200 euroko laguntza

Laguntza hau 200 euroko ordainketa bakarrada, sarrera- eta ondare-maila baxua duten pertsona fisikoentzat.

Nork eska dezake 200 euroko laguntza Bizkaian?

Laguntza honen onuradun izango dira enplegu-bulegoan izena emanda dauden pertsona fisikoak: soldatapekoak, autonomoak eta langabeak.

Salbu eta 2022ko ekainaren 27an bizitzeko gutxieneko diru-sarrera edo Gizarte Segurantzako pentsio bat (araubide orokorra edo berezia), klase pasiboetakoa edo mutualitate batekoa kobratzen ari zirenak.

Baldintzak

  1. Legezko eta egiazko bizilekua Espanian izatea 2022ko ekainaren 27an, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, eta Bizkaian erroldatuta egotea.
  2. 2021ean, etxean bizi diren pertsona guztien (ezkontidea edo bikotekidea, hirugarren mailara arteko senideak...) errenten batura 14.000 eurotik beherakoa izatea, eta ondarea ez izatea 43.196,40 eurotik gorakoa, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.

Nola eskatzen da?

Laguntza Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dagoen formularioaren bidez eskatzen da.

  • Identifikazio elektronikorako bitarteko batbeharko duzu. Ez badaukazu, bat emango dizugu: Bak gakoa
  • Ez da beharrezkoa inolako dokumentaziorik aurkeztea eskabidean

Eskatu

JARRI HARREMANETAN GUREKIN

200 euroko laguntza

Telefonoa

946 125 500

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara

Zer epe dago 200 euroko laguntza eskatzeko?

Laguntza irailaren 30era arte eska daiteke.

Nola identifikatu modu digitalean? Bak gakoa

200 euroko laguntza egoitza elektronikoan eskatzeko, beharrezkoa da aurretik zeure burua identifikatzea identifikatzeko bitarteko elektroniko baten bidez.

  • BADUT BAK

    Bak inoiz erabili baduzu aitorpena aurkezteko edo beste izapide batzuetarako, berriro erabil dezakezu Bak zeure burua identifikatzeko. Gogoan izan: Bak zure NANak edo AIZak eta zuk aukeratutako pasahitz batek osatzen dute

  • EZ DUT GOGORATZEN PASAHITZA

    Bak aktibatu bazenuen baina ez baduzu pasahitza gogoratzen, beste bat eskatu dezakezu. Pasahitz berria SMS bidez bidaliko dizugu, Bak aktibatu zenuenean adierazitako telefono-zenbakira, edo mezu elektroniko batean, zure posta-helbidea badugu.

    Pasahitza berrezarri

  • EZ DAUKAT AKTIBAZIO-KODERIK

    Bak aktibatu ez baduzu, aktibazio-kode pertsonalizatu bat beharko duzu aktibatzeko, eta postaz bidaliko dizugu etxera.

    Bak-en aktibazio-kode bat eska dezakezu.

    Eskutitz bidez bidaliko dizugu etxera, bizpahiru egunean. Aktibazio-kodea duzunean, Bak gakoa aktibatu behar duzu

    Bak aktibatu

IDENTIFIKATZEKO BESTE BITARTEKO BATZUK

Informazio gehiago identifikazio-bitartekoei buruz

Agiriren bat aurkeztu behar al dut 200 euroko laguntza eskatzean?

Ez, ez duzu agiririk aurkeztu behar.

Gizarte Segurantzak eta beste erakunde publiko batzuek beharrezko informazioa emango dute laguntza eskatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.