
AHALDUN NAGUSIA
Unai Rementeria Maiz naiz, Bizkaiko ahaldun nagusia. 2019ko maiatzeko foru-hauteskundeetan, nire herriko gizon-emakumeek hautatu ninduten, bizia eskain niezaien Bizkaiaren aldeko konpromisoari eta lanari. Erabakitasun horrekin ekin genion legealdi berriari –hamaikagarrena–, denon bizitza, den-dena baldintzatzen duen pandemia batek kolpaturik. COVID-19 birus horrek milaka pertsona kendu dizkigu. Galera mingarri eta ezin konponduzko hori pairatu duten familiei, gure elkartasuna.
Pandemiak mundua gerarazi du, etxean itxita eduki gaitu eta gauza gehiegi jarri ditu arriskuan. Ziurtasunik gabe utzi gaitu. Ziurtasunik eza da gauza ziur bakarra: ez dakigu zer gertatuko den datorren astean, datorren hilean; ez dakigu zer bilakaera izango duen eritasunak, noiz helduko den txertoa, nola eragingo dion gure bizitzari, gure ekonomiari... Ez dakigu gauza gehiegi, baina Bizkaiko Foru Aldundi honek eta ahaldun nagusi honek, biok ala biok, badugu ziurtasun bat: irten egingo gara, ez dugu amore emango, ez gara errendituko. Bizkaia ez da gelditzen. Bizkaia aurrera doa. Bizkaia aurrera!
NAHI DUGUN BIZKAIA
BIZKAIA EGITEN. EGITEKO GARAIA
Asko aurreratu dugu belaunaldi berriei utzi nahi diegun Bizkaia hobe hori lortzeko, baina are gehiago aurreratu behar dugu. Eta elkarrekin egin behar dugu, inor atzean utzi gabe. Amestu ditugun proiektuak errealitate bihurtzeko garaia da. Emandako hitza bete behar da. Gako diren esparruetan Bizkaia “egiten jarraitzeko” helburua duten zenbait jarduketa aurkeztuko ditugu. Eta, noski, horiek guztiak aukera zehatzak dira gure udalerri eta eskualdeak modu jasangarri eta iraunkorrean garatzeko, kostaldean, itsasadarrean nahiz Bizkaia berdean.
LAU JARDUKETA ARDATZ KOSTALDEAN, ITSASADARREAN ETA BIZKAIA BERDEAN:
- 1Enplegu eta jarduera ekonomiko gehiago eta hobea
- 2Pertsonak eta aukera berdintasuna
- 3Mugikortasuna eta jasangarritasuna
- 4Bizkaia modernoa eta irekia
albisteak
-
"Horrelako berri bat behar genuen, gaur finala irabaztea txerto psikologiko bat da guztiontzat"
urtarrilaren 17(a)
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia Unai Rementeriak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak horrela zoriondu nahi izan ditu Athleticeko jokolari, teknikari, zuzendari eta zurigorrien familia osoari Superkopa irabazi duen honetan. Bizkaiko... Irakurri gehiago →
-
Zallako Suhiltzaileen Parke berria bete-betean egongo da abian 2021eko udan
azaroaren 27(a)
- Bideodun albiztea
- Argazkidun albiztea
- Audiodun albiztea
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia Bizkaiko ahaldun nagusiak aurreratu duenez, lanak atzerapenik gabe ari dira epeak betetzen, 10 egunez geldirik egon arren, eta eraikuntza datorren martxoan amaitzea aurreikusi dute. Unai... Irakurri gehiago →
-
Aldundiak eta BBKk tokiko merkataritzarekiko konpromisoa indartu dute sektorearen egokitzapen digitala bultzatuz
irailaren 24(a)
- Bideodun albiztea
- Argazkidun albiztea
- Audiodun albiztea
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia Bi erakundeek hiru milioi euro bideratuko dituzte datozen urteetan merkatariei merkataritza elektronikora egokitzen laguntzeko. Unai Rementeriak, Ahaldun Nagusiak, eta Xabier Sagredok, BBKko... Irakurri gehiago →
Hitzaldiak
Profila
Unai Rementeria Maiz, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, naiz.
1973ko abuztuaren 10ean jaio nintzen Mundakan eta bertan bizitzen jarraitzen dut nire emazte eta bi seme-alabekin.
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Ekonomia Zientziatan diplomatua naiz. Gainera, Administrazio eta Hirigintza Zuzenbidean diplomatura dut, Mundakako alkate ohia, parlamentari ohia, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzan diputatu izandakoa eta gaur egun Bizkaiko Ahaldun Nagusia naiz. Baina oso harro sentitzen naiz Mundakan oraindik Mari Tereren seme bezala eta, batez ere, Sabinaren iloba modura ezagutzen baitidate. Bigarrenak Goikoa taberna zuen Kale Nagusian eta egunkariak nahiz aldizkariak ere saltzen zituen.
Egunkariak saltzea eta udan kafeak jartzea izan zen nire lehenengo lana, baina nire ibilbide profesionalari 1999. urtean ekin nion Nabarnizeko Udalean idazkari-kontu hartzaile bezala.
Administrazio zuzenbidean abokatu bezala esperientzia dut enpresa pribatuan. Hainbat bulegotan izan naiz eta administrazio zuzenbidean abokatu aditu bezala jardun dut ere, baina zaletasun politikoak ogibideak baino indar handiagoa izan zuen.
Politikak liluratu ninduen bi mundakarrei esker: Kepa Ormaetxea, Kepa Baba, eta Martintxu apaiza. Niretzat bi erreferentzia izan dira, herriaren aldeko konpromisoak hartzen zituen jendea baitzen, horren truke ezer eskatu gabe. Izan ere, niri politikak herriarengatik, hobetzen saiatzeagatik, irabazi ninduen. Ildo horri eutsiz, nire erreferentzia politiko handia Andoni Ortuzar da. Berarekin topo egin nuen 2008. urtetik 2012. urtera Bizkaiko Buru Batzarreko kidea izan nintzenean.
Politikak liluratu ninduen bi mundakarrei esker: Kepa Ormaetxea, Kepa Baba, eta Martintxu apaiza. Niretzat bi erreferentzia izan dira, herriaren aldeko konpromisoak hartzen zituen jendea baitzen, horren truke ezer eskatu gabe. Izan ere, niri politikak herriarengatik, hobetzen saiatzeagatik, irabazi ninduen. Ildo horri eutsiz, nire erreferentzia politiko handia Andoni Ortuzar da. Berarekin topo egin nuen 2008. urtetik 2012. urtera Bizkaiko Buru Batzarreko kidea izan nintzenean.
