IRAUPEN LUZEKO ZAINKETAK PERTSONALIZATZEKO

JARDUNBIDE EGOKIEN AINTZATESPENAK

SARRERA

Bizkaiko Foru Aldundia iraupen luzeko zainketetaranzko trantsizioa bultzatzen ari da, eta hauek dira funtsezko bektoreak:

  • Duintasunaren aitorpena.

  • Eskubideen ikuspegia eta pertsonalizazioaren beharra.

OMEk (Osasunerako Mundu Erakundea) jasotzen duenez, iraupen luzeko zainketak zaintzaile ez-formalek (familia, lagunak edo bizilagunak) edo profesionalek (sanitarioak, sozialak edo bestelakoak) edo biek egindako ekintzen sistema dira, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak modu independentean egin ezin dituen pertsona batek ahalik eta bizi-kalitaterik onenari eustea lortzeko, norberaren lehentasunen arabera eta ahalik eta autonomia, parte-hartze, errealizazio pertsonal eta giza duintasun handienarekin.

Egoera horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak gero eta erakunde eta profesional gehiago egiten ari diren zaintza-praktikak eta -moduak onartu nahi ditu, laguntza behar duten pertsonentzako, hau da, mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten pertsonentzako arreta sustatzera eta horretan aurrera egitera zuzendutakoak, haien interesak eta lehentasunak aintzat edukita eta haien parte-hartze eraginkorra kontuan hartuta.

AINTZATESPENAK ETA OINARRIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak honako aintzatespen hauetarako deialdia egiten du:

Iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokiak aitortzea.

Jardunbide egokiak zabaltzea eta trukatzea Bizkaiko Lurralde Historikoan zerbitzu horiek ematen dituzten erakundeen artean.

NORI DAUDE ZUZENDUA?

Bizkaiko iraupen luzeko zainketen eremuan, etxean, eguneko zentroetan edo egoitza-zentroetan, lan egiten duten erakunde publiko edo pribatu guztiei zuzenduta daude.

BALDINTZAK:

Legearen arabera eratuak izatea eta euren jarduerari dagokion araudian ezarritako baldintzak betetzea.

Estatutuetan helburutzat jasotzea deialdi honen hartzaile diren pertsonen kolektiboari laguntzea.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

KATEGORIAK

Erakunde hautagaiek egiaztatu beharko dute Iraupen Luzeko Zainketen arreta pertsonalizatzeko jardunbide egokia (edo egokiak) edukitzea, eta horrek aukera eman diola erakundeari bere zerbitzuen eraldaketan eta arreta- eta kudeaketa-ereduan aurrera egiteko, sustatu nahi diren ardatz egituratzaile hauekin lotutako emaitza neurgarri eta garrantzitsuekin:

Arreta eta bizitza-pertsonalizatuko plana: Aurrerapenak, eraldaketak, garapenak eta zehaztapenak zainketen eta laguntzen antolaketan.

Eguneroko bizitza jarduerekin eta errutinekin: Ordutegiak eta eguneroko jarduerak antolatzeko proposamen berritzaileak.

Erreferentziako harreman eta lanbide-ikuspegia: Jardunbide egokiak erreferentziazko profesionalaren ezarpenean, funtzioetan eta gaitasunetan.

Antolaketa eta kudeaketa: Dokumentuak kudeatzeko sistemak.

Espazioen arkitektura eta ingurunea: Etxeko giroa eta giro pertsonalizatua sustatzera bideratutako aurrerapenak eta jardunbide egokiak.

2022KO DEIALDIA

PARTE HARTZEKO

HAUTAGAITZEN AURKEZPENA

Txosten labur bat aurkeztea, txostenaren betekizunetan zehazten diren egitura eta ezaugarriekin.

EPEA

Azaroaren 1etik azaroaren 30era

HAUTAKETA

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Berrikuntza: aldaketak proposatzen ditu arreta-eredu tradizionalekin alderatuta, edo zalantzan jartzen ditu esku-hartzearen ikuspegi klasikoak.

Transferigarritasuna: osagai eta ezaugarri batzuk ditu, erakundean bertan eta beste erakunde batzuetan orokortzea, erreplikatzea edo egokitzea errazten dutenak.

Ebaluazioa eta emaitzak: honako hauei buruzko emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko sistema bat du:

 

1) Eraginkortasuna eta helburuen betekizuna

2) Gizarte-eragina

3) Iraunkortasuna eta bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa

JARDUNALDIA

AINTZATESPENA

Hautagaitza finalisten jarduera egokien aurkezpena.

"Bizkaiko Iraupen Luzeko Zaintzen pertsonalizazioko jardunbide egokia" aitorpena ematea kategoria ezberdinetan aitortutako erakundeei.

Erakundeek lortu duten aintzatespena aipatu ahal izango dute beren gutunetan, idazpuruetan, komunikabideetan eta abarretan, lortutako aintzatespena eta urtea zehaztuta.

EGUNA

2022ko abenduaren 23a

LEKUA

Euskalduna Jauregia

IZEN-EMATEA

Laster