako Foru Aldundia
Arabako Lurralde Historikoko organo betearazlea, zerga sistemaren kudeaketaz eta lurraldeak gainontzeko erakundeekin mantentzen dituen finantza harremanez arduratzen dena.
-
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Lurralde Historikoko organo betearazlea, zerga sistemaren kudeaketaz eta lurraldeak gainontzeko erakundeekin mantentzen dituen finantza harremanez arduratzen dena.