Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak oraingoa moduko larrialdi-egoeretan arreta psikologikoko espezialitatua ematen duen zerbitzua eskaintzen die foru-zerbitzuetako profesionaleei, erabiltzaileei eta senideei.

Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialarekin hitzartutako zerbitzua da, eta, haren bidez, krisietako esku-hartzearen eta larrialdietako psikologiaren arloko laguntza profesional espezializatua eskaintzen dugu. Esku-hartze indibidualak eta taldekakoak sartzen dira.

Zerbitzua 9:30etik 17:00etara bitartean eskainiko da, telefono honetan: 900 103 042

Ordutegi horretatik kanpo, mezuak jasoko dirapsikobizi.bizkaia@cop.es helbide elektronikoan, eta 686 202 918 telefono-zenbakiko Whatsapp-ean (testua bakarrik).