Osasungintza eta mediku kontrola eta lan-arriskuen prebentzioa
Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?
Tratamenduaren Arduraduna
Araubide Juridiko eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia
Saila/Kabinete
Administrazio Publikoa eta Erakunde Harremanak
Harremanetarako Datuak
Kale Nagusia, 25- 48009 Bilbo
-
Zein da tratamendu honen helburua?
Helburua
Osasungintza eta mediku kontrola eta lan-arriskuen prebentzioa
-
Zer motatako datuak darabiltzagu?
Datu pertsonalen kategoriak
- Identifikagarriak eta kontaktukoak
- Inguruabar sozialak eta pertsonalak
- Enplegu xehetasunak
- Datuen kategoria bereziak: osasuna
Pertsona interesdunen kategoriak
Langile publikoak
-
Nondik datoz datuak?
Datuen jatorria
Interesatua eta/edo bere ordezkaria
-
Lagako dizkiegu zure datuak hirugarrenei?
Entitate edo pertsona hartzaileak
Gizarte Segurantza
Nazioarteko transferentziak
Ez da egiten nazioarteko datu transferentziarik
-
Zerk gaitzen gaitu zure datuak tratatzeko?
Legitimazioa
- Laneko Arriskuak prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea
- Urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua, Prebentzio Zerbitzuen araubidea onesten duena
- 41/2002 Legea, pazienteen autonomia eta informazio klinikoa eta dokumentazioa jasotzeko eskubideei eta betebeharrei buruzkoa
- Martxoaren 13ko 38/2012 Dekretua, historia klinikoari eta pazienteek eta osasun profesionalek dokumentazio klinikoaren alorrean dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa
- Maiatzaren 12ko 664/1997 ED, agente biologikoekin lotutako arriskuen aurka laneko denboran langileak babesteari buruzkoa
- Maiatzaren 12ko 665/1997 ED, agente kantzerigenoekin lotutako arriskuen aurka laneko denboran langileak babesteari buruzkoa
- Martxoaren 31ko 396/2006 ED, amiantoarekin lotutako arriskuen aurka lanpostuetan aplikatu beharreko gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen dituena
- Uztailaren 6ko 783/2001 ED, osasun babesaren araubideari buruzkoa
- 1986ko apirilaren 9ko ministerioaren agindua, beruna dagoen lekuetan lan egiten duten langileen osasuna babesteko eta arriskuak prebenitzeko araubidea
-
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordetzeko epea
- Dokumentazio klinikoa: gutxienez 5 urte, laguntza prozesu bakoitzaren alta eman zenetik.
- Agente biologikoak: gutxienez 10 urte eta 40 urte artean, agente horiekin egindako lana bukatzen denetik aurrera.
- Agente kantzerigenoak: 40 urte, lana bukatzen denetik aurrera.
- Amiantoa: Gutxienez 40 urte, lana bukatzen denetik aurrera.
- Erradiazio ionizatzaileen babesa: langileak 65 urte izan arte, eta gutxienez, 30 urte.
- Berun metalikoa eta gai ionikoak: 30 urte -
Zer eskubide pertsonal egikari ditzakezu BFAn?
-
Nor da Foru Sektore Publikoko datuak babesteko ordezkaria?
- Datuetan sartzeko eskubidea:
- Eskubide hau erabil daiteke jakiteko ea tratamenduari dagozkion datu pertsonal guztiak eta informazio osoa tratatzen diren: datu pertsonalak, kategoriak, helburuak, jasotzaileak, datuak gordetzeko epea, datuen jatorria, transferentziak eta komunikazioak.
- Datuak zuzentzeko eskubidea:
- Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonal zehazgabeak zuzentzeko eta datu osatugabeak osatzeko.
- Datuak ezabatzeko eskubidea:
- Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalak kasu hauetan ezabatzeko:
- Datuen tratamendua legez kontrakoa denean
- Datuen tratamendua edo bilketa eragin zuen xedea desagertzen denean
- Adostasuna ezeztatzen denean (soilik datu pertsonalak adostasuna adierazita eman badira)
- Tratamenduari aurka egiten zaionean.
- Datuen aurka egiteko eskubidea:
- BFAko tratamendu-arduradunak datu pertsonalen tratamenduaren erabilera oinarritzen badu interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean, interesdunak edozein unetan balia dezake tratamenduari aurka egiteko eskubidea, bere egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta. Kasu honetan, arduradunen eta interesdunaren interesak ponderatzeko judizio bat egiten da, hau da, alderdi hauek baloratu eta ponderatu behar dira:
- Arduradunak tratamendua egiteko dituen ezinbesteko arrazoi legitimoak.
- Interesdunaren interesak, eskubideak eta askatasunak.
- Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea:
- Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalen tratamendua mugatzeko, bi modutan: tratamendua etenda edo datuak gordeta.
- Kasu hauetan eskatzen da tratamendua eteteko:
- Datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, zehaztasun hori egiaztatzeko epean zehar.
- Arrazoi pertsonalak adierazita tratamenduari aurka egiten zaionean, egoera hau egiaztatzen de bitartean: arduradunak datuen tratamendua egiten duela interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean oinarrituta, eta arduradunaren tratamendu horrek lehentasuna duela interesdunaren interesen aurrean.
- Kasu hauetan eskatzen da datuak gordetzeko:
- Tratamendua legez kontrakoa izanda eskatzen denean haren erabilera mugatzeko, eta ez datuak ezabatzeko.
- Erreklamazioak aurkeztu edo haien aurrean defentsa egiteko interesdunek datuak behar dituztenean eta, aldi berean, arduradunak dagoeneko datuok behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako.
- Kasu hauetan eskatzen da tratamendua eteteko:
- Erabaki indibidual automatizatuen erabakien helburu ez izateko eskubidea:
- Eskubide honek bermatzen du erabakia ezin dela hartu datu pertsonalen tratamendu hutsean oinarrituta (profilak egitean barne), baldin eta tratamenduak ondorio juridikoak badauzka interesdunengan.
Hala ere, eskubide hau ez da aplikatuko baldin eta:
- Beharrezkoa bada interesdunaren eta tratamendu-arduradunaren arteko kontratu bat egiteko edo exekutatzeko.
- Tratamendua adostasunak legitimatuta badago
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA deritzon pertsona Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 15an hartutako erabaki baten bidez sortu, izendatu eta arautu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (BAO, 99 Zk., 2018ko maiatzaren 24koa), eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.
Harremana
Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-entitateek egiten dituzten tratamenduei buruzko datuen babesaren arloko kontsulta guztietarako, HONA jo dezakezue