3.2 Ekintza
3.2 EKINTZA
Bizkaitarren Sarea proiektuaren sakontzea
Helburua | Partaidetza prozesu anitzagoak eta ugariagoak lortzea, ekarpen kuantitatibo eta kualitatibo handiagoarekin, horietan parte hartzen duten pertsonen kopurua areagotzeari esker. |
---|---|
Ekintzaren azalpena | Bizkaiko Foru Aldundiak, herritarren partaidetza bultzatzeko helburuarekin, Bizkaitarren Sarea ekimena jarri du abian. Ekimen honen helburua pertsona eta entitate boluntarioak tartean sartzea da, Aldunditik sustatzen diren ekimenetan parte har dezaten. Pertsona eta entitate horiek Aldundiaren partaidetza ekimenei buruzko informazioa jasotzen dute, bai modu generikoan eta baita modu segmentatuan ere, betiere partaidetza prozesu bakoitzerako definitutako profilaren, helburuen eta lurralde eta sektore irismenaren arabera agertzen duten egokitasuna kontuan hartuta. 2018-2019 aldirako helburua ekimenean parte hartzen duten pertsonen kopurua areagotzea da, batez ere izena emandako pertsona eta entitate gutxien dituzten taldeak, kolektiboak eta eskualdeak erakartzeari esker. |
Unitate arduraduna | Bizkaiko Behatokia (bizkaikobehatokia@bizkaia.eus) |
Zerikusia duten beste barne unitate batzuk eta/edo kanpoko eragileak | |
Jarraipen eta ebaluazio adierazleak | Bizkaitarren Sarean izena emandako pertsonen kopurua (datu desagregatua erabiltzaile profilaren, sexuaren, adinaren eta eskualdearen arabera) |
Egutegiak | Etengabekoa 2018-2019 aldian zehar |
Informazio osagarria | Bizkaitarren Sarea |