Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna

BIZKAIKO EMAKUMEEN PARTAIDETZARAKO KONTSEILUA

Bizkaiko Foru Aldundiak, 4/2018 Foru Arauaren bitartez, 18.artikuluan, berdintasun politika publikoen funtsezko hobekuntzarako gizarte eskariei erantzuteko, Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseilua sortu du. Kontseilu hori erakunde feministek, emakumeen elkarteek eta emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea helburu edota eginkizun duten beste entitate eta erakunde batzuek parte hartzeko organoa da.

Prozesu parte-hartzailearen ostean, aprobatu egin da Bizkaiko Foru Aldundiaren 17/2020 Foru Dekretua, otsailaren 18koa, Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseilua sortzen duena.

PARTAIDEAK

Kontseiluko partaideen sarearekin bat egin dezakezu.

Egin zaitez partaide!

Kontsulta ezazu dagoeneko sarean parte hartzen duten partaideen zerrenda.

Nork parte hartzen du?

BATZORDE KUDEATZAILEA

Batzorde Kudeatzailea da Kontseilua gidatu, kudeatu eta behar bezala jarduten duela ziurtatuko duen organoa.

Honako hauek eratzen dute:

  • Kontseiluko presidentea, aldi berean, Batzorde Kudeatzaileko buru ere badena.
  • Kontseiluko lehendakariordea, aldi berean, Batzorde Kudeatzaileko presidenteordea ere badena.
  • Kontseiluko Idazkaritza, Batzorde Kudeatzaileko idazkaria ere badena.
  • 7 kide edo bokal, elkarte feministen eta emakumeen elkarteen, emakume-taldeen eta kolektibo feministen eta Kontseilua osatzen duten erakunde mistoetako berdintasuna sustatzeko arloen edo atalen ordezkari diren emakumeen ardurapean.

Batzorde Kudeatzailea urtean gutxienez lau aldiz biltzen da, gutxienez hiru hilean behin, baina gehiagotan bildu ahal izango da bileran aztertu beharreko gaiak sortzen direnean. Bilera horiek, ahal dela, Bilbon egingo dira, era presentzialean, baina telematikoki ere egin ahal izango dira, kide guztiek ahal badute.

Batzordearen indarraldia 2 urtekoa da, eta partzialki luza daiteke (kideen erdia) beste bi urte bete arte, Batzordearen jarraitutasuna eta funtzionamendu egokia bermatzeko. Batzarrean erabakiko da luzapen hori egiten den eta nola.

Presidentearen karguak 2 urteko indarraldia du; presidentea bere karguan ordezkatu behar bada, bere ordezkoak edo bere elkarte edo taldeko beste ordezkari batek ordezkatuko du.

Hauek dira Batzorde Kudeatzailea osatzeko 2020ko azaroaren 14an egindako I. Batzarrean hautatu ziren erakundeak:

  • Amalan - Asociación de madres y tutoras de personas con gran dependencia
  • Asociación de empresarias y directivas de Bizkaia, AED
  • Asociación Escribee - lee
  • Asociación trece rosas rojas
  • Erlantza Berdintasun elkartea, ocupa también la Presidencia del Consejo.
  • Famek Elkartea
  • Oneka - Euskal Herriko Emakume Pentsionistak Elkartea
  • Sare Lilak emakume elkartea

Aukeratutako erakundeez gain, honako hauek ere Batzorde Kudeatzaileko kide dira:

  • Berdintasuna Sustatzeko zuzendaria,Patricia Campelo Martínez, Kontseiluko lehendakariorde gisa.
  • Cristina Sarduy Gainza, genero politiketarako eta dibertsitaterako idazkari teknikoa, Kontseiluaren idazkariaren kargua betetzen duena.

I. Batzarra egin eta lehen Batzorde Kudeatzailea hautatu aurretik, Behin-behineko Kudeaketa Batzorde bat eratu zen, 7 emakume-elkartek osatua. Berdintasuna Sustatzeko Zuzendaritzak elkarte feministentzat eta emakumeen elkarteentzat 2020ko otsailaren 29an antolatutako topaketa baten ondoren aukeratu ziren kideak. Kontseilua eratu ondoren, Behin-behineko Batzorde Kudeatzaile horrek bere eginkizunak utzi zituen.

Behin-behineko Batzorde Kudeatzailea:

  • Andrabarriak
  • Famek Elkartea
  • Asociación de Mujeres que Aman Demasiado
  • Erlantza Berdintasun Elkartea
  • Emakumeon Indarra
  • Etxaldeko Emakumeak
  • Sare Lilak

Batzarrak

Hurrengoa OHIKO BATZARRA

Data
ABENDUA

AzkenaOhiko batzarra

Data
2021/05/15
Azken batzarrerako lekua
Bizkaia Aretoa UPV-EHU, Bilbo

Aurreko batzarrak

LAN-BATZORDEAK

Etengabe edo aldi baterako sortutako lan-espazioak dira, gai zehatzak aztertu eta lantzeko edo zeregin espezifikoak garatzeko. Batzarrean onartzen da hauek sortzea, eta, sortu ondoren, autonomia dute funtzionatzeko eta antolatzeko. Kontseilua osatzen duten eta borondatez parte hartu nahi duten elkarte eta entitateek osatzen dituzte, horretarako interesa eta denbora badute. Berdintasunerako Zuzendaritzaren laguntza izan dezakete beren zeregina betetzeko