Txakolingunea. Txakolin limoi-edaria

  • Noiz

    2020/04/29(e)tik 2020/05/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Txakolin limoi-edaria etxean egindako edaria da, ohituraz udako hilabeteetan, oso ezaguna izan zen XX. mendearen erdialdera arte.

Edaria batez ere txakolina, limoia, azukrea eta urarekin egiten da.

Ohiko txanbilak zurezko ontzi bat du, bertan metalezko ontzi altu eta estu bat sartzen da, goian itxigailu eta euskarri dituena, irabiatu ahal izateko.

Txanbil modernoenek biradera bat dute, barruan hegal batzuk birarazten dituena.

Biradera horren bidez, likidoa denbora gutxiago beharko du hozteko, egurrezko eta metalezko ontzien artean sartzen diren izotzak eta gatz lodiaren eraginagatik.

Izotz artifizialezko fabrikak eraiki aurretik, mendietako edur-zuloetan gordetzen zen edurra erabiltzen zen, oso ezaguna zen Itxinako (Gorbeia) edur-zuloa.

Gaur egun ere oso ezaguna da Orozkoko (Bizkaia) San Antolín jaietan “Txanbila lehiaketa”.

Txakolingunea. Basigoko Bide Nagusia, 3. 48130 Bakio (Bizkaia)

Eta gainera