Administrazio-epeak berriz zenbatzen hastea 2020ko ekainaren 1etik aurrera. Egun horretatik aurrera, etendako epeen zenbaketari berrekingo zaio, edo berriz hasiko da, baldin eta hala aurreikusi bada alarma-egoera eta haren luzapenak indarrean dauden bitartean onartutako lege-mailako arauren batean.

 COVID-19ri aurre egiteko gizarte- eta ekonomia-arloko premiazko neurri osagarriak onartzen dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuanezarritakoaren arabera, 2020ko ekainaren 1etik aurrera berriro zenbatzen hasiko dira administrazio-bidean errekurtsoak aurkezteko edo beste edozein aurkaratze-prozedura eskatzeko mugaeguneratu gabeko epeak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94608 3001 telefonora edo jo KONTSULTA,KEXAK ETA IRADOKIZUNen postontzira.