Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazten du aurretiko hitzordua hartuta baino ez dela eskaintzen aurrez aurreko arreta.

Hitzordua hartzea oso erraza da. Web-orriaren bidez eskatu daiteke, aurretiko hitzorduen atalean , BizkaiUP app-ean, edo 94 406 8000 telefonora deituta.

Zure izapidea edo kontsulta egin nahi duzun duzun eguna, ordua eta bulegoa aukeratu ahal izango dituzu. Hitzordua eskatu ondoren, baieztapena eta hitzorduko datuak erabiltzaileak emandako posta elektronikoaren helbidera bidaliko dira. Hitzartutako egunean, bulegora maskara eta boligrafoa eraman behar dituzu. Sarreran, tenperatura-kontrola egingo dizugu, eta, normaltzat jotzen dena baino altuagoa baduzu, ez zaizu utziko sartzen