Txakolingunea. Mahastiaren hazkunde-zikloa

  • Noiz

    2020/05/12(e)tik 2020/05/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Prozesu konplexu eta delikatu hau gutxi gorabehera martxoan hasten da, mahatsondoak bizia hartzen hasten denean.

Martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran, tenperatura igotzen denean kimuen sorrera prozesua hasten da, ernamuinak agertzen hasten dira, eta horietatik hostoak eta mahats-mordo txiki-txiki eta kolore berde bizikoak jaioko dira, zeinek barietatearen arabera mahats-mordo horiek garai desberdinean jaioko dira.

Udaberrian, apirilean eta maiatzean belar txarrak kendu eta mahatsadarrak aukeratzen dira.

Ekainean mahatsondoa loratzen da, eta horri loraketaren etapa deitzen zaio.

Udaren hasieran, mahatsak orrigabetu egiten dira, eguzkiak errazago eragin dezan mahatsetan.

Hauek heldu eta tamaina eta pigmentazioa aldatuz joango dira. Kolore-aldaketa esaten zaio une berezi horri.

Mahats zuriaren kasuan, kolore berdetik hori zurbil samar batera pasatuko da eta mahats beltzaren kasuan gorri zurbil batera.

Aurreko hilabeteetan pilatutako azidoak gutxitzen joango dira eta, aldiz, azukre kopurua handitu. Irailean egiten dira mahats-bilketaren aurreko kontrolak, eta, zonaldearen arabera, irailaren amaieran edo urrian mahats-bilketa egingo da.

Negua iristean, hostotzatik askatzen da anduia, eta neguko atsedena hasten da, non landarea geldirik baitago.

Txakolingunea. Basigoko Bide Nagusia, 3. 48130 Bakio (Bizkaia)

Eta gainera