Banda zabala Bizkai osora zabaltzeko eta merkataritzarako plataforma digital bat eta baliabide digitalen bidez ordaintzeko aukera sustatzeko digitalizazio-plana.

Zer?

  • Inbertsio produktiboa sustatzeko premiazko programa, banda zabala Bizkaiko eskualde guztietara zabaltzeko.
  • Bizkaiko tokiko merkataritza eta trebetasun digitalen arloko prestakuntza sustatzeko plataforma digitala.
  • Haustura digitala ekiditeko, adinekoek edo baliabide gutxiko etxe edo familiek teknologia berrietara sartzeko programa.
  • Banku nagusiekin batera egindako programa, Bizkaiko ostalaritzan eta tokiko merkataritzan baliabide digitalen bidezko ordainketa bultzatzeko.

Norentzat?

  • Bizkaiko autonomoak eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiak.
  • Lanean jarraitu arren krisiak jota gertatu diren autonomoak eta enpresa txikiak.
  • Jarduera normala berreskuratzeko laguntza behar duten enpresa txiki eta ertainak.

Inbertsioa:

10,4 milioi euro.