Adingabeen babesa

Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?

Tratamenduaren Arduraduna

Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako Zuzendaritza Nagusia

Saila

Gizarte Ekintza

Harremanetarako Datuak

Ugasko, 3 - 2º - 48014 Bilbao

  • Helburua

    Adingabeen babesa

    • Identifikagarriak eta kontaktukoak
    • Inguruabar sozialak eta pertsonalak
    • Datuen kategoria bereziak
    • Bankukoak eta ondare ekonomikoak

    Pertsona interesdunen kategoriak

    Jaitsi Pertsona interesdunen kategoriak (79 KB)

    • Eskatzailea eta/edo bere ordezkaria
    • Adingabeak
    • Senideak, zaintzaileak eta/edo beraien ordezkariak
    • Interesatua eta/edo bere ordezkaria
    • Poliziaren Zuzendaritza Nagusia
    • Udalak
    • Gobernu Zentrala
    • Adingabeen Fiskaltza
    • Gizarte Zerbitzuak ematen dituzten erakundeak eta zentroak
    • Erregistro publikoak
    • Gizarte Segurantza
    • Pentsioak edo bestelako diru-sarrerak ordaintzen dituzten erakundeak
    • Finantza eta aurrezpen erakundeak
    • Mutualitateak eta gizarte aurreikuspen erakundeak
    • Ogasun eta Finantza Saileko Foru Saila eta/edo bestelako zerga agentziak
    • Estatistikako Institutu Nazionala
    • Osakidetza
    • Beste administrazio publiko batzuk
    • Kontsulatuak eta enbaxadak eta hirugarren herrialdeetako gainerako erakundeak, organismoak edo administrazio publikoak
  • Entitate edo pertsona hartzaileak

    Jaitsi Entitate edo pertsona hartzaileak (81 KB)

    • Poliziaren Zuzendaritza Nagusia
    • Udalak
    • Epaitegiak
    • Senideak
    • Gobernu Zentrala: Kanpo Arazoetarako eta/edo Gizarte Gaietarako eskumenak dituzten ministerioak
    • Adingabeen fiskaltza
    • Gizarte Zerbitzuak ematen dituzten erakundeak eta zentroak
    • Erregistro publikoak
    • Gizarte Segurantza
    • Mutualitateak eta gizarte aurreikuspeneko erakundeak
    • Osakidetza
    • Eusko Jaurlaritza
    • Beste administrazio publiko batzuk
    • Kontsulatuak eta enbaxadak, eta hirugarren herrialdeetako gainerako erakundeak, organismoak edo administrazio publikoak
    • Arartekoa
    • Adingabeak babesten dituzten organoak

    Nazioarteko transferentziak

    Jatorriko eta helmugako herrialdeko kontsulatua

  • Legitimazioa

    • APEL (9.1. art.)
    • SPAJL (155. art.)
    • Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adingabeak juridikoki babesteari, kode zibila partzialki aldatzeari eta auzipetze zibilari buruzkoa
    • Urtarrilaren 11ko 4/2000 Legea, Espainian atzerritarrek dituzten eskubideei eta askatasunei buruzkoa, eta horien gizarteratzeari buruzkoa
    • Abenduaren 28ko 54/2007 Legea, Nazioarteko Adopzioei buruzkoa
    • Otsailaren 18ko 3/2005 Legea, Umeei eta Nerabeei Arreta eta Babesa emateari buruzkoa
    • Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
    • 1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibila argitaratzen duena
    • Umeak babesteko eta nazioarteko adopzioak egiteko lankidetzari buruzko hitzarmena berresten duen tresna, Hagan egindakoa 1993ko maiatzaren 29an
Datuetan sartzeko eskubidea:
Eskubide hau erabil daiteke jakiteko ea tratamenduari dagozkion datu pertsonal guztiak eta informazio osoa tratatzen diren: datu pertsonalak, kategoriak, helburuak, jasotzaileak, datuak gordetzeko epea, datuen jatorria, transferentziak eta komunikazioak.
Datuak zuzentzeko eskubidea:
Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonal zehazgabeak zuzentzeko eta datu osatugabeak osatzeko.
Datuak ezabatzeko eskubidea:
Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalak kasu hauetan ezabatzeko:
  • Datuen tratamendua legez kontrakoa denean
  • Datuen tratamendua edo bilketa eragin zuen xedea desagertzen denean
  • Adostasuna ezeztatzen denean (soilik datu pertsonalak adostasuna adierazita eman badira)
  • Tratamenduari aurka egiten zaionean.
Datuen aurka egiteko eskubidea:
BFAko tratamendu-arduradunak datu pertsonalen tratamenduaren erabilera oinarritzen badu interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean, interesdunak edozein unetan balia dezake tratamenduari aurka egiteko eskubidea, bere egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta. Kasu honetan, arduradunen eta interesdunaren interesak ponderatzeko judizio bat egiten da, hau da, alderdi hauek baloratu eta ponderatu behar dira:
  • Arduradunak tratamendua egiteko dituen ezinbesteko arrazoi legitimoak.
  • Interesdunaren interesak, eskubideak eta askatasunak.
Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea:
Eskubide honek ahalmena ematen du datu pertsonalen tratamendua mugatzeko, bi modutan: tratamendua etenda edo datuak gordeta.
  1. Kasu hauetan eskatzen da tratamendua eteteko:
    • Datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, zehaztasun hori egiaztatzeko epean zehar.
    • Arrazoi pertsonalak adierazita tratamenduari aurka egiten zaionean, egoera hau egiaztatzen de bitartean: arduradunak datuen tratamendua egiten duela interes publikoko misio batean edo ahal publikoen egikaritzean oinarrituta, eta arduradunaren tratamendu horrek lehentasuna duela interesdunaren interesen aurrean.
  2. Kasu hauetan eskatzen da datuak gordetzeko:
    • Tratamendua legez kontrakoa izanda eskatzen denean haren erabilera mugatzeko, eta ez datuak ezabatzeko.
    • Erreklamazioak aurkeztu edo haien aurrean defentsa egiteko interesdunek datuak behar dituztenean eta, aldi berean, arduradunak dagoeneko datuok behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako.
Erabaki indibidual automatizatuen erabakien helburu ez izateko eskubidea:
Eskubide honek bermatzen du erabakia ezin dela hartu datu pertsonalen tratamendu hutsean oinarrituta (profilak egitean barne), baldin eta tratamenduak ondorio juridikoak badauzka interesdunengan.

Hala ere, eskubide hau ez da aplikatuko baldin eta:

  1. Beharrezkoa bada interesdunaren eta tratamendu-arduradunaren arteko kontratu bat egiteko edo exekutatzeko.
  2. Tratamendua adostasunak legitimatuta badago

BFAn eskubide pertsonalak egikaritzeko prozedura

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA deritzon pertsona Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 15an hartutako erabaki baten bidez sortu, izendatu eta arautu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (BAO, 99 Zk., 2018ko maiatzaren 24koa), eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Harremana

Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-entitateek egiten dituzten tratamenduei buruzko datuen babesaren arloko kontsulta guztietarako, HONA jo dezakezue