Berdintasuna - Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseilua

Nortzuek hartzen dute parte?

Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseilua honako erakunde hauek osatzen dute:

Nola hartu parte?

Kontseiluko partaideen sarearekin bat egin dezakezu.

EGIN ZAITEZ PARTAIDE!

  • ALDARTE “Lesbiana, Gay eta Transexualen Arreta Zentroa” Elkarteak LGTBI esparruan egiten du lan. Kolektibo horrek jasaten duen tolerantzia ezak eta aurreiritzi sozialek sortzen dituzten arazoei konponbide positiboak bilatu nahi dizkiete. Horretarako, arreta-, heziketa- eta sentikortasun-bitartekoak martxan jartzen dituzte eta gizarteari eskaintzen dizkiote.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Bizkaia, bereziki Bilbo
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Mendetasun handia duten pertsonen ama zaintzaileen elkartea.

    Gure misioa hau da:

    • Desberdintasun bikoitzeko eta diskriminazio anitzeko gure egoera ikusaraztea
    • Amei laguntzea, haien helburuak lortzeko egin beharreko jarduketetan eta beraien eskubideen defentsan
    • Administrazioarekin lankidetzan aritzea zerbitzu publikoak hobetzeko, eta horrela, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko
    • Mendetasun handia duten pertsonen eta beraien zaintzaileen duintasuna nabarmentzea gizartean
    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Bizkaia
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Emakume ijitoen elkarte bat da, eta bere egitekoa da ijito-komunitatearen eskubideak eta garapen integrala defendatzea eta sustatzea, eta, bereziki, EAEko emakume ijitoen sustapena eta ahalduntzea, etnia- eta kultura-espezifikotasuna galdu gabe.

    Gure ikuspegia eta esku-hartze sozial komunitarioaren esparrua da «feminismo ijito dialogikoa» delakoaren eta indarkeria matxista eta arrazista guztien aurkako borrokaren arteko harremana.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Euskal Autonomia Erkidegoa
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Andra Barriak Elkarteko emakumeok duela hamabi urte hasi ginen aktiboki parte hartzen Uribe Kostan, aukera-berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen alde, eskualdeko tokiko elkarteetatik, elkarte horiek osatzen dituzten bazkide legez. Andra Barriak 2017an sortu zen, eta, ordutik, gizartean eragiten jarraitzen du, bai gure elkartetik sortu zen eta Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrietako bakoitzera iritsi den indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazio-kanpainaren jarraipena eginez, mankomunitate horretako emakumeen urteroko Topagunea antolatzen, baina ahaztu barik gure ahalduntze-prozesu indibidualak.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Uribe Kostako Manmokunitatea
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Genero-indarkeria jasan dugun emakume-talde bat gara, eta, beraz, bizirik ateratakoak garela uste dugu. Gure helburu nagusia da emakume bakar bat ere ez pasatzea bakarrik tratu txarren harreman bati amaiera emateak dakarren trantze gogorretik. Bi ildotan lan egiten dugu: Ahalduntzeko laguntza eta prestakuntza. Eragin politikoa laguntza-zerbitzuak hobetzeko. Eta hobetu daitezkeen gauzak aldatzea, protagonisten parte-hartzearekin.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Bizkaia
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Erakunde apolitikoa, akonfesionala eta irabazi-asmorik gabekoa gara, eta gizarte- eta hezkuntza-eremutik gatozen pertsonek osatzen dugu. Matizen jarduera-arlo nagusiak, balioetan oinarritutako hezkuntzaren esparru orokorraren barruan, honako hauek dira: bizikidetzarako hezkuntza; giza eskubideetan eta bakean oinarritutako hezkuntza; berdintasunerako eta hezkidetzarako hezkuntza; kulturarteko hezkuntza; garapenerako ingurumen-hezkuntza.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Estatuko eremua
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Presidentea Miriam Herbón Ordoñez.

    Bi programa handi hauetan lan egiten dugu:

    • Sexu ahalduntzea, Mundu Berriak GGKErekin elkarlanean
    • Psikologia feminista Asociación de mujeres con Voz elkartearekin elkarlanean

    Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseiluko kideak gara.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Bizkaia
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Munduko hainbat tokitako emakume migratuen komunitatea gara, ekintzailetzak elkartutakoak, eta beste emakume batzuei laguntzen diegu ahalduntzerako eta beren amets profesionalak garatzeko bidean. Gure helburuetako bat da Bilbon errotutako munduko beste leku batzuetako emakumeen ekintzailetza ikusaraztea eta, besteak beste, bizikidetza, kultura ekintzailea, ekitatea, elkartasuna, aniztasuna, erantzukidetasuna eta sormena sustatzea.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Bilbao
    Parte-hartzearen hasiera 2021/05/15
  • Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • BAGABILTZA FUNDAZIOAK hainbat arlotan (hezkuntza, gizartea, lana eta arlo soziopolitikoa) burutzen ditu bere jarduerak. Fundazioaren helburua ahalduntzea eta genero-ikuspegian oinarritutako sustapen integrala ahalbidetzea da, emakumeek eskubide errealak izan ditzaten, gizonek bezala. Horretarako, parte hartzen da emakumeen elkarteekin sareak sortzen, eta emakume eta gizonen berdintasun landua eta defendatzen den elkarrizketa soziopolitikoko espazioetan.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Bizkaia. Egoitza nagusia Bilbon dago, eta Sestaon eta Zallan ere egoitzak daude. Udalerri hauetan parte hartzen dugu programa desberdinekin: ABANTO (Sanfuentes), ARANTZAZU, ATXONDO, BALMASEDA, BEDIA, DERIO, DIMA, GETXO, IGORRE, LEMOA, ORDUÑA, PORTUGALETE, ROMO, SANTURTZI – MAMARIGA
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Bidea Eginez Elkarteak zaurgarritasun-egoeran dauden edo indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei bideratutako programa kudeatzen du. Lau proiektu bereizi ditu oinarrian, baina elkar elikatzen dute:

    1. Aholkularitza juridikoa
    2. Zurekin: entzute aktiborako eta laguntzarako espazioa
    3. Nosotras contamos, zenbatu eta kontatu: berdintasunari buruzko prestakuntza-tailerra eta bizitza-istorioak ikuspegi feministatik eraikitzeko tailerra
    4. Emakumetxe, topaketarako eta ikerketarako autogestio-taldea.
    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Getxo
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • 1995ean sortutako emakume-elkarte bat gara. Gaur egun, 23 urtetik 84 urtera arteko 340 kide gara. Hauek dira eta izan dira beti elkartearen helburuak: emakumeen eskubideen defentsa, eta emakumeen prestakuntza ahalduntze, autoestimu eta autolaguntzako tailerren bidez. Gainera, Aldundiaren TARTEKARI programan parte hartzen dugu, indarkeria matxista jasateko arriskuan dauden EMAKUMEEI laguntzeko. Urtean zehar jarduera-tailerrak antolatzen ditugu.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA MUNGIA ETA INGURUKO HERRIAK
    Parte-hartzearen hasiera 2021/05/15
  • Berdintasunaren aldeko sentsibilizazio sozialaren arloan lan egiten dugu, eta horrek dakarren guztia egiten dugu, genero-indarkeria bereziki azpimarratuz. Horretarako, EMAKU aldizkaria argitaratzen ari gara hiru hilean behin, 2003az geroztik, paperean eta formatu digitalean, eta dohainik dago eskuragarri emaku.org orrian. Aldizkarian kolektibo feministak aldarrikatzen duen guztiari buruzko informazioa ematen da, emakumearen berdintasunaren kausaren aldeko korrontea sortzen saiatuz.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Galdakao eta Bilbo.
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Hainbat jatorritako emakumeak gara, eta lan egiten dugu bizikidetzaren eta aniztasun kulturalaren alde eta arrazismoaren eta xenofobiaren kontra. Borroka egiten dugu pertsona guztien eskubideak defendatzeko eta emakume migratuak gizarteko subjektu aktibo gisa balora daitezen. Intzidentzia sozialeko ekintzak gauzatzen ditugu zenbait arlotan: sentsibilizazioa, arreta direktiboa, aisia eta genero-ikuspegidun prestakuntza.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA BATEZ ERE BASAURIN (BIZKAIA), BAINA GASTEIZEN ERE (ARABA) GAUDE PRESENTE.
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Emakumeen Indarra Ortuellako emakumeen elkarte bat da. Gure helburuak honako hauek dira: emakumeen ahalduntzearen eta gure arteko ahizpatasunaren alde lan egitea (autoestimua, sormena eta parte-hartzea sustatzen dituzten jarduerak antolatuz, hala nola hitzaldiak, jarduera ludikoak eta kulturalak, irteerak, etab.), udalerriko bizitzan ikusgarritasuna ematea Udalak sustatutako jardueretan parte hartuz eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egitea.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Ortuella
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Parte-hartzearen hasiera 2021/05/15
  • AHALDUNTZE prozesua sustatzen dugu, genero gaiekin lotutako denetariko prestakuntza eskainiz: erresilientzia, autoestimua, autodefentsa feminista, sexualitatea... Bereziki lantzen ditugu lidergo eraldatzailea eta garapen pertsonala, betiere tratu onetik eta sororitatetik abiatuta.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA LURRALDE HISTORIKO GUZTIA
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Gure asmoa da bultzatzea emakumeak hainbat arlotan ahalduntzea jarrerak eta pentsakerak aldatzeko gauza den prestakuntzaren bidez; emakumeek elkarri laguntzeko eta beren burua garatzeko sarea sortuko da. Nahi dugu emakumeen arteko AHIZPATASUNA egia izatea, eta horretarako emakumen arteko adiskidetasun eta maitasun loturak sustatuko ditugu. Halaber, indarkeria matxistaren prebentziorako prestakuntza, sentsibilizazioa eta hitzaldiak antolatzen ditugu. Laguntza ematen diegu genero-indarkeria jasaten duten emakumeei. GASaren kontrako Sarean gaude.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKO OSOAN, BAINA BATEZ ERE GALDAKAOKO UDALERRIAN
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • 50 emakumek osatzen duten abesbatza gara, adin, egoera zibila, zaletasun, prestakuntza eta ogibide... desberdinetakoak, baina guztiak emakume moduan, arlo pertsonal eta sozialean, hazteko musikarekiko maitasuna erabiltzen dutenak.

    Gure abestien bidez, kulturan hain baztertuta eta ezkutuan dauden egileen lana erakusten dugu. Ekintza solidarioak eta salaketa-ekintzak egiten ditugu, eta gizarteak ikus dezan nola alda ditzakegun emakumeok gure garapenaren aurkako jarrerak.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA EGOITZA ETA ENTSEGU LEKUA: GETXON -BIZKAIAN-. JARDUKETAK. UDALERRIAN, ERKIDEGOAN ETA BESTE ERKIDEGO BATZUETAN
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Emakume militanteen talde ireki bat gara emakume baserritarren, landa-eremuko emakumeen eta elikadura-subiranotasunaren aldekoa. 2014an hasi ginen talde gisa eta 2015an Bizkaian talde eragile bat sortu zen. Urte hauetan, gure lanaren zati handi bat elkar ezagutzea izan da, babesa ematea, hausnartzea elikagaiak ekoizten dituzten emakume gisa dugun egoerari buruz, eta eraikitzea elkarrengana bilduko gaituen eta geurea sentitzen dugun diskurtso bat eraikitzea.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Lurralde historiko guztian, batez ere landa eremutan.
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Kultur, aisialdi eta denbora libreko jarduera askotarikoak egiten ditugu, osasunarekin lotutako programak, harremanak hobetzeko jarduerak eta sustapen sozial eta politikorako jarduerak. Gaitasun emozionalak eskuratzen laguntzeko jarduerak ere egiten ditugu, eta AHALDUNTZE-PROZESUAK lantzen ditugu, maila sozialean, kulturalean, ekonomikoan eta laboralean hobetzeko…. Mota guztietako emakumeak, prekarietate-egoeran daudenak edo bazterketa-arriskuan daudenak integratzea sustatzen dugu.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA BILBOKO ALDE ZAHARRA
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • FAMEK ELKARTEA Kongoko eta Euskal Herriko emakumeen elkartea da, eta emakumeen ahalegina, oro har, eta afrikarrena, bereziki, sustatzeko eta ikusarazteko lan egiten du. Neskatoen, emakumeen ongizate-garapen integrala eta autonomisationa (ahalduntzea) da gure zutabea; hezkuntza-ikerketa, berdintasuna, aniztasuna eta begirunetik abiatuta. Intersekzionalitatea eta belaunaldien artekotasuna gakoak dira gure genero-unitatean. Kooperatiba-Sinergia. Famek-en elkarrekin egin nahi dugu bidaia, elkarri lagunduz.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA EUSKADI
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Berdintasunaren Aldeko Emakume Batzordea 2002an sortu zen Bizkaian gutxitasun fisikoa eta/edo organikoa duten emakumeen ahotsa izan eta haien premiak eta eskaerak agenda politikoan, emakumeen mugimenduetan eta, oro har, gizartean txertatzeko asmoz, hartara, erabateko aukera-berdintasuna sustatzeko eta bermatzeko, gure bizitzako esparru guztietan parte hartzeko eta gure ahalduntzea lortzeko.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Bizkaia
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • 2014an sortu zenetik, elkarteak urtero berdintasunaren aldeko Lentxu Rubial saria eman eta Caminando hacia la Igualdad programa egiten du. Horretaz gain, Barakaldoko Karmengo jaietan parte hartzen du zenbait jardueraren bidez, adibidez, joskintza-ikastaro bat antolatzen du, dibertsitate funtzionalaren ikuspegitik belaunaldien arteko eta kulturarteko lankidetza-prozesu bat egiteko; izan ere, ikastaroan adin desberdinetako emakume migratuek eta dibertsitate funtzionala duten emakumeek parte hartzen dute.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Barakaldo eta Ezkerraldea
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Idatzi-Irakurri Elkarteak gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzen du, kultura erabiliz ardatz bultzatzaile eta zabaltzaile gisa. Gizarte berdinzaleagoa lortzeko, hainbat jardueratan esparru guztietatik lan egiten da. Jarduera horiek hitzaldi, berbaldi, errezitaldi eta abarren bidez kanalizatzen dira. Astean irakaskuntza ez-arautuko sei tailer ematen dira. Horrez gain, “DECIRES” aldizkaria egin eta argitaratzen da, eta bazkideek literatur sorkuntzekin parte hartzen dute.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA BIZKAIA
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Elkartea 2012an sortu zen, berdintasuna aldarrikatzeko eta emakume gisa ditugun balioak aitortzeko. Emakumeen bizitza hobetzen eta emakumeen indartze eta ahalduntzean laguntzen duten jarduerak egiten ditugu: tailerrak, hitzaldiak, wikiemakumeok bezalako proiektuak, nazioarteko lankidetzako beste proiektu batzuekin lankidetzan aritzea, Tartekari Sareko gizarte-laguntzako eragileak, ikastetxeekin lankidetzan aritzea adingabeentzako sexu afektiboko hezkuntzako tailerren bidez, etab.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Etxebarri (Bizkaia)
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • LANDAXXI landa-eremuko emakumeen elkartea da, landa-eremuan bizi diren edo lehen sektoreko profesionalak diren emakumeena. Lan egiten dugu, batez ere, landa-eremuko emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa lortzeko, landa-eremuko emakumeen aurkako genero-indarkeria desagerrarazteko eta landa-eremuko emakumeen bizitzaren eremu guztietan berdintasuna bermatzeko.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA EUSKADI
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Mairi Galdakaoko emakume feministen elkarte bat da. Besteak beste, honako helburu hauek ditu: ahalduntzeari buruzko hausnarketa-espazioak eskaintzea, emakumeen artean aliantzak eraikitzea, Galdakaon mugimendu feminista sustatzea, arrisku-egoeran dauden edo indarkeriaren biktima diren emakumeentzat eskuragarri dauden baliabideei buruzko orientazioa ematea, genero-indarkeriaren inguruko jarrerak eta estereotipoak desagerraraztea, eta emakumeen autoestimua eta bizi-kalitatea hobetzea.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Euskal Autonomia Erkidegoa
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Zentroa 1982an jarri zen abian, Bizkaiko Emakumeen Asanbladako lantalde moduan. 9.400 erregistro baino gehiago dituen liburutegi bat sortu dugu, generoari eta feminismoari buruzko azterlanetan espezializatutako aldizkarien hemeroteka bat, gaur egun Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruan dagoena. Azken hamarkadetan euskal mugimendu feministaren dokumentuak gorde eta bildu ditu.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Egoitza: Zazpi Kaleetako La Bolsa Eraikinea
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Mundubat Fundazioa GGKE bat da. Latinoamerikan, Afrikan eta Iparraldean egiten du lan, eta emakumeen eskubideen aldeko sentsibilizazio- eta eragin-ekintzak egiten ditu Europan, Espainiako Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Bizkaian. Mundubaten egoitza nagusia Bilbon dago, baina Gasteizen eta Donostian ere bulegoak daude. Jarduera-eremua Bizkaiko Lurralde Historiko osora zabaltzen da.

    Mundubat Fundazioak nazioarteko elkartasuna du oinarri, pertsona guztiek eskubide guztiez gozatzeko aukera izan dezaten. Hiru ildo espezifiko lantzen ditugu: Elikadura subiranotasuna, Giza Eskubideak eta Generoa eta Feminismoak. Azken ildo horretan, Ekonomia Feminista, genero-indarkeriaren aurkako borroka eta emakumeen ahalduntzea eta partaidetza politikoa ditugu ardatz.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Bizkaiko Lurralde Historiko
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Une honetan, gure elkarteko emakumeok oso argi daukagu zer garrantzitsua den emakumeok elkartzea, feminismo eta berdintasunaren gaietan trebatzeko topagune bat edukitzeko, emakumeon artean lotura solidarioagoa, sentiberagoa eta berdinzalegaoa sustatzeko, eta, azken finean, aliantzak sortzeko emakume desberdinen artean, hau da, beste emakumeen borroketan beren burua islatuta ikusten duten bizitzako kideen artean

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA BIZKAIA, BAINA, BATEZ ERE, GALDAKAO UDALERRIAN
    Parte-hartzearen hasiera 2021/05/15
  • Emakume pentsiodunen talde bat gara, eta gure ezaugarri berdinak dituzten emakumeekin lotutako arloetan lan egiten dugu, indarkeria mota guztiak, eta, batez ere, genero-indarkeria gainditzeko eta gai horri buruzko kontzientzia sortzeko, eta egoera horiei aurre egiteko ahalduntzeko. Gaur egun arte aurkeztu eta garatu ditugun proiektuen helburua izan da lehen azaldutako egoerak ikusaraztea eta arazo horiek konpontzeko metodologiak eta tresnak garatzea.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA Lurralde historiko
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Emakume bakoitza bere bizitzaren erdigunean kokatzea LIDERGO FEMINISTA ERALDATZAILEA garatzearen bitartez. Hala, parte-hartzaile bakoitzak balio feministen eta gaitasunen garapena bultzatuko dituen subjektibitatean eragingo duen prozesua abiatuko du. Pertsonalitatearen egitura integratzaile eta berdinzaleez hausnartuko da, norbere beharrizan eta xedeekin lotuta,eta horiek modu argi, osasuntsu eta jarraituan eragingo dute inguruan, eta biderkatu egingo dira.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA BILBO UDALERRIA
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • 2006ko azaroaren 16tik, zabalik daukagu gure Ahalduntze Eskola: ijitofobiaren aurkako parte-hartze soziopolitikoko gela, emakume ijito GAZTEentzako garapen pertsonaleko gela, feminismo ijitoaren gela, Osasun Eskola eta Genero Indarkeriaren aurkako Laguntza, Prebentzio eta Sentsibilizazio Eskola. Gure programa eta ekintza guztiak belaunaldien arteko harremanean, intersekzionalitatean eta gure ROMANIPENean (ijito sentitzea ) oinarritzen dira.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA EAEko emakume ijitoak, batez ere Meatzaldean (Ortuella), Ezkerraldean (Barakaldo, Portugalete eta Santurtzi) eta Bilbo Handian (Bilbo eta Basauri). Mujeres Gitanas de la CAPV, especialmente en las Comarcas de Meatzaldea (Ortuella), Ezkerraldea y (Barakaldo, Portugalete y Santurtzi) y Gran Bilbao (Bilbao y Basauri).
    Parte-hartzearen hasiera 2021/05/15
  • Hasieratik, Susterra –18 urte betetakoan gizarteratze-ibilbideen jarraipena egiten jarrai dezakegula pentsatuta – Gazteak elkartzeko eta garatzeko gune gisa sortu zen, gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden neska-mutilentzako baliabide komunitario gisa. Gainera, gure beste abizena komunitarioa da. Eta, horregatik, gainerako erakunde, eragile, baliabide eta herritarrentzako tresna erabilgarria izan nahi dugu.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14
  • Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko prozesuetan laguntzen duena. Eguneko zentro bat, egoitza-baliabideak, gizarte-laguntzako proiektuak, sentsibilizazio-programak eta Libu Liburutegi Soziala kudeatzen ditugu.

    JARDUTEKO LURRALDE-EREMUA BIZKAIA, EAE
    Parte-hartzearen hasiera 2020/11/14

NOLA HARTU PARTE?

Kontseiluko partaideen sarearekin bat egin dezakezu.

EGIN ZAITEZ PARTAIDE!