Suspertze ekonomiko adimenduna sustatzeko zuzeneko laguntzak
Industriari lotutako sektoreetako enpresa txiki eta ertainen eta bost eta ehun langile arteko plantilla duten enpresen suspertze ekonomiko adimenduna sustatzeko zuzeneko laguntzen programa.
Zer?
- Merkataritza-orientazio argiko epe laburreko ekintzen bidez, enpresaren suspertze ekonomikoa eta komertziala sustatzeko proiektuetarako laguntza.
- Merkataritza suspertzeko ekintza horietarako beharrezkoak diren ekoizpen- eta antolaketa-hobekuntzak ere lagunduko dira.
- Lehentasuna emango zaie digitalizazioarekin, ekonomia zirkularrarekin eta ingurumenaren gaineko eraginaren murrizketarekin lotutako proiektuei.
- Langileen barne-gastuak, kanpoko gastuak eta ibilgetu materialean egindako inbertsioak lagunduko dira; % 50eko dirulaguntza emango da, eta, gehienez, 15.000 euro.
Norentzat?
Jarduera normala berreskuratzeko laguntza behar duten enpresa txiki eta ertainak.
Inbertsioa:
4 milioi euro.