Aholkularitza juridikoa: espediente juridiko baten izapidetze-informazioa kudeatzea eta kontsultatzea

Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?

Tratamenduaren Arduraduna

Araubide Juridiko eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

Saila

Administrazio Publikoa eta Erakunde Harremanak

Harremanetarako Datuak

Kale Nagusia, 25- 48009 Bilbo

  • Helburua

    Aholkularitza juridikoa: espediente juridiko baten izapidetze-informazioa kudeatzea eta kontsultatzea

    • Identifikagarriak eta kontaktukoak
    • Inguruabar sozialak eta pertsonalak
    • Enplegu xehetasunak
    • Akademikoak eta profesionalak
    • Administrazio arau-hausteak
    • Bankuko eta ondare ekonomikoko datuak
    • Kondenei eta zigor penalei dagozkienak
    • Datuen kategoria bereziak: arraza edo etnia, bizitza sexuala, osasuna, eta abar jatorri dutenak

    Pertsona interesdunen kategoriak

    Jaitsi Pertsona interesdunen kategoriak (79 KB)

    Herritarrak eta egoiliarrak

    • Interesatua eta/edo bere ordezkaria
    • Beste administrazio publiko batzuk
    • Herritarrentzako eskuragarri dauden iturriak
    • Erregistro publikoak
  • Entitate edo pertsona hartzaileak

    Jaitsi Entitate edo pertsona hartzaileak (81 KB)

    Ez da sortzen datu komunikaziorik

    Nazioarteko transferentziak

    Ez da egiten nazioarteko datu transferentziarik

  • Legitimazioa

    • APEL
    • SPAJL
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko maiatzaren 10eko 86/2016 Foru Dekretua, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko egitura organikoaren araudia onesten duena
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren 134/2013 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeei epaiketan defentsa nola eman arautzen duena
    • Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa
    • Martxoaren 30eko 57/1999 Foru Dekretua, aholku-eginkizuna Bizkaiko Lurralde Historikoko Administrazioan garatuko duena; izan ere, eginkizun hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean dago ezarrita. Azken lege honek, berriz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi zuen
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 17ko 2/2017 Foru Dekretua, Bizkaiko Foru Aldundiaren xedapen orokorrak sortzeko prozedura arautzen duena
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren 31/2018 Foru Dekretua, martxoaren 13koa, Kontratuei buruzko Errekurtsoen Auzitegi Administratibo Forala arautzen duena
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren 128/2016 Foru Dekretua,uztailaren 26koa, zeinaren bidez onartzen baita Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko foru-sektore publikoko erakundeen Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordearen antolakuntza- eta funtzionamendu-araudia
Datuetan sartzeko eskubidea:
Eskubide hau erabil daiteke jakiteko ea tratamenduari dagozkion datu pertsonal guztiak eta informazio osoa tratatzen diren: datu pertsonalak, kategoriak, helburuak, jasotzaileak, datuak gordetzeko epea, datuen jatorria, transferentziak eta komunikazioak.
Datuak zuzentzeko eskubidea:
Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonal zehazgabeak zuzentzeko eta datu osatugabeak osatzeko.
Datuak ezabatzeko eskubidea:
Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalak kasu hauetan ezabatzeko:
  • Datuen tratamendua legez kontrakoa denean
  • Datuen tratamendua edo bilketa eragin zuen xedea desagertzen denean
  • Adostasuna ezeztatzen denean (soilik datu pertsonalak adostasuna adierazita eman badira)
  • Tratamenduari aurka egiten zaionean.
Datuen aurka egiteko eskubidea:
BFAko tratamendu-arduradunak datu pertsonalen tratamenduaren erabilera oinarritzen badu interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean, interesdunak edozein unetan balia dezake tratamenduari aurka egiteko eskubidea, bere egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta. Kasu honetan, arduradunen eta interesdunaren interesak ponderatzeko judizio bat egiten da, hau da, alderdi hauek baloratu eta ponderatu behar dira:
  • Arduradunak tratamendua egiteko dituen ezinbesteko arrazoi legitimoak.
  • Interesdunaren interesak, eskubideak eta askatasunak.
Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea:
Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalen tratamendua mugatzeko, bi modutan: tratamendua etenda edo datuak gordeta.
  1. Kasu hauetan eskatzen da tratamendua eteteko:
    • Datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, zehaztasun hori egiaztatzeko epean zehar.
    • Arrazoi pertsonalak adierazita tratamenduari aurka egiten zaionean, egoera hau egiaztatzen de bitartean: arduradunak datuen tratamendua egiten duela interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean oinarrituta, eta arduradunaren tratamendu horrek lehentasuna duela interesdunaren interesen aurrean.
  2. Kasu hauetan eskatzen da datuak gordetzeko:
    • Tratamendua legez kontrakoa izanda eskatzen denean haren erabilera mugatzeko, eta ez datuak ezabatzeko.
    • Erreklamazioak aurkeztu edo haien aurrean defentsa egiteko interesdunek datuak behar dituztenean eta, aldi berean, arduradunak dagoeneko datuok behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako.
Erabaki indibidual automatizatuen erabakien helburu ez izateko eskubidea:
Eskubide honek bermatzen du erabakia ezin dela hartu datu pertsonalen tratamendu hutsean oinarrituta (profilak egitean barne), baldin eta tratamenduak ondorio juridikoak badauzka interesdunengan.

Hala ere, eskubide hau ez da aplikatuko baldin eta:

  1. Beharrezkoa bada interesdunaren eta tratamendu-arduradunaren arteko kontratu bat egiteko edo exekutatzeko.
  2. Tratamendua adostasunak legitimatuta badago

BFAn eskubide pertsonalak egikaritzeko prozedura

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA deritzon pertsona Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 15an hartutako erabaki baten bidez sortu, izendatu eta arautu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (BAO, 99 Zk., 2018ko maiatzaren 24koa), eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Harremana

Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-entitateek egiten dituzten tratamenduei buruzko datuen babesaren arloko kontsulta guztietarako, HONA jo dezakezue