Bizkaiko Foru Aldundia

Udaazkena Bizkaian

Noticias destacadas

  • Bizkaiak babesik gabe dauden adingabeen “bizitza-historia berria hartzeko eta eraikitzeko” deia egin du

    Bizkaiko Foru Aldundiak dei egiten dio Bizkaiko gizarteari erantzunaren parte aktibo izan dadin gizarte-kohesioa eraikitzeko, familian adingabe bat hartuz familia-harrerako lau modalitateetako edozeinetan: urgentziazkoa, aldi baterakoa, iraunkorra edo espezializatua.

     

    Informazio gehiago Bizkaiak babesik gabe dauden adingabeen “bizitza-historia berria hartzeko eta eraikitzeko” deia egin du

  • Bizkaiak Nagusi Intelligence Center jarri du abian

    Nagusi Intelligence Center (NIC) hilabete honetatik aurrera jarriko da martxan Urduliz Dorrean. Bertan prestakuntza, ekintzailetza, digitalizazioa eta beste sektore industrial batzuekin sinergiak bilatuko ditu zilarreko ekonomiaren inguruan.

    Informazio gehiago Bizkaiak Nagusi Intelligence Center jarri du abian

  • Rementeriak adierazi du Aldundiak La Avanzada estaliko duela hasieran 60 milioi euroko inbertsioa eginez

    Bizkaiko Ahaldun Nagusiak hitzaldia eman du, gaur, Gernikako Batzarretxean egindako politika orokorrari buruzko bileran, eta hitzaldi horretan bi ardatz nagusi erabili ditu: bizkaitarrei emandako hitza betetzea eta epe labur zein ertainera abian jarriko diren proiektu berriak. Rementeriaren esanetan, abian jarriko diren proiektu nagusien artean nabarmentzekoak dira honako hauek: La Avanzada estaltzea, espazio hori pertsonek erabiltzeko moduko tokia izan dadin, Gernikako Guggenheim, Espainiako Gobernuak diruz lagunduko lukeen ekimena, eta Frantziako Tourra lurraldetik igarotzea 2023. urtean. Izan ere, azken proiektu hori beste ekimen batzuekin lotu nahi da 2022an zehar, gizarte osoaren baina, batez ere, txikienen parte-hartzea lortzeko nazioarteko lasterketa horren irteeran eta garapenean. Eman eta betetako hitzaren adibide moduan aipatu ditu: iraupen luzeko zaintzaren plana, banda zabala lurralde osora eramatea, 42 Eskola eta komertzio txikiaren «EUP!» ataria; azken hori, gainera, sendotu egingo da establezimendu berriak sartuko direlako laster. Pandemiari buruz ere hitz egin du Rementeriak, eskerrak eman dizkie beharrizana zuten pertsonak zaintzen ibili diren pertsona guztiei, eta hunkituta gogoratu ditu COVID-19aren ondorioz hil diren pertsonak. Hitzaldian autokritika ere egin du. Proiektu batzuk legegintzaldi honetan gauzatu ezin izango direla aitortu du, adibidez, Durangaldean eta Busturialdean trenari lotutako mugikortasunerako proiektu pilotuak eta Bilbo efektua itsasadar osora zabaltzea.

    Informazio gehiago Rementeriak adierazi du Aldundiak La Avanzada estaliko duela hasieran 60 milioi euroko inbertsioa eginez

Bazenekien...

Bizkaian badirela 13 foru museo eta gune astebukaerero familia osoarentzat 30 ekimen baino gehiago proposatzen dituztenak?

Irakurri gehiago

bagara ala ez gara? Orain bizkaia. Bizkaia aurrera!

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldea suspertzeko premiazko plan bat diseinatu du, Bizkaia aurrera!, normaltasunera ahalik eta lasterren itzul dadin laguntzeko eta suspertzeko.

Bizkaibus

Bizkaiko autobusen ordutegia.