Tributuen eta zergen arloko neurriak, ekonomia eta enplegua suspertzen laguntzeko.

Zer?

  • BEZ, SZ eta PFEZaren itzulketak ahalik eta gehien azkartzea.
  • Langileak kontratatzeko pizgarri fiskalak. Enplegua sortzeagatiko kenkaria % 50 handitzea, bai modalitate orokorrean, kenkari orokorraren zenbatekoa 5.000 eurotik 7.500 eurora pasatuta, bai laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboena, zenbatekoa bikoiztuta. Kalitateko enpleguari lotuta mantentzen da, 19.950 eurotan.
  • Digitalizazio-prozesuetarako zerga-pizgarriak. Gehienez ere % 10eko desgrabazioa, eta gehienez 3.000 euro urtean, Bizkaiko Foru Aldundiaren digitalizazio-planaren baitako gastu eta inbertsioetarako.
  • Enpresen arteko topaketarako plataforma digital bat aktibatzea, 64.bis artikuluko potentzial guztia aprobetxatzeko.
  • 2019ko SZren kuotaren % 60a bere fakturazio eta errendimendua txikiagotu duten enpresek bizkortze ekonomikoa sustatzera bideratzea ahalbidetzea, 2020ko galerak konpentsatzeko, enplegua sortzeko, aktibo produktiboetan inbertitzeko, I+G egiteko, 64.bis artikuluko proiektuak finantzatzeko edo ekintzailetzan inbertitzeko.