Ekintzailetza eta jarduera ekonomikoa sustatzeko ekitaldietarako edo musika-, kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueretarako laguntza.

Betiere osasun-agintaritzak baimentzen baditu.

Zer?

  • Ekintzailetza eta jarduera ekonomikoa sustatzeko ekitaldiak.
    1. Techstars Startup Week
    2. South Summit Biscay
    3. Biscay Startup Campus
    4. ESG Biscay Global Summit
    5. Sarekin ekintzailetzaren astea
  • Musika-, kultura-, kirol- eta aisialdi-jarduerak, betiere osasun-agintaritzak baimentzen baditu.
    1. Bizkaia aurrera! kontzertu handia, Bizkaiko talderik onenekin, BECen.
    2. Bizkaia Musik ON Getxo, publiko guztiarentzako musika jardunaldia, kalea berreskuratzeko eta Bizkaiko musika taldeak bultzatzeko.
  • Bizkaia Txapeldun!, erakusketa ibiltaria Bizkaiko herrietan, txikiek konfinamenduan zehar egindako marrazkiekin eta idatzitako ipuinekin.
  • Bizkaia Eskola Kirola Festa, konfinamenduaren ondoren, txikiek elkar aurkitzeko eta kirolaz berriro gozatzeko aukera izan dezaten.
  • Kultura bideak, Bizkaiko artistek aire zabaleko lanak sortzeko proposamena.

Norentzat?

  • Bizkaiko autonomoak eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiak
  • Lanean jarraitu arren krisiak jota gertatu diren autonomoak eta enpresa txikiak.
  • Krisian zehar lanik gabe geratu diren pertsonak.
  • Jarduera normala berreskuratzeko laguntza behar duten enpresa txiki eta ertainak.

Inbertsioa:

2,1 milioi euro.