Sarreren eta ordainketen kudeaketa finantzarioa
Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?
Tratamenduaren Arduraduna
Ogasuneko Zuzendaritza Nagusia
Saila/Kabinete
Ogasuna eta Finantzak
Harremanetarako Datuak
Basurtuko Kaputxinoen Bidea, 2 - 48013 Bilbo
-
Zein da tratamendu honen helburua?
Helburua
Sarreren eta ordainketen kudeaketa finantzarioa
-
Zer motatako datuak darabiltzagu?
Datu pertsonalen kategoriak
- Identifikagarriak eta kontaktukoak
- Inguruabar sozialak eta pertsonalak
- Bankukoak eta ondare ekonomikoak
- Administrazio arau-hausteak
- Merkataritza datuak
- Ondasun eta zerbitzuen transakzioetako datuak
Pertsona interesdunen kategoriak
- Hornitzaileak
- Zergadunak eta/edo obligaziodun subjektuak
- Bezeroak
-
Nondik datoz datuak?
Datuen jatorria
- Interesatua eta/edo bere ordezkaria
- Interesatua ez den beste pertsona fisiko bat
- Beste administrazio publiko batzuk
-
Lagako dizkiegu zure datuak hirugarrenei?
Entitate edo pertsona hartzaileak
Kontu Publikoen Euskal Auzitegia
Nazioarteko transferentziak
Ez da egiten nazioarteko datu transferentziarik
-
Zerk gaitzen gaitu zure datuak tratatzeko?
Legitimazioa
- EHAE
- LHL
- Ekonomia Ituna
- Martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergena
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 125/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-bilketari buruzko Erregelamendua onesten duena
-
Zer eskubide pertsonal egikari ditzakezu BFAn?
-
Nor da Foru Sektore Publikoko datuak babesteko ordezkaria?
- Datuetan sartzeko eskubidea:
- Eskubide hau erabil daiteke jakiteko ea tratamenduari dagozkion datu pertsonal guztiak eta informazio osoa tratatzen diren: datu pertsonalak, kategoriak, helburuak, jasotzaileak, datuak gordetzeko epea, datuen jatorria, transferentziak eta komunikazioak.
- Datuak zuzentzeko eskubidea:
- Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonal zehazgabeak zuzentzeko eta datu osatugabeak osatzeko.
- Datuak ezabatzeko eskubidea:
- Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalak kasu hauetan ezabatzeko:
- Datuen tratamendua legez kontrakoa denean
- Datuen tratamendua edo bilketa eragin zuen xedea desagertzen denean
- Adostasuna ezeztatzen denean (soilik datu pertsonalak adostasuna adierazita eman badira)
- Tratamenduari aurka egiten zaionean.
- Datuen aurka egiteko eskubidea:
- BFAko tratamendu-arduradunak datu pertsonalen tratamenduaren erabilera oinarritzen badu interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean, interesdunak edozein unetan balia dezake tratamenduari aurka egiteko eskubidea, bere egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta. Kasu honetan, arduradunen eta interesdunaren interesak ponderatzeko judizio bat egiten da, hau da, alderdi hauek baloratu eta ponderatu behar dira:
- Arduradunak tratamendua egiteko dituen ezinbesteko arrazoi legitimoak.
- Interesdunaren interesak, eskubideak eta askatasunak.
- Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea:
- Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalen tratamendua mugatzeko, bi modutan: tratamendua etenda edo datuak gordeta.
- Kasu hauetan eskatzen da tratamendua eteteko:
- Datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, zehaztasun hori egiaztatzeko epean zehar.
- Arrazoi pertsonalak adierazita tratamenduari aurka egiten zaionean, egoera hau egiaztatzen de bitartean: arduradunak datuen tratamendua egiten duela interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean oinarrituta, eta arduradunaren tratamendu horrek lehentasuna duela interesdunaren interesen aurrean.
- Kasu hauetan eskatzen da datuak gordetzeko:
- Tratamendua legez kontrakoa izanda eskatzen denean haren erabilera mugatzeko, eta ez datuak ezabatzeko.
- Erreklamazioak aurkeztu edo haien aurrean defentsa egiteko interesdunek datuak behar dituztenean eta, aldi berean, arduradunak dagoeneko datuok behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako.
- Kasu hauetan eskatzen da tratamendua eteteko:
- Erabaki indibidual automatizatuen erabakien helburu ez izateko eskubidea:
- Eskubide honek bermatzen du erabakia ezin dela hartu datu pertsonalen tratamendu hutsean oinarrituta (profilak egitean barne), baldin eta tratamenduak ondorio juridikoak badauzka interesdunengan.
Hala ere, eskubide hau ez da aplikatuko baldin eta:
- Beharrezkoa bada interesdunaren eta tratamendu-arduradunaren arteko kontratu bat egiteko edo exekutatzeko.
- Tratamendua adostasunak legitimatuta badago
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA deritzon pertsona Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 15an hartutako erabaki baten bidez sortu, izendatu eta arautu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (BAO, 99 Zk., 2018ko maiatzaren 24koa), eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.
Harremana
Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-entitateek egiten dituzten tratamenduei buruzko datuen babesaren arloko kontsulta guztietarako, HONA jo dezakezue