"MASCARILLA 19" EKIMENA

Aldundiak bat egin du "Mascarilla 19" kanpainarekin koronabirusaren krisian zehar indarkeria matxistaren biktimak babesteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin lankidetzan, "Mascarilla 19" kanpainarekin bat egin du, koronabirusaren krisian indarkeria matxistaren biktimak babesteko eta horiekiko laguntza eta arreta bermatzeko. Indarkeria matxistaren arloko egoerak edo horrelako indarkeria jasateko arriskua duten emakumeak gure Lurraldeko edozein farmaziatara joan daitezke laguntza eske, modu diskretuan, eta nahiko da botikako langileei hau esatea: "Mascarilla 19". Establezimendu horietako langileek, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialarengandik jasotako jarraibideen bidez, emakume horiek babesteko eta artatzeko protokoloa jarriko dute abian, beharrezkoa izanez gero Larrialdietako Arretarako foru zerbitzuetara bideratu ahal izateko. "Genero-indarkeriaren aurka, Mascarilla 19" leloarekin beste autonomia-erkidego batzuetan abian jarritako kanpaina bat da. Helburua bai hurbilen duten familia-ingurunean, bai kalean euren osotasun fisiko, psikologiko eta/edo sexualerako arrisku egoeran dauden emakumeei erantzuna eman ahal izatea da. Informazio eta arretarako telefonoa 900 840 111 da.