Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarea

Bizkaiko Foru Aldundiak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ekainaren 20ko 4/2018 Foru Araua onartuta, Bizkaiko Lurralde Historikoan emakumeen eta gizonen berdintasun erreal eta eraginkorraren alde lan egiteko konpromisoa eta helburua bere gain hartzen ditu, eta, haren bidez, berdintasun hori lortzeko beharrezkoak diren baldintzak lortzen direla bermatzeko neurriak arautzen ditu.

Tokiko gobernuek funtsezko eginkizuna betetzen dute berdintasun-politikak sustatzeko, eta Bizkaiko udalerrien eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lan koordinatua eta bateratua ezinbestekoa da berdintasun-politikak eraginkortasunez bultzatzeko; horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 22ko 127/2020 Foru Dekretuaren bidez, Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde-sarea arautzen da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko udalerrien artean lan egiteko eta koordinatzeko espazio gisa eratu dadin, Bizkaiko Lurralde Historikoan berdintasunaren arloko politikak bultzatzeko.

Haren helburua da emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan hausnarketarako, elkarrizketarako eta koordinaziorako espazio komun bat eskaintzea, eta, gainera, berdintasun-politikak azpimarratu eta sendotu nahi ditu toki-mailan eta berdintasun-atalen eginkizuna indartu, kontuan hartuta Bizkaiko Lurralde Historikoaren errealitatea mota askotakoa dela.

SAREAN PARTE HARTU!

Kontsultatu parte hartzeko behar den informazio guztia.

BEHARREZKO INFORMAZIOA

Udaletxe parte-hartzaileak

Erakutsi informazio testuala

Ez dago udaletxe parte-hartzailerik.

LURRALDE SAREAREN OSAERA

Lurralde Sarearen lanaren informazio-, jarraipen- eta ebaluazio-organoa da, bai eta toki mailan emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloa sustatzeko eta etengabe hobetzeko gunea ere. Urtean behin bilduko da gutxienez, eta honela osatuko da:

  • Presidentea: Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Saileko foru diputatua.
  • Presidenteordea: Lurralde Kontseiluko ordezkarien artean izendatzen den alkate baten ardurapean, Ainhoa Salterain Gandarias (Amorebieta-Etxanoko Gizarte ekintza eta berdintasun zinegotzia).
  • Idazkaria: Patricia Campelo andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendaria.
  • Sarea osatzen duten udalerrietako alkateak, beren ordezkaritza berdintasun arloko zinegotzigoen esku utz dezaketenak.

Batzarraren funtzioak ondoko hauek dira:

  • Sarearen helburuak erdiesteko egokitzat jotzen diren ardatz estrategikoak, urteko lan-planak eta lantaldeak onestea.
  • Sarearen Kontseiluaren mahaikideak onestea.
  • Udalerriek Sarean parte hartzeko bete behar dituzten konpromisoak onestea.
  • Sarearen jardunbide egokia zaintzea.
  • Toki mailan emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko esperientziak eta ekimenak trukatzeko eta partekatzeko gunea izatea, Bizkaiko Lurralde Historikoaren askotariko udal errealitatea kontuan hartuta eta, bereziki, udalerri txikietan arreta jarrita.
  • Bizkaiko udalerrietan emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eta indarkeria matxistaren arloan informazioa modu sistematikoan biltzeko jarraibide eta adierazle partekatuak adostea, Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokiarekin lankide jardunik.

Batzarra: 2021/11/08

Foru-administrazioaren eta toki-administrazioen arteko etengabeko koordinazio-organoa da, sarearen lana bultzatzeko, jarraipena egiteko eta etengabe ebaluatzeko. Urtean hiru aldiz bilduko da gutxienez, eta Berdintasun Zuzendaritzak deituko ditu bilkurak. Honela osatuta dago:

  • Presidentea: Patricia Campelo andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendaria.
  • Mahaikideak: 7 alkate; emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskumena duten zinegotziei eskuordetu ahal izango diete beren ordezkaritza (oraindik izendatu gabe)

    Mahaikideak

    UDALERRIA KARGUA IZENA
    AMOREBIETA-ETXANO Gizarte ekintza eta berdintasunerako zinegotzia Ainhoa Salterain Gandarias
    ELORRIO Alkatea Idoia Buruaga Barcena
    MUNGIA Gizarte Ekintza, berdintasuna eta gazteria zinegotzia Bakarne Egia Larrauri
    PORTUGALETE Alkatea Mikel Torres Lorenzo
    IGORRE Alkatea Illart Gumuzio Larrazabal
    ZAMUDIO Kultura, kirola eta berdintasunerako zinegotzia Laura Atxutegi Casado
    GUEÑES Gizarte ekintza eta berdintasunerako zinegotzia Arantza Unzueta Dilla
  • Idazkaria: Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritzako langileak.

Kontseiluaren funtzioak ondoko hauek dira:

  • Tokiko berdintasun-politikak modu koordinatuan sustatzea, jarduera-irizpide partekatuak adostuz, lurralde-programak eta lurralde-ekimenak bultzatuz, udalerrien aniztasunaz jabeturik eta, bereziki, udalerri txikien errealitatea kontuan hartuta.
  • Batzarrari proposatzea zer konpromiso bete behar dituzten udalerriek Sarean parte hartzeko.
  • Urteko lan-planak ezartzea eta horien jarraipena egitea.
  • Berdintasunaren arloko teknikariek eta lantaldeek proposatzen dituzten neurriak, ekimenak eta programak aztertzea eta Batzarrari jakinaraztea, eta, hala badagokio, udalerrietan bultzada eta ezarpena sustatzea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan berdintasun-politikak hobetzeko beharrezkotzat eta positibotzat jotzen diren neurriak eta ekintzak proposatzea.

Sarea osatzen duten udalerrietako berdintasun-teknikarien eta, hala badagokio, berdintasunaren arloan eskumena duten udalaz gaindiko erakundeen baterako lan-eremu koordinatua da, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritzak bultzatua. Lan-saioak eta aldizkako bilerak antolatzen dira, honako helburu hauekin:

  • Toki mailan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko esperientziak eta ekimenak elkarrekin eraikitzeko, hausnartzeko eta ezagutza trukatzeko eremu teknikoa izatea.
  • Neurriak garatzea eta proposatzea udalaren administrazio-jarduera berdintasunaren ikuspegia txertatzera egokitzeko, ikuspegi intersekzionaletik, eta neurriak hartzea genero-ikuspegia udal politika guztietan txertatze aldera.
  • Udalerrietan esku hartzeko behar eta lehentasun teknikoak identifikatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan udalerrientzat xedatzen diren programak edo foru zerbitzuak diseinatzeko.
  • Berdintasunaren arloko ekintzak eta programak tokiko esparrutik garatzeko lan koordinatua eta jarduera-irizpideak bateratzea bultzatzea, programak, materialak edota gidak batera landuz, besteak beste.

Egindako lan guztiaren berri emango zaie Kontseiluari eta Lurralde Sarearen Batzarrari.

LURRALDE SAREAREN KOORDINAZIOA

Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritza arduratzen da Lurralde Sarea koordinatzeaz. Besteak beste, ardura eta zeregin hauek hartzen ditu bere gain:

  • Sarean sartzea eskatzen duten udalek Sarean sartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea eta horien jarraipena egitea.
  • Legegintzaldi bakoitzeko ardatz estrategikoak prestatu, garatu eta ebaluatzea, Batzarrean onar daitezen.
  • Udalerrietako berdintasun-teknikarien sarea sustatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako tokiko politikak hobeto kudeatze aldera.
  • Metodologien, datu-baseen eta informazioaren erabilera erraztea, estandar eta adierazle komun batzuekin.
  • Lurraldeak berdintasunaren arloan dituen premiei erantzuteko ekintzak planifikatzea eta gauzatzea, eta udalekin batera neurriak ezartzea, Bizkaian emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra erdieste aldera.
  • Parte hartzeko bide iraunkorrak ezartzea kolektibo feministekin, emakume-elkarteekin eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan udal mailan lan egiten duten gizarte-erakundeekin.
  • Sarearen jardunbide egokirako beharrezkoak diren baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak izatea.

LAN ESPAZIOAK

Lurralde Sarean, organoez eta berdintasunaren arloko teknikariekin sortutako lan-espazioaz gain, lantalde puntual edo iraunkorrak sortuko dira honen ardatz estrategikoak betetzeko eta lan planak aurrera eramateko.

Hala nahi duten udalerriek hartuko dute parte lantalde horietan, eta dagozkien teknikariak eta/edo politikariak izendatuko dituzte, helburuen eta lan gaiaren arabera. Udal bakoitzak erabakiko du bere parte hartzea, baina horietan lan egitera sartuz gero, parte hartzeko konpromisoa hartuko da, lantalde bakoitza eratzen den lana amaitu arte. Lantzen diren gaiak anitzak izango dira berdintasun politiken gai eta esparru ezberdinak landuz eta ahal den heinean Bizkaiko udalen eta herrien ezaugarri eta errealitatei erantzuna emanez.