BIZKAIKO TUNELAK

Tunelak ekipamendua

Bide-ekipamendua

Bide-ekipamenduaren xedea gidariari tunelaren ezaugarrien berri ematea zein zirkulazioaren baldintzak adieraztea da, betiere aurretik denbora nahikoarekin jakinaraziz, tunelaren barruan seguru gidatzeko.

Gauzak horrela, tunelaren kanpoaldean nahiz tuneletik gertu, kartel finkoak jarriko dira eta honako hau jakinaraziko dute: tunel batera heltzen ari dela, bere ezaugarriak, abiadura-mugak, etab. Gainera, tunelaren sarreran zein barrualdean argi-seinaleztapen aldakorra jarriko da (semaforoak, aspa-geziko seinaleak, etab.) tunelaren egoera seinaleztatzeko, baita erabiltzaileei mezuak helaraztea ahalbidetzen duten beste batzuk ere (abiadura aldakorreko adierazgarriak, mezu aldakorreko panelak).

  • Kanpoko elementuak

    Sakatu elementuetako bakoitzean irudian erakusteko.

    Seinalizazio aldakorreko panelak

    Seinalizazio aldakorreko panelak

    Panel hauen bidez testua ematen duten mezu batzuk eman daitezke, hala tunelaren barruan nola kanpoan gidariei era dinamikoan informazioa eta aginduak emateko.

    Gurutzeak-Geziak

    Gurutzeak-Geziak

    Grafikoen bidez errei batetik zirkulatzeko aukera dagoela adierazten dute (gezi berdea) edo trafiko hori debekatuta dagoela eta erreia itxita dagoela (gurutze gorria).

    Hori ez ezik, derrigorrez erreia aldatu behar dela ere adierazi dezakete (gezi hori etzana).

    Seinalizazio bertikala

    Seinalizazio bertikala

    Tunelera sartu aurretik kokatuta dago eta honakoak adierazten ditu: tunelaren ezaugarriak (izena eta luzera), tunelak dituen ekipamenduak eta zirkulatzeko murrizketa orokorrak (abiadura, aurreratzea).

    Semaforoak

    Semaforoak

    Argi-seinale gorriarekin tunela itxita dagoela adierazten dute, eta debekatuta dagoela tunelean sartzea.

    Ia berariaz larrialdi kasuetan baino ez dira aktibatzen.

    Galibo kontrolak

    Galibo kontrolak

    Tunelaren sarrerara iritsi aurretik instalatuta dagoen elementua da; baimenduta dagoen altuera gainditzen duten ibilgailuak detektatzen ditu eta gertaera hori seinalizatzen du gidariak ibilgailua gelditu dezan eta tunelean sartu ez dadin.

  • Barruko elementuak

    Sakatu elementuetako bakoitzean irudian erakusteko.

    Seinalizazio aldakorreko panelak

    Seinalizazio aldakorreko panelak

    Testua ematen duten mezu batzuk jartzeko aukera eskaintzen dute hala tunelaren barruan nola kanpoan gidariei informazioa eta aginduak emateko.

    Erakusten diren mezu horiek Kontrol Zentroan hautatzen dira.

    Gurutze-Gezien bidezko adierazleak

    Gurutze-Gezien bidezko adierazleak

    Grafikoen bidez errei batetik zirkulatzeko aukera dagoela adierazten dute (gezi berdea) edo trafiko hori debekatuta dagoela eta erreia itxita dagoela (gurutze gorria). Hori ez ezik, derrigorrez erreia aldatu behar dela ere adierazi dezakete (gezi hori etzana).

    Egoera horiek guztiak Kontrol Zentrotik kudeatzen dira.

    Abidadura-adierazle aldakorrak

    Abidadura-adierazle aldakorrak

    Zenbaki baten bidez une horretan tuneletik zirkulatzeko ezarrita dagoen gehieneko abiadura adierazten dute. Muga hori aldatu egin daiteke Kontrol Zentrotik trafikoaren beharrizanetara eta ezaugarrietara egokitzearen ondoreetarako.

    Adierazten diren abiadura horiek Kontrol Zentrotik kudeatzen dira.