BIRGAITZE ZENTROA

Zentroen zeregin nagusia fauna basatitik datozen animaliak berreskuratu, tratatu, sendatu eta birgaitzea da.

Sendatutakoan askatzen dira, ahal izanez gero, aurkitu ziren toki berean.

EREMU PROFESIONALA

Sartu

Hasiera

Faunaren birgaitze-zentroa animalia basati zaurituak, gaixotuak eta umezurtzak jasotzen diren tokia da. Zaintzea eta, ondoren, ingurune naturalean askatzea du helburu.

Animaliak egoera horietan naturan ezingo lukete bizirik iraun eta, ziurrenik, erreskatatuak ez balira, hilko lirateke.

Bizkaiko fauna basatiaren birgaitze-zentroa Gorlizko kostaldeko udalerrian foru-abeletxearen instalazioetan hasi zen funtzionatzen 1999ko uztailean.

Helburua ez da bakarrik beharrezko eske teknikoak eta ospitalekoak estaltzea. Asmo handiagoko proiektuak abian jartzen ari dira Bizkaiko fauna basatiaren kontserbazio-estrategia orokorraren barruan.

JARDUEREI BURUZKO PROGRAMA

Bizkaiko fauna basatiaren birgaitze-zentroan, animalia zauritu, gaixo eta umezurtzak berreskuratzeaz gain, osasun-zaintzaren programa (fauna basatiaren epidemiologi kontrola, osasun-zaintzarako plan nazionalaren barruan) eta espezie mehatxatuen kontserbazioari buruzkoa burutzen ditugu.

Iritsitako indibiduoen lagin biologikoak hartzen ditugu agiritegi genetikoak egiteko, batez ere, animaliak espezie mehatxatuen Euskadiko katalogoan sartuak badaude. Modu horretan, Bizkaiko Lurralde Historikoan fauna basatia kontserbatzeko programak gauza daitezke.

Era berean, bertan dauden faunaren indibiduo bizi eta hilak aztertzeari esker, gaixotasun infekziosoak, zoonotikoak kontrolatzea posible da. Are gehiago, ingurune naturalean erabiltzen diren pozoiak kontrola daitezke.

Helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • Espezie mehatxatuak kontserbatu eta berreskuratzea.
  • Animaliek naturan bizirik irauteko gaitasun guztiak berreskura ditzaten lortzea.
  • Errotik atera behar diren gaixotasunak kontrolatzea.
  • Xahutze-kanpainaren xede diren gaixotasunak mantentzearekiko gordailu basatien eragina ezagutzea.
  • Fauna basatian gaixotasunak nagusitzeko aldaketen aurrean kontrol-sistema zehaztea.
  • Animalia-osasunaren arloan erakunde aginpidedunen errekerimenduei arreta eskaintzea.

Zentroaren eginkizunak:

Hurrengoen harrera-puntua gara:

  • Harrapatutako fauna basatia (bizia edo hila)
  • Debekualdian ehiza-fauna (kontrolatzeko laginak)
  • Espezie mehatxatuak

Honakoak burutzen dira:

  • Zaintza aktiboa (arrazoi desberdinengatik instalazioetara bizirik iristen diren animaliena)
  • Zaintza pasiboa (hilzorian edo hilak iristen direnena; nekropsiak egin eta laginak hartzen dira).

Biak elkarturik fauna basatiaren gaixotasunak gehiago ezagutzen ditugu.

B.F.B.B.Z.N SARTZEKO OHIKO ARRAZOIEN ZERRENDA

Beste animalia batzuen erasoa
Etxeko animalien eta harrapakari naturalen erasoak
Kolpatzea
Bide-istripuak
Traumatismoa
Kolpeek eta bestelako kanpoko gorabeherek eragindako lesio edo kalteak
Gaixotasuna
Birus, bakterio eta onddoek eragindako arazoak
Harrapatzea
Arrazoi askorengatik: markatzea, monitorez jarraitzea, etab.
Petrolioa hartzea
Hidrokarburoen ondoriozko intoxikazioa
Ekaitza
Eguraldi txarra: ekaitzak, lehorte iraunkorrak, uholdeak, etab.
Ahulezia
Ekaitza, gaixotasun eta abarrengatik
Epidemiologi kontrola
Osasuna eta gaixotasunak kontrolatzea
Gatibualdia
Gatibutasunean jaiotako animaliak
Kumeak
Habiatik erortzea, umezurtzak
Amuak
Arrantza-istripuak
Tiroa
Ehiza-istripua
Intoxicación/Envenenamiento
-
Elektrokuzioa
Erredurak edo shock elektrikoak
Hesiak
Hesi antropogenikoak
Konfiskatzea
Legez kanpo izatea, bandalismoa
Tranpak
Ekintza bandalikoak

OSPITALERATZE-ZONA ETA EREMU KLINIKOA

  • Harrera-gela
  • Ebakuntza-gela
  • X izpiak
  • Erizaintza
  • ZIU. Egoera txarrean dauden animalientzat eta ebakuntza izan dutenentzat.
  • Nekropsia-gela
  • Laborategi klinikoa
  • Elikagai biziekin (zizare, matxinsalto) hazteko zona
  • Animaliategia
  • Seroteka eta agiritegi genetikoa

ANIMALIAK OSTATATZEKO ZONAK

Barneko instalazioak

Animaliak berreskuratzeko:

  • Itsas hegaztiak
  • Gainerako hegaztiak
  • Ugaztun txikiak: lepahoriak, erbinudeak, katajinetak, urtxintxak…
  • Ugaztun handiagoak: azkonarrak, azeriak…
  • Itsas animaliak: itsas txakurrak
  • Ungulatuak
  • Narrasti eta anfibioetarako terrariumak
  • Gatibualdian hazteko programetarako boxak. Orain “Hontz zuriaren birpopulazio-proiektua” Gabontza proiektua dugu. Gatibualdian hontz zuriaren (Tyto alba) indibiduoak hazten ari dira gure lurraldea berriz populatzeko.
Kanpoko instalazioak

Kanpoko instalazio guztiek estalkia dute animalia seguruagoa sentitzeko eta, gainera, eguraldi txarrez babesteko.

Instalazio bereziak
  • Itsastarren eremua. Barruan urmael txikia du.
  • Gainerako hegaztiak. Hegaztiak hegan aritzeko eta muskuluak garatzeko guneak, tamaina desberdinekoak.
  • Ugaztun txikiak (azkonarra, azeria…). Bi instalazio bikoitz ditugu. Instalazio bakoitza bitan bereizia dago eta, horretarako, ate/gillotina txikiaz baliatzen da. Animalia itxita egongo da instalazioa garbitzen den bitartean. Halaber, animaliari anestesia jartzeko erabiliko da.
  • Kanpoko igerilekua. Ezinbestekoa da hegazti urtarrentzat: ubarroia, martina, pottorroa, gabaia, zanga. Hegazti hauek kanpoko barrutira irteten direnean, lumen flotagarritasun- eta iragazkortasun-probak egin behar dira ingurune naturalean utzi baino lehen.
  • Ungulatuak.
  • Hegazti nekrofagoak: sai arrea, sai beltza, sai zuria… Instalazio luzeagoak eta altuagoak, halako hegazti-motak duen gorputzaren tamaina kontuan hartuta.
  • Igerileku txikiak apoarmatuentzat.
  • Muskuluak garatzeko hegaldi-eremuak. Albaitaritza-tratamendu egokia jaso ondoren eta instalazio txikietan sartuak egon ostean, tamaina ertaineko instalazioetan hegan jarduteko gaitasuna berreskuratu behar dute.
  • Ehizan aritzeko hegaldi-eremuak. Ezinbestekoak dira bai eguneko, bai gaueko harraparientzat. Galdutako muskuluak eta hegan egiteko gaitasuna berreskuratu dituztenean, ingurunean berriz sartzeko prestatu behar zaie. Zentroan egon diren bitartean harrapakin hilez elikatu dira. Orain beren ehiza-sena bereganatu behar dute eta, horregatik, instalazio hauek behar dira. Aurrekoak baino tamaina handiagokoak direnez, harrapakin biziak ematen zaizkie eta egunero kontsumitzen dituztenak eta beren egagropilak kontrolatzen dira. Behar bezala ehizan ari ez direnera arte ezin daitezke aska, bizirik irautea ez baitago bermatua.
  • Foru basozainek, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak konfiskatutako animalien eta espezie exotiko inbaditzaileen berrogeialdi-eremua.
  • Birgaitzeko eremu bereziak. Balio biologiko altua duten espezietarako (basakatuak…) prestatutako instalazioak.

Fauna basatiaren gaixotasunek garrantzia dute arrazoi desberdinengatik:

  • Zoonosia (pertsonei transmiti diezazkieten gaixotasunak) izateagatik.
  • Abeltzaintza-osasunari eragiteagatik.
  • Ehiza-ekoizpena arriskuan jartzeagatik.
  • Fauna basatia kontserbatzean dituzten ondoreengatik.

Beraz, gure zentroa oso garrantzitsua da, animalia basatiak hartu eta informazioa sortzeko.

Animaliaren harrera:

Sarrera-erregistroa (jarraibide sistematizatua) eta banakako fitxa irekitzea

Sartzen den animalia bakoitzari (hila edo bizia) fitxa irekiko zaio. Bertan sarreratik animaliaren prozesu guztia idatziko da.

Animalia bizien kasuan, fitxa egonaldi osoan mantenduko da. Egunero oharrak idatziko dira: emandako sendagaiak, fluidoterapia, probak, x izpiak, elikadura eta egagropilak. Ingurune naturalean askatuz gero, eraztun edo mikrotxipen kopurua, askatze-tokia eta GPS koordenatuak.

Bioaniztasuna modu kezkagarrian galtzen ari da, beraz, bitarteko biologiko eta genetikoen bankuak oinarrizko tresna bihurtu dira hurrengoetarako:

  • Espezie mehatxatuen euskal katalogoko, beste katalogo, inbentario, errolda eta espezieen zaintza-programa batzuetako espezie mehatxatuen aniztasun genetikoa mantentzeko.
  • Isolatuak dauden populazioen arteko harreman genetikoak aztertzeko, ekosistemen osotasunerako funtsezkoak baitira: ehiza-interesak, odolkidetasuna, etab.
  • Espezie ugarientzat ere garrantzitsua da jarduera biologikoa ezagutzea.
  • Gaixotasunak aztertzeko (bereziki, zoonosiaren kasuetan).

Esklusiboki fauna basatia.

EZ espezie exotikoak, ezta etxekoak ere.

  • Helbidea: Kukullu bidea, z/g 48630 GORLIZ
  • Telefonoa: 946774852 (profesionalei, erakunde ofizialalei eta hezkuntza alorrekoei arreta)
  • Bilketarako telefonoa: 944 465 297
  • Ordutegia: Al.-Ol.: 09:00etatik 18:30era
    Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era

    Aurkitutako espezie batekin hurrengo egunera arte zer egin jakiteko, sartu esteka honetan.

  • Google Maps

PROIEKTUAK ETA KOLABORAZIOAK

Infografia

  • Gizona oinez
    Emakumea oinez

Irudiak egilearen eskubideengatik babestuak egon daitezke