Irisgarritasun adierazpena

Betetze egoera

Webgune hau neurri batean bat dator 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak salbuespen eta jarraian adierazitako alderdiekin ados ez egoteagatik.

Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartu du bere webgunea irisgarri egiteko, hemen ezarritakoaren arabera: Real Decreto 1112/2018, de 7 de septiembre, sobre accesibilidad de los sitios web y aplicaciones para dispositivos móviles del sector público.

Irisgarritasun adierazpena webguneari aplikatuko zaio: https://www.bizkaia.eus

Erabilerraza ez den edukia

Webgunean eskura ezin daitekeen edukia dago, ondoko mota hauetakoa:

Unean-unean, 1112/2018 Errege Dekretuaren araberako desadostasunak eman daitezke honako kasu hauetan:

  • Badira testu-alternatibarik ez duten eta testuak ez diren edukiak, edo egokia ez den aukera bat dutenak [eskakizun zenbakiak: 9.1.1.1, UNE-EN 301549:2022].
  • Akatsak daude, kolorearekin eta haren kontrastearekin, elementu testual eta ez testualetan [eskakizun zenbakiak: 9.1.4.3, 9.1.4.11, UNE-EN 301549:2022].
  • Akatsak daude etiketatze semantiko bat erabiltzean, informazioa eta edukiaren erlazioak islatzeko, bai eta orrien osagai guztien izena, funtzioa eta balioa ere [eskakizun zenbakiak: 9.1.3.1 eta 9.4.1.2, UNE-EN 301549:2022].
  • Kode prozesamenduari lotutako akatsak daude (HTML eta CSS) [eskakizun zenbakia: 9.4.1.1, UNE-EN 301549:2022].
  • Testuaren irudiei lotuta akatsak daude [eskakizun zenbakiak: 9.1.4.5, UNE-EN 301549:2022].
  • Egoera mezu batzuk ez zaizkie laguntza produktuen erabiltzaileei jakinarazten [eskakizun zenbakia: 9.1.1.1, UNE-EN 301549:2022 Arauan].
  • Orrialde batzuetan, teklatu bidezko nabigazioa ez da onena eta fokua ez da elementu batzuetan ikusten [eskakizun zenbakiak: 9.2.4.3 eta 9.2.4.7, UNE-EN 301549:2022].
  • Baliteke atariko esteken, jarraibideen, goiburuen, tituluen edo etiketen helburua ez izatea beti behar bezain deskribatzailea edo sendoa erabiltzaile guztientzat, erroreak behar bezala identifikatzen ez diren bezala [eskakizun zenbakiak: 9.2.4.4, 9.2.4.2, 9.2.4.6, 9.3.3.1, 9.1.3.5, 9.3.3.2, UNE-EN 301549:2022 Arauan].
  • Elementuen etiketei eta izen irisgarriei lotutako akatsak daude [eskakizun zenbakiak: 9.2.5.3, UNE-EN 301549:2022].
  • Hizkuntza behar bezala etiketatuta ez duten edukiak daude [eskakizun zenbakia: 9.3.1.2, UNE-EN 301549:2022].
  • Sarrerak jasotzean, testuinguru-aldaketekin lotutako akatsak daude [eskakizun zenbakiak: 9.3.2.2, UNE-EN 301549:2022].
  • Hainbat bidetatik sartzearekin eta nabigazio eta identifikazio koherentearekin lotutako akatsak daude [eskakizun zenbakiak: 9.2.4.5 eta 9.3.2.4, UNE-EN 301549:2022].
  • Pantaila batzuetan teklatu bidezko nabigazioa ez da guztiz ona [eskakizun zenbakia: 9.2.1.1, UNE-EN 301549:2022].
  • Gailu mugikorretako pantaila horizontalaren orientaziotik atarira sartzean akatsak daude [eskakizun zenbakia: 9.1.3.4, UNE-EN 301549:2022].
  • Letraren tamaina, zoom-maila edo testuaren tartea pertsonalizatzean akatsak daude [eskakizun zenbakiak: 9.1.4.4, 9.1.4.10 eta 9.1.4.12, UNE-EN 301549:2022].
  • Elementu batzuetan, teklatu-fokua edo sagua jasotzean, akatsak daude [eskakizun zenbakia: 9.1.4.13, UNE-EN 301549:2022].
  • Ukipen-sarbidean, edukiren bat erakusle bakar batekin operatzeko unean uneko akatsak daude [eskakizun zenbakia: 9.2.5.2, UNE-EN 301549:2022].
  • Dokumentazio-eskakizunekin eta laguntza-zerbitzuekin lotutako akatsak daude [eskakizun zenbakiak: 12.1.1 eta 12.1.2, UNE-EN 301549:2022].
  • WCAG jarraibideen adostasun-eskakizunetan eragina duten akatsak daude [eskakizun zenbakia: 9.6, UNE-EN 301549:2022].
  • Ofimatika artxibo batzuek ez dituzte irisgarritasun eskakizun guztiak betetzen.

Gaur egun, berrikuspen-talde bat arduratzen da akats horiek konpontzeaz.

Gehiegizko karga

  • Multimedia edukia.
  • Erabiltzaileen lehentasunak.
  • Testu argazkiak.

Edukia ez da sartzen aplikatu beharreko legeriaren eremuan

  • Webguneak ofimatika artxiboak izan ditzake (2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratuak, administrazio lan aktiboetarako erabiltzen ez direnak), irisgarritasun eskakizun guztiak betetzen ez dituztenak
  • Webguneak Bizkaiko Foru Aldundiak hirugarrenen osagaiak biltzen ditu, erakunde horretan finantzatzen edo garatzen ez direnak eta haren kontrolpean ez daudenak, hala nola Twitterreko widget-ak, Google mapak edo Ekosistema kultural eta sortzailearen widget-a. Baliteke horiek guztiek irisgarritasun baldintza guztiak ez betetzea.

Erabilerraztasun adierazpen hau prestatzea

Adierazpen hau 2025ko martxoaren 10ean prestatu zen, barneko ikuskaritza egin ondoren.

Adierazpena prestatzeko metodoa ikuskari adituz osatutako talde batek egindako ebaluazio sakona izan da.

Adierazpenaren azken berrikuspena: 2025eko martxoak 10.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Irisgarritasun baldintzei buruzko jakinarazpenak egin daitezke (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a) artikulua). Adibidez:

  • Edukira sartzeko zailtasunen berri eman.
  • Webgunearen erabilerraztasunari buruzko edozein kontsulta edota iradokizun egin.
  • Erabilerraza ez den eta behar duzun edukia edo dokumentua eskatu.
  • Webgune honen edozein urraketaren berri eman.

Hemen: harremanetarako galdetegia.

Aplikatuko den prozedura

Informazio-eskaera eskuragarria edo kexa egin ondoren, eskaera ezetsi bada, hartutako erabakiarekin ados ez badago edo erantzunak 1112/2018 Errege Dekretuaren 12.5 artikuluan jasotako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunak erreklamazio bat hasi ahal izango du. Era berean, erreklamazioa hasi ahal izango da hogei egun balioduneko epea igaro eta erantzunik jaso ez bada.

Kexen eta iradokizunen izapidearen bidez aurkez daiteke erreklamazioa Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako zerbitzuen funtzionamenduari buruz, bai eta 39/2015 Legean (urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) jasotako beste aukera guztietan ere.

Erreklamazioak Informazio eta Dokumentazio Administratiboko Zerbitzuak jaso eta tratatuko ditu.

Aukerako edukia

Bizkaiko Foru Aldundia jabetuta dago zein garrantzitsua den irisgarritasuna Interneten. Izan ere, irisgarritasunari esker edonork eskura ditzake Bizkaiko Foru Aldundiaren edukiak, eta, horregatik, Aldundia saiatzen da irisgarritasuna betetzen eta egunez egun hobetzen.

Egun, badira irisgarriak ez diren edukiak, batez ere konplexutasun teknikoaren ondorioz edo gaur egun dauden zailtasun teknologikoen ondorioz. Nolanahi ere, guztiek irisgarritasun arauak pixkanaka bete ditzaten lortzea da helburua.

Webgune honek UNE-EN 301549:2022 Arauaren baldintzak aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege Dekretuaren salbuespenak kontuan hartuta.

Ziurtapenak

www.bizkaia.eus webguneak AENOR Web Irisgarritasun ziurtagiria jaso du, eta gaur egun, indarrean jarraitzen du sei hilean behin egiten diren ikuskapen teknikoen bidez, honako arau honen baldintzak betetzen direla egiaztatzeko: UNE 139803:2004 araua: “Minusbaliatuentzako aplikazio informatikoak. Webgunean edukiak eskuratzeko baldintzak”, baita AENORek web irisgarritasuna kudeatzeko egiten duen sistemaren zuzeneko ikuskaritzetatik ere:

  • Ziurtapena: Webgune irisgarriak
  • Irisgarritasun maila: AA
  • Irismena: https://www.bizkaia.eus
  • Emakidaren data: 2007ko maiatzak 3.
IKTen erabilerraztasun-ziurtagiriaren zigilua (AENOR)

Webgunearen irisgarritasuna etengabe berrikusten da Bizkaiko Foru Aldundian. Horretarako, honako hauek egiten ditugu:

  • Barne ikuskaritzak

    Irisgarritasunean aditua den barneko taldeak egiten ditu sei hilero

  • Kanpo ikuskaritzak

    AENOR arduratzen da sei hilero horiek egiteaz

  • Kudeaketa sistemaren ikuskaritza

    AENOR arduratzen da urtero horiek egiteaz

  • Betearazpen ikuskaritzak

    Urtero egiten dira, 1112/2018 Errege Dekretua betetze aldera

Irisgarritasunaren azken berrikuspena 2025eko urtarrilaren 24an egin zen.

Webgunea responsive ikusteko diseinatuta dago eta nabigatzaile hauetarako optimizatuta dago: FireFox, Safari eta Chrome baita Microsoft Internet Edge, Chrome for mobile, Safari mobile eta Androiden jatorrizko nabigatzailea.

Bateragarritasuna eta pertsonalizazioa

Bateragarritasuna

Webgunea optimizatuta dago web nabigatzaile nagusietan bistaratzeko: Chrome, Firefox, Safari edo Edge.

Nazioarteko HTML 5, CSS eta WAI-ARIA estandarrak jarraituta programatu da.

Responsive bistaratzea

Gainera, webgunea diseinatuta dago gailu mugikorren nabigatzaile nagusien aukera optimoa bistaratzera egoki dadin. Chrome, Firefox, Safari, Edge eta Androiden jatorrizko nabigatzailea.

Testuaren tamaina handitu eta txikitu

Testuaren tamaina handitu nahi izanez gero, orrian zoom egiteko aukera dago, tekletako lasterbide hauen bidez:

  • “Control” tekla (edo “Comando” Mac gailuetan) eta “+” tekla handitzeko
  • “Control” tekla (edo “Comando” Mac gailuetan) eta “-” tekla txikitzeko
  • “Control” tekla (edo “Comando” Mac gailuetan) eta “0” tekla jatorriko tamainara itzultzeko

Jarraian dagoen taulan jasotzen da nola handitu eta txikitu ahal den orri bateko zoom-a gehien erabilitako nabigatzaileen menutik abiatuta:

Nola handitu eta txikitu zoom aukerarekin nabigatzaileen orrietan (eguneratutako bertsioetan)
Nabigatzailea Ekintza
Chrome, Edge “Zoom” aukera
Firefox “Tamaina” aukera
Safari Bistaratzea Handitu edo txikitu

Diseinu bisuala desaktibatu

Orriren baten diseinuak edo egiturak nabigazioa zailtzen badu, orrien diseinu bisuala desaktiba dezake edukira modu errazago eta egituratuagoan sartzeko.

 

Jarraian dagoen taulan dago adierazita nola desaktibatzen den gehien erabiltzen diren eta aukera hori ematen duten nabigatzaileetako diseinua:

Nola desaktibatu nabigatzaileen diseinu bisyala (eguneratutako bertsioetan)
Nabigatzailea Menuaren ekintza
Firefox Ikusi Orriaren estiloa Estilorik gabe
Safari Edizioa Lehentasunak Aurreratua (aktibatu garapen menua erakutsi aukera eta leihoa itxi) Garapena (hasierako menuarena) Desaktibatu estiloak