BIZKAIA AURRERA!

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldea suspertzeko premiazko plan bat diseinatu du, Bizkaia aurrera!, normaltasunera ahalik eta lasterren itzul dadin laguntzeko eta suspertzeko. Bizkaia aurrera! planak 12 neurri ekonomiko biltzen ditu, pertsona, enpresa eta sektore horiei guztiei une hau gainditzen eta jarduera berreskuratzen laguntzeko. Planak Bizkaiko gizarte osoak 2020ko abenduaren 31ra arte bertatik tira egiteko soka izan nahi du.

Zuzeneko inbertsioa eta zerga-pizgarriak: 95,5 milioi.

Aurreikusitako eragin ekonomikoa: 672 milioi.