Txakolingunea. Txakolin hitzaren agerpena

  • Noiz

    2020/05/07(e)tik 2020/05/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Ez da erraza chacolí hitzaren jatorria azaltzea, gaur egun oraindik konpondu gabeko kontuak baitira.

Garai hartako lagunarteko euskaratik sortutako hitza da, eta, azkenean, biztanleen artean eta dokumentu ofizialetan finkatzen da.

Txakolin hitza ez da XVI. mendera arte agertuko eta hitz horren ezarpen eta erabilera XVII. mendetik aurrera izango da.

Aurreko mendeetan agiri guztietan ardoa aipatzen da, lurreko ardoa eta lurreko uztako ardoei egiten diete erreferentzia.

Orain arte gehien onartu den teoria, baina adostasun orokorrik ere ez duena, José Uria Irastorzak jasotako historia batean oinarria du, hau da: txakolingile bateri galdetzen ziotenean zenbat txakolin egin zuen, erantzuna beti izaten zen etxeko ain, etxerako behar beste.

Etxeko ain-etik etxekolain-era pasatu zen eta azkenik txakolina-n bihurtu zen.

Badira beste teoria batzuk ere, hala nola Arrizabalaga eta Odriozolarena.

Teoria horien arabera, agerpen berantiarreko hitz bat da, Frantziako ardoekin identifikatzen dena, eta txakolin hitza Gipuzkoako ekialdeko eremuetan lehenago dokumentatuta agertzen da.

Informazio gehiago: Mikel Corcuera eta Manolo González-en Chacolí-Txakolina liburuan.

Txakolingunea. Basigoko Bide Nagusia, 3. 48130 Bakio (Bizkaia)

Eta gainera