Covid 19aren ondoriozko neurri ekonomikoen laburpena

2020ko apirilaren 2a

    • Antolaketa Azalpena Eskaera non

      Bizkaiko foru aldundia

      Sozietateen gaineko zergaren 64 bis artikuluaren esparruan aurkeztu diren I+G+B proiektuak baloratzeko epea 2 hilabetetik hilabetera murrizten da.

      BEAZ

      Bizkaiko foru aldundia

      Berritzeari, sortzeari eta nazioartekotzeari lotuta dauden 2019ko programak gauzatzeko epea 6 hilabete luzatzen da, eta gastuaren kontzeptuak malgutzen dira. Proiektu guztiak gauza daitezen lortu nahi da.

      Bizkaia.eus

      Bizkaiko foru aldundia

      Seed Capital Bizkaiak kudeatzen dituen Seed Micro maileguen kuotak eta 1, Bi eta FEIS funtsen kuotak itzultzeko epea 6 hilabetera arte atzeratzen da.

      Seed Mikro

      Eusko Jaurlaritza

      Itzulketen 6 hilabeteko atzerapena GAUZATU Ezarpenak, GAUZATU Industria, BIDERATU edo BIDERATU Berria

      Spri.eus

    • Antolaketa Azalpena Eskaera non

      Bizkaiko foru aldundia

      BIC Bizkaia, BIC Bizkaia Ezkerraldea eta Design Kabi enpresa-inkubadoreetan alokairuak ordaintzeko epea atzeratzen da, hasiera batean 3 hilabetez.

      BEAZ / BIC Bizkaia Ezkerraldea

      Bizkaiko foru aldundia

      Alokairuak hiru hilabetez atzeratzea, apiriletik ekainera, Bizkaiko Elkartegietan kokatutako enpresek tarte hori zabaltzeko aukera izango dutelarik.

      Azpiegiturak

      Eusko Jaurlaritza / Bizkaiko foru aldundia

      Alokairuen atzerapena parke teknologikoetan dauden enpresentzat. 3 hilabeteko atzerapena, baina luzatzeko aukerarekin

      Parkea

      Eusko Jaurlaritza

      Alokairuen atzerapena SPRILURen industrialdeetan dauden enpresentzat. 3 hilabeteko atzerapena, baina luzatzeko aukerarekin

      Sprilur

      Eusko Jaurlaritza

      Finantzaketa-lerro berria, Eusko Jaurlaritzaren eta Elkargi-ren artean, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bitartez. 25 M euroko finantzaketa da, eta kapital zirkulatzailearen finantzaketa-lerroa 500 M eurokoa da. 15 finantza-erakunderekin egingo da.

      Egoitza EAEn duten ETE-entzat, banako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat da, baldin eta jarduera ekonomikoa, erabakiak hartzeko egoitza edo gutxienez jarduera-zentroetako bat erkidegoan badute. 6 hilabeteko egitura-gastuetarako likidezia eta finantzaketarako emango da. Finantzaketak galgarriaren gehikuntza garbia ekarri behar du. Interes tasa: % 0. Abalaren % 25 formalizatzeko komisioa eta abalaren % 0,375ko urteko komisioa. Mailegua amortizagarria, eta kuotak hiruhilekoak dira. Amortizazio eta gabeziaren epea: 5 urte, eta gabeziaren urte bat bankuaren komisiorik gabe. 50.000 € eta 1.000.000 € bitartean enpresa txiki eta ertainentzat. 5.000 € eta 50.000 € bitartean banako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat. (Eusko Jaurlaritzaren Kontseilua martxoaren 24) (Eusko Jaurlaritzaren Kontseilua martxoaren 31)

      Euskadi.eus / Elkargi

      Eusko Jaurlaritza

      Bideratu COVID-19 programa.

      Berregituratzen eta berrekiten laguntzeko neurri industrial eta finantzarioak gauzatzea, bideragarritasun edo berregituratze planetan txertatzen direnak eta Covid-19ren ondorioz krisian dauden enpresek egiten dituztenak.

      Euskadi.eus

      Espainiako Gobernua

      Abalen lerroa, gehienez 100.000 M eurokoa, kreditu-erakundeek enpresei eta autonomoei zirkulatzaile-beharretarako emandako finantzaketarako. Maileguetarako abala, gehienez 1.500.000 eurokoa, autonomoentzako eta enpresentzako. Maileguak 2020ko martxoaren 18tik 2020ko irailaren 30era bitartean formalizatu edo berritu behar dira. Gehienez ere 5 urterako. Abalaren kostua, 20 eta 120 oinarrizko puntuen artekoa.

      Finantza-erakundeak / ICO

    • Antolaketa Azalpena Eskaera non

      Bizkaiko foru aldundia

      Aurkezteko epealdiak. Autolikidazioak aurkezteko epea luzatzen da, martxoaren 25etik apirilaren 14ra arte.

      Indarrean dauden atzerapenak, martxoaren 25eko kuota hilabete atzeratzen da, eta, ondorioz, baita onartu diren atzerapenak ere, interesik gabe. Ohiz kanpoko atzerapenak:mikroETE eta enpresa txikientzako zerga-zorren ohiz kanpoko atzerapenak. Martxoaren 16tik maiatzaren 31ra bitartean ordaindu beharreko zorrak, ekainaren 1etik aurrera ordaindu ahal izango dira. Data horretatik aurrera, ordainketa 3 hilabete etengo da, bermerik eta interesik gabe. 4. hilabetetik aurrera, zenbateko bereko 6 kuota ordainduko da hilero. Zorrari ez zaio mugarik ezartzen. (1/2020 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 17koa)

      Bizkaia.eus

    • Antolaketa Azalpena Eskaera non

      Eusko Jaurlaritza

      Industria digitala Covid 19

      INPLANTALARIAK izeneko programaren osagarri moduan, EAEko ETE-etan telelana egiten lagunduko duten aholkularitza, ingeniaritza eta hardware eta software produktuen erosketako gastuen %50eraino diruz lagunduko da.

      Spri.eus

      Eusko Jaurlaritza

      Inplantalariak

      Telelanerako Aholkularitza eta Ezarpen Zerbitzua, autonomoentzat eta ETE-entzat. Lan osoa edo lanaren zati bat etxetik egiteko teknologia erabiltzen lagundu nahi zaie. Zerbitzu hori modu telematikoan ematen du teknologiaren esparruko profesional-talde batek. Autonomoei eta enpresei aholkuak ematen esperientzia handia du, gainera, talde horrek.

      Spri.eus

    • Antolaketa Azalpena Eskaera non

      Espainiako Gobernua

      Enplegu-erregulazioko espedienteak malgutzeko neurriak

      Enplegu-erregulazioko prozedurak izapidetzeko epeak bizkortu dira, bai ezinbestekoak direnak baita arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolaketakoak edo ekoizpenekoak dituztenak ere. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea ezinbestekoa izango da alarma-egoeran zehar jarduerak ixteagatik eragin zuzena badago, garraioa mugatu delako, hornidurak falta direlako, langileak kutsatzeko arriskua dagoelako edo osasun arloko agintariek isolamendu neurriak ezarri dituztelako. Kasu horretan, 50 langile baino gutxiago dituzten enpresek ez dute Gizarte Segurantzako kuota ordaindu behar. Enpresak 50 langile edo gehiago baditu, alabaina, horren %25 bakarrik ordainduko du.* Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea ezinbestekoa ez bada, langileen Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzen jarraitu beharko da. (22-24 artikuluak. 8/2020 Legegintzako ED)

      Euskadi.eus

      Espainiako Gobernua

      Gizarte Segurantzako kotizazioen luzamendua.

      Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari ahalmena ematen zaio sei hilabeteko luzamenduak ezartzeko, interesik gabe, Gizarte Segurantzako edozein erregimenetan sartuta dauden enpresei eta norberaren konturako langileei, baldin eta hori egiteko eskatu badute eta Inklusioko ministroaren aginduaren bidez ezarri diren betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte. Enpresen sortzapen-epea 2020ko apiriletik ekainera bitartekoa izango da, eta autonomoena 2020ko maiatzetik uztailera bitartekoa. Gizarte Segurantzarekiko zorrak atzeratzeko izapidea indarrean ez duten enpresek eta autonomoek zor horiek atzeratzeko eska dezakete. Eskaera hori egiteko azken eguna 2020ko ekainaren 30a da, eta zenbatekoa 2020ko apirila eta ekaina bitartean ordaindu beharko da. % 0,5 aplikatuko da. (34. artikulua. 11/2020 Legegintzako ED)

      Gizarte Segurantza

    • Antolaketa Azalpena Eskaera non

      Bizkaiko foru aldundia

      Aurkezteko epealdiak. Pertsona fisikoak, 10 langile baino gutxiago dituztenak: aurkezpena egiteko epea ekainaren 1era arte atzeratuko da. Langile gehiago edukiz gero, aurkezpena egiteko epea martxoaren 25etik apirilaren 14ra bitartekoa izango da.

      Indarrean dauden atzerapenetan: martxoaren 25eko kuota hilabete atzeratzen da, eta, ondorioz, baita onartu diren atzerapenak ere, interesik gabe.

      Zerga-zorren ohiz kanpoko atzerapenetan : martxoaren 16tik maiatzaren 31ra bitartean ordaindu beharreko zorrak, ekainaren 1etik aurrera ordaindu ahal izango dira. Data horretatik aurrera, ez da ezer ordainduko 3 hilabetetan; bermerik eta interesik gabe. 4. hilabetetik aurrera, zenbateko bereko 6 kuota ordainduko da hilero. Zorrari ez zaio mugarik ezartzen. PFEZren ordainketa zatikatuen desagerpena autonomoentzat: ez dituzte egin behar lehen eta bigarren hiruhilekoko ordainketa zatikatuak. (1/2020 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 17koa)

      Bizkaia.eus

    • Antolaketa Azalpena Eskaera non

      Eusko Jaurlaritza

      Inplantalariak

      Telelanerako Aholkularitza eta Ezarpen Zerbitzua, autonomoentzat eta ETE-entzat. Lan osoa edo lanaren zati bat etxetik egiteko teknologia erabiltzen lagundu nahi zaie. Zerbitzu hori modu telematikoan ematen du teknologiaren esparruko profesional-talde batek. Autonomoei eta enpresei aholkuak ematen esperientzia handia du, gainera, talde horrek.

      Spri.eus

    • Antolaketa Azalpena Eskaera non

      Eusko Jaurlaritza

      Finantzaketa-lerro berria, Eusko Jaurlaritzaren eta Elkargi-ren artean, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bitartez. 25 M euroko finantzaketa da, eta kapital zirkulatzailearen finantzaketa-lerroa 500 M eurokoa da. 15 finantza-erakunderekin egingo da.

      Egoitza EAEn duten ETE-entzat, banako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat da, baldin eta jarduera ekonomikoa, erabakiak hartzeko egoitza edo gutxienez jarduera-zentroetako bat erkidegoan badute. 6 hilabeteko egitura-gastuetarako likidezia eta finantzaketarako emango da. Finantzaketak galgarriaren gehikuntza garbia ekarri behar du. Interes tasa: %0. Abalaren % 25 formalizatzeko komisioa eta abalaren %0,375ko urteko komisioa. Mailegua amortizagarria, eta kuotak hiruhilekoak dira. Amortizazio eta gabeziaren epea: 5 urte, eta gabeziaren urte bat bankuaren komisiorik gabe. 50.000 € eta 1.000.000 € bitartean enpresa txiki eta ertainentzat. 5.000 € eta 50.000 € bitartean banako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat. (Eusko Jaurlaritzaren Kontseilua martxoaren 24) (Eusko Jaurlaritzaren Kontseilua martxoaren 31)

      Euskadi.eus / Elkargi

      Espainiako Gobernua

      Abalen lerroa, gehienez 100.000 M eurokoa, kreditu-erakundeek enpresei eta autonomoei zirkulatzaile-beharretarako emandako finantzaketarako.

      Maileguetarako abala, gehienez 1.500.000 eurokoa, autonomoentzako eta enpresentzako. Maileguak 2020ko martxoaren 18tik 2020ko irailaren 30era bitartean formalizatu edo berritu behar dira. Gehienez ere 5 urterako. Abalaren kostua, 20 eta 120 oinarrizko puntuen artekoa.

      Finantza-erakundeak / ICO

    • Antolaketa Azalpena Eskaera non

      Espainiako Gobernua

      Enplegu-erregulazioko espedienteak malgutzeko neurriak

      Enplegu-erregulazioko prozedurak izapidetzeko epeak bizkortu dira, bai ezinbestekoak direnak baita arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolaketakoak edo ekoizpenekoak dituztenak ere. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea ezinbestekoa izango da alarma-egoeran zehar jarduerak ixteagatik eragin zuzena badago, garraioa mugatu delako, hornidurak falta direlako, langileak kutsatzeko arriskua dagoelako edo osasun arloko agintariek isolamendu neurriak ezarri dituztelako. Kasu horretan, 50 langile baino gutxiago dituzten enpresek ez dute Gizarte Segurantzako kuota ordaindu behar. Enpresak 50 langile edo gehiago baditu, alabaina, horren %25 bakarrik ordainduko du.* Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea ezinbestekoa ez bada, langileen Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzen jarraitu beharko da. (22-24 artikuluak. 8/2020 Legegintzako ED)

      Euskadi.eus

      Espainiako Gobernua

      Gizarte Segurantzako kotizazioen luzamendua.

      Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari ahalmena ematen zaio sei hilabeteko luzamenduak ezartzeko, interesik gabe, Gizarte Segurantzako edozein erregimenetan sartuta dauden enpresei eta norberaren konturako langileei, baldin eta hori egiteko eskatu badute eta Inklusioko ministroaren aginduaren bidez ezarri diren betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte. Enpresen sortzapen-epea 2020ko apiriletik ekainera bitartekoa izango da, eta autonomoena 2020ko maiatzetik uztailera bitartekoa. Gizarte Segurantzarekiko zorrak atzeratzeko izapidea indarrean ez duten enpresek eta autonomoek zor horiek atzeratzeko eska dezakete. Eskaera hori egiteko azken eguna 2020ko ekainaren 30a da, eta zenbatekoa 2020ko apirila eta ekaina bitartean ordaindu beharko da. % 0,5 aplikatuko da. (34. artikulua. 11/2020 Legegintzako ED)

      Gizarte Segurantza

      Espainiako Gobernua

      Ohiz kanpoko laguntzak banako enpresaburuentzat eta autonomoentzat, Gizarte Segurantzako kotizazioak eta negozio-lokalak alokatzeagatiko errenta diruz laguntzeko.

      Alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 ED indarrean jartzen den hilabetetik egoera hori amaitzen den hilabetearen hurrengora arteko epealdirako. Zenbatekoa, gehienez: 3.000 € onuradun bakoitzak Onuradunak: banako enpresaburuak eta profesionalak, baldin eta egoitza eta bizilekua EAEn badute, eta enpresa-jarduerak eta lantokiak egoitza soziala eta fiskala EAEn badute.

      Lanbide

      Espainiako Gobernua

      Jarduera bertan behera uzteagatiko ohiz kanpoko prestazioa, alarma-egoeraren deklarazioren ondorioz kalteak izan dituztenentzat.

      Autonomoak sartzen dira inguruabar horretan, baldin eta alarma-egoeraren ondorioz jarduerak eten badituzte edo aurreko hileko fakturazioa % 75 murriztu badute. Kasu horretan, oinarri arautzailearen %70eko ohiz kanpoko prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute. Prestazioa hilabetekoa izango da, edo alarma-egoera amaitzen den hilaren azken egunera artekoa. Prestazioa jasotzen den denbora kotizatutzat hartuko da, eta horrek ez ditu murriztuko etorkizunean onuradunak jarduera bertan behera uzteagatik jaso ditzakeen prestazioen epealdiak. (17. artikulua, 8/2020 Legegintzako ED)

      Gizarte Segurantza

      Eusko Jaurlaritza

      Autonomoa langabezian badago eta BGAE bat badauka, prestazioa osatu ahal izango du oinarri arautzaileren %100eraino. (Ebazpena, 2020ko martxoaren 25ekoa, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako zuzendariarena)

      BGAE

    • Antolaketa Azalpena Eskaera non

      Espainiako Gobernua

      Abalen lerro bat onartuko da gizarte eta ekonomia esparruetan egoera ahulean dauden errentarien finantzaketa estaltzeko. Itzulketa-epea sei urtera artekoa izan daiteke. Finantzatzeko laguntza iragankorrak finalistak izango dira. Etxebizitzaren errentamendua ordaintzeko erabiliko dira, eta gehienez sei hilabeteko errenta ordaintzeko modukoa izango da.

      Bestalde, alokairu osoa edo zati bat ordaindu ezin duten pertsonek honako aukera hauek izango dituzte baldin eta egoera ekonomiko ahulean badaude: hilean 900 € jaso ahal izango dituzte gehienez eta errentaren %100 jaso ahal izango dute gehienez edo, egoki bada, etxebizitzaren errenta ordaintzeko sinatu den maileguaren printzipalaren eta interesen %100 gehienez. (10. artikulua, 11/2020 LED)

      ICO

      Espainiako Gobernua

      Ohiko etxebizitza erosteko hipotekaren zorraren 3 hilabeteko luzamendua, zailtasun bereziak badituzte.

      Neurri hori aplikatuko zaie higiezinen hipotekarekin bermatu diren mailegu- edo kreditu-kontratuei, baldin eta zorduna Legegintzako Errege Dekretu horren 9. artikuluan ezartzen diren egoera ekonomiko ahuletakoren batean sartzen bada eta kontratuak indarrean badaude ED indarrean jartzen denean. Egoera ekonomiko ahula honako hau izango da: hipotekaren zorduna langabezian geratzea, edo, enpresaburua edo profesionala denean, diru-sarreren kopuruak edo salmenten kopuruak nabarmen murriztea, % 40tik gora. (7-16. artikuluak. 8/2020 LED)

      Finantza-erakundeak

      Espainiako Gobernua

      Bonu soziala jasotzeko eskubidea autonomoek izango dute, baldin eta jarduera bertan behera utzi badute edo jarduera horren ondoriozko fakturazioa %76 murriztu bazaie COVID-19aren ondorioz. Gehienez 6 hilabetez jaso ahal izango da (28. artikulua. 11/2020 Legegintzako ED)

      Enpresa komertzializatzailea