Berdintasuna- Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseilua

Nola hartu parte?

Kontseiluan honako hauek parte har dezakete:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden Bizkaiko elkarte feministak eta emakume-elkarteak. Ez dute irabazi asmorik izan behar, eta berdintasuna era aktiboan sustatzea izan behar dute helburu nagusi.
  • Erregistratuta ez dauden Bizkaiko emakume-taldeak eta kolektibo feministak, jarduera feministak edo berdintasunaren aldekoak egiten dituztela frogatzen dutenak eta irabazi-asmorik ez dutenak.
  • Bizkaiko erakunde mistoetako berdintasuna sustatzeko arloak edo atalak, funtzionamendu autonomorako gaitasuna dutenak eta haien helburuek edo eginkizunek emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen laguntzen dutenak (alderdi politikoak izan ezik). Ezin dute irabazi asmorik izan, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta egon behar dute eta jarduera feministak edo berdintasunaren aldekoak egiten dituztela frogatu behar dute.

PARTAIDEAK

Kontsulta ezazu dagoeneko sarean parte hartzen duten partaideen zerrenda.

NORTZUEK HARTZEN DUTE PARTE?

Dokumentazio orokorra

Kontseiluan parte hartu ahal izateko, baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko erakundeek honako dokumentu hauek bidali behar dituzte posta elektronikoz helbide honetara:emakumeenkontseilua@bizkaia.eus

ELKARTE MOTAREN ARABERAKO DOKUMENTAZIO BEREZIA

Gainera, kasuan kasuko emakume-elkarte, talde, kolektibo edo erakundearen arabera, honako hauek bidali behar dira:

Bizkaiko elkarte feministak eta emakumeen elkarteak.

Elkartearen estatutuak, bazkideak emakumeak baino ez direla adierazten dutenak, eta helburuen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna edo ikuspegi feministatik lan egitea dagoela adierazten dutenak. Halakorik ezean, elkarteko lehendakariak sinatutako erantzunkizunpeko adierazpen bat.

PDFErantzunkizunpeko adierazpena-ra dokumentura sarreraErantzunkizunpeko adierazpena(3.3 MB)

Bizkaiko emakume-taldeak eta kolektibo feministak.

Taldeko edo kolektiboko ordezkari batek sinatutako erantzunkizunpeko adierazpena.

PDFErantzunkizunpeko adierazpena-ra dokumentura sarrera. Erantzunkizunpeko adierazpena(3.3 MB)

Bizkaiko erakunde mistoetako berdintasuna sustatzeko arloak edo atalak.

  • Erakundearen estatutuak, helburuen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna edo ikuspegi kritiko feministatik lan egitea jasotzen dutenak.
  • Berdintasun sustatzeko arloa, atala edo organoa sortzen duen akta edo erabakia, non jasota geratzen den jarduteko gaitasun autonomoa duen organoa dela.
  • Erakundearen organigrama.

KIDEAK

Kontsulta ezazu dagoeneko sarean parte hartzen duten partaideen zerrenda.

NORTZUEK HARTZEN DUTE PARTE?