Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza. Osakidetza

Egoitza guztiek dute erreferentziako osasun-zentro bat egoiliarrak artatzeko, osasun-langile propioak izan zein ez. ESIk egoitza bakoitzari ematen dion laguntza egoitza bakoitzak dituen baliabide propioen araberakoa izango da.

ESIren laguntza-jarduketak (laguntza behar duten egoitza-zentroentzat)

  1. Modu proaktiboan, Lehen Mailako Arretako Unitateko burua eta erizaintzako arduraduna harremanetan jarriko dira beren eremuko egoitzekin, osasun-arretaren arloan dauden beharrizanak aurretiaz aztertzeko eta kohortekako bakartzea antolatzen laguntzeko. ESIk harremanetan jartzeko telefono-zenbakiak emango dizkie bere eremuko egoitzei.
  2. ESIk egoitzei laguntza emateko taldeak sortuko ditu.

    Nagusiki, LMAUetako langileek edo ESIk egokitzat jotako beste baliabide bateko langileek osatuko dute talde hori.

    • Osasun-zerbitzu propiorik ez duen egoitzako langileek sintomen prebentziozko kontrola egingo diete egoiliarrei, kasuak edo susmoak lehenbailehen detektatzeko.
    • Modu proaktiboan, egoitzei laguntza emateko ardura duen taldea harremanetan jarriko da egoitzarekin egoeraren jarraipena egiteko.
  3. Koronabirus bidezko infekzioaren sintomak dituzten egoitzako pazienteen jarraipena

    Osasun-zentroaren ordutegiaren barruan:

    • Telefono bidezko baheketa: gomendatzen dugu, erreferentziako zerbitzu-erakunde bakoitzak zehaztutakoaren arabera, LMAUko edo talde espezifikoko medikuak/erizainak egitea.
    • Aurrez aurreko arreta: Gomendatzen dugu egoitzei laguntza emateko talde espezifiko bat sortzea. Ez bada talderik sortzen, zonaren arabera sektorizatutako zentroan aurretiaz dauden talde espezifikoak arduratu daitezke eginkizun horretaz. Eskaeraren arabera, gerta daiteke talde espezifiko berak zonaren arabera sektorizatutako zentro bateko edo gehiagoko egoitzei laguntza ematea, egoitzen banaketa edo ESI bakoitzaren plangintzaren arabera.

    Osasun-zentroaren ordutegitik kanpo::

    • Arnas sintomak agertzen badira edo egoera klinikoak okerrera egiten badu, egoitzako langileak harremanetan jarriko dira lurralde bakoitzeko zentro koordinatzailearekin, larrialdietarako zenbakira deituta, ohi bezala.
      • 944 0 000 Bizkaia
      • 945 244 444 Araba
      • 943 461 111 Gipuzkoa
    • Hurrengo egunean, harremanetan jarriko dira beren erreferentziako zentroarekin edo EAGrekin, egoitzen jarraipena egiten duen taldeak ebaluazioa egin dezan.
  4. Koordinazio soziosanitarioaren erreferentziako pertsonak

    Logistikari eta materialei dagokienez, hauek dira egoitzetarako erreferenteak:

  5. Bakartzeak antolatzeko laguntza:

    Egoitzaren funtzionamendua errazteko eta egoiliarrak kohorteka behar bezala bakartzeko, honela sailkatu behar dira:

    • Sintomarik gabeko egoiliarrak, COVID-19aren kasu posible edo egiaztatu batekin kontaktu hurbilik izan ez dutenak
    • Sintomarik gabeko egoiliarrak, COVID-19aren kasu posible edo egiaztatu batekin kontaktu hurbila izateagatik bakartze prebentiboan daudenak
    • COVID-19arekin bateragarri diren sintomak dituzten egoiliarrak, kasu posibleak.
    • COVID-19aren kasu egiaztatuak diren egoiliarrak. Ahal den guztietan, paziente-talde hauek bereizitako guneetan banatuko dira.

Hedapenari eusteko/ospitaleetara bideratzeko irizpideak egoitzetan dauden pazienteen kasuan

Oraingo testuinguruan, egoitza-zentroetan eta zentro soziosanitarioetan bizi diren pertsonak oso egoera zaurgarrian daude haien adinaren ondorioz, eta/edo patologia kroniko ugari dituztelako. Kasu askotan, ospitale-zerbitzu batera lekualdatzeak ez du pronostikoa aldatzen eta, gainera, ondorio negatiboak izan ditzake pertsonarentzat berarentzat. Halaber, gaixotasuna kontrolik gabe transmititzea eragin dezake.

Egoera honetan, helburu egokienak hauek izan daitezke: koronabirus kasuei egoitza-zentroetan eta zentro soziosanitarioetan eskaintzea behar duten arreta eta asistentzia-maila hori jasoko ez duten kasuak ospitaleetara bideratzeak izan ditzakeen ondorio negatiboak gutxitzea.

Helburu horiek betetzeko, funtsezkoa da detekzio goiztiarra egitea eta zentroetan infekzioaren hedapenari eustea, bai eta zentroetako osasun-arretan laguntza ematea ere.

Euste horretan laguntzeko, ezinbestekoa da beti bermatzea etxean oxigenoa eman ahal dela eta tratamendu sintomatikoa –ahotik/larruazalpekoa– eskaintzen dela, ahal bada ohiko bizilekuan bertan. Osasun-arreta egoitzako osasun-taldeak edo Osakidetzako talde espezifikoak (ESI bakoitzak antolatzen du bere zirkuitua) emango du, 24 orduz, eta, beharrezkoa izanez gero, EAGko talde espezifikoak lagunduko du, osasun-zentroak itxita daudenean.

Baina, horrez gainera, ezinbestekoa da tarteko mailako unitate soziosanitario espezializatuak antolatzea, berez gizarte-baliabideen sarean artatu ezin diren eta ospitaleko arretarekin onurarik jasoko ez luketen koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko.

Garrantzitsua da ahalegina egitea ahal den guztietan pertsonak bizi diren egoitzan gera daitezen. Beraz, tarteko baliabide hau EZIN da erabili COVID-19ak kutsatutako egoiliarrak sistematikoki haietara bideratzeko egoitza-zentroetatik edo ospitaleetatik ere.

Bizitzen ari garen urgentziazko egoeraren barruan, une bakoitzean arretarik egokiena ematen saiatuko gara, kudeaketa indibidualizatua eginez, osasunari eta arlo sozialari dagokienez, betiere humanizazioaren ikuspegitik.

  1. Unitate espezializatuak:

    • Araba: Álava klinika eta Zadorra egoitza
    • Bizkaia: Birjinetxe (100 plaza) eta Igurco UMBE (84 plaza)
    • Gipuzkoa: Gurutze Gorria (Donostia, 105 plaza)
  2. Covid-19 kasuetarako erreferentzia-unitateetarako profilak eta sarbidea

    Baliabide horiek egoitzetatik eta akutuen ospitaleetatik bideratutako pazienteak izan ditzakete. Baldintza hauek bete behar dituzte pazienteek:

    • Arabako/Bizkaiko/Gipuzkoako egoitza-sarekoak izatea.
    • COVID-19 positiboa duen pazientea izatea eta kutsakortasun-fasean egotea eta, gainera, irizpide hauetakoren bat betetzea:

      Egoitza-zentroetatik bideratzeko

      Konplexutasun kliniko moderatua-larria izatea, tratamendu mediko eta zainketa-tratamendu intentsiboagoa eskatzen duena, baina ospitaleratzea eskatuko lukeen egoera kritikoan egon gabe. Oro har, profil hau duten pertsonen kasu guztiak erreferentziako unitatearekin adostu behar dira, haietara bideratzeko eta tratamendu intentsiboagoa izateko, ospitaleratzerik gabe.

      Ospitale-zerbitzuetatik bideratzeko

      Estres handiko egoera izatea eta ospitaleko baliabideak gainezka egotea. COVID-19 positiboa duen pazientea, kutsakortasun-fasean dagoena, konplexutasun kliniko moderatu-larria duena edo zainketa aringarriak jasotzen ari dena.

  3. COVID-19 kasuetarako erreferentzia-unitateetarako sarbidea

    Bizkaia: Birjinetxe eta Igurco UMBE (Bilbo eta Leioa, 184 plaza)

    Erreferentzia-unitateek sarbide bateratua izango dute 184 oheetarako, baina, antolamenduari dagokionez, osasun-eremuen araberako sektorizazioa plantea daiteke, eskariak antolatzeko. Nolanahi ere, egoerak gainezka egiten duenean, sektorizazio hori ez da hermetikoa izango.

    Sartzeko, eskaera bidali behar da helbide elektroniko honetara: unidades.sociosanitarias@bizkaia.eus

    Mezu horrek informazio hau jasoko du:

    • Azalpen labur bat, azaltzeko zergatik ezin zaion erantzun egoitza-zentroko egoera zehatzari
    • Harremanetarako pertsona eta harremanetarako telefono-zenbakia

    Eskaera berehala izapidetuko da, eta planteatutako arazoari konponbide bat ematen saiatuko da zentzuzko epe baten barruan, eta betiere 4 ordu igaro baino lehen.

    Urgentziazko kontsulta puntualetarako harremanetarako telefono-zenbakia: 94 406 7280

    Gipuzkoa: Gurutze Gorria zentro soziosanitarioa (Donostia, 105 plaza)

    Erreferentziako pertsona:

    Araba: Zadorra egoitza-zentroa.

    Aurrez ikusitako irekiera-data; martxoaren 31/apirilaren 1a

Bibliografia

Guía de prevención y control frente al COVID_19 en residencias de mayores y otros centros servicios sociales de carácter residencial. 2020ko martxoaren 24ko bertsioa

Adierazpena: SEGG Covid 19, 2020/03/24koa

SND/265/2020 Agindua, martxoaren 19koa, zeinaren bidez adinekoen egoitzei eta zentro soziosanitarioei buruzko neurriak hartzen baitira COVID-19ak eragin duen osasun-krisiaren ondorioz.