Mezenasgoa gehitzea kulturari, kirolari eta COVID-19aren ikerkuntzari lotutako jardueretarako, 2020an lehentasunezko jarduera deklaratuz.

Zer?

  • Lehentasunezko izaera ematea kultura-sektoreko elkarteentzako ekarpenei.
  • Lehentasunezko izaera ematea kirol-federazioentzako ekarpenei, eurek eusten baitiote kirol amateurrari, eta, salbuespen gisa, 2020an ordaindutako kuoten % 25 sartu federazio horiei kenkarian.
  • Lehentasunezko izaera ematea COVID-19aren ikerkuntzari eta gaitz hori ikertzen diharduten entitateei.