BIZKAIKO LANKIDETZA PROIEKTUAK

Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza 1990ean hasi zen, formalki, Eusko Jaurlaritzak eta beste bi foru-aldundiek osatutako Lankidetzarako eta Garapenerako Laguntza Funtza (LGLF) egindako ekarpenarekin.

2001etik aurrera, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritzak bere deialdi propioa du garapen-proiektuak finantzatzeko (herrialde pobretuetako lankidetza, gizarte-eraldaketarako sentsibilizazioa eta hezkuntza, larrialdia eta ekintza humanitarioa, genero-ekitatea…).

Azken 20 urteetan, 1.800 lankidetza-proiektu baino gehiago egin dira, eta 148 milioi euro baino gehiago erabili dira munduko hainbat lekutan dauden desberdintasunen eta eskubide-urraketen aurka borrokatzeko, bai eta Bizkaian herritartasun kritikoa eta aktiboa sustatzeko ere.

Atal honek Euskal Lankidetza Publikoaren atariarekiko lotura du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2014. urtetik sustatu dituen garapenerako lankidetza-jarduketak jasotzen ditu, bai eta beste euskal erakunde batzuek sustatutakoak ere (Eusko Jaurlaritza; Araba eta Gipuzkoako foru-aldundiak; Bilboko, Donostiako eta Gazteizko udalak eta Euskal Fondoa (Euskal Tokiko Erakunde Lankideen Elkartea) Erakunde arteko ekimen bat da, garapenerako lankidetzaren arloan gardentasuna, harmonizazioa eta koordinazioa bultzatzera bideratutakoa.

Hautatu urtea

IKUSI MAPA